2. jarduera
Bidaia bat munduan zehar. Bigarren zatia
Bigarren zati honetan, are hobeto ezagutuko duzue zuei egokitutako monumentua, hari buruzko informazioa
bilatu, ordenatu eta deskribapen laburra grabatuko baituzue.
Talde bakoitzak Interneten monumentuari buruzko informazioa bilatu eta deskribapen labur bat idatziko du. Testuak, gehienez
hamabost lerro izango dituenak, galdera hauei erantzun beharko die:
- Non dago monumentua?
- Noiz eraiki zen?
- Nork eraiki zuen?
- Zertarako erabiltzen da/zen?
- Zein dira ezaugarri garrantzitsuenak?
Informazio hori web-orri honetan aurkituko duzue: http://es.wikipedia.org
.
Testuak argia izan behar du, ulergarria. Erabili ulertzen dituzuen hitzak soilik eta laguntza eskatu,
ideia jakin batzuk nola adierazi ez badakizue. Testuaren egitura honelakoa izango da:
- Sarrera (paragrafo bat)
- Garapena (paragrafo bat edo bi)
- Ondorioa (paragrafo bat).
Testua idazten amaitzean, irakurri ozen pare bat aldiz taldean. Ikusi ea ideiak ongi egituratura dauden
eta ea testua edonork ulertzeko modukoa den.
Azkenik, bideo bat egingo duzue Google Earth programa erabiliz, gero gizadiaren ondare diren zortzi monumentu horiek ikasgelan
aurkezteko.
Bideoa grabatzeko, aukeratu Google Earthen goiko menuko ikur hau:
Berehalaxe, nabigazio-leihoan, grabaketa-botoi hauek agertuko dira:
Ezkerreko botoia bideoa grabatzen hasteko da. Eskuinekoa, berriz, soinua grabatzeko.
Grabaketa egiteko aholkuak: grabatu testua ozen eta argi hitz eginez. Hitz egin bitartean irudia mugitu
nahi baduzue, egin pixkanaka-pixkanaka; bestela, entzuleek arreta galduko baitute.
Saiatu irudiak zakarki ez mugitzen eta zoom-a gehiegi ez erabiltzen. Kamera mugitzen trebeak ez bazarete,
hobe perspektiba ez baduzue aldatzen. Kontua ez da nabigatzen zeinen abilak garen erakustea, baizik eta ikaskideei monumentu
bat erakustea.
Kontuan hartu lehen idatzitako testua Google Eartheko irudiak baino garrantzitsuagoa dela; hortaz, ez
saiatu ekintzazko film bat egiten.