1. jarduera
Aurrekontua
Iturria: http://www.imaginaria.com.ar/wp-content/
uploads/2010/09/02-Arreglo1-222x300.jpg
| Kopuruak zatikien, zenbaki hamartarren eta ehunekoen bidez adieraztea oso baliagarria izango
da gure eguneroko bizitzan. Ziur aski, hauen antzeko esaldiak entzungo zenituzten: “alokairua, % 5 igo da”, “% 30eko beherapenak
jostailuen departamentuan. Aprobetxa itzazu” edo “Langabezia-tasa % 20 igo da”… Badakizue zer esan nahi duten?
Hausnartu horri buruz. Pentsatu zer beste egoeratan adierazten diren kopuruak ehunekotan, eta hitz
egin zuen artean haiei buruz. Zuen ustez, zer esan nahi du horrek?
Tokiren batera bidaiatzea pentsatzen badugu (Narnia, Ozeko Mundua, Lurralde Miresgarria, Mantxako lekuren
bat…) edo ezagutu nahi duzuen beste edozein tokitara, benetakoa izan edo irudizkoa izan, beharrezkoa izango da gastuak nola
antolatuko ditugun jakitea, bidean ezer ez gertatzeko edo gauden tokitik irten ezinik ez gelditzeko. |
Jarduera
Zein dira gastuak bidaia batean?
Eztabaidatu taldeka, eta egin gastuen zerrenda: bidaiarako txartelak, bazkariak, parkeetarako eta museoetarako sarrerak,
bidaiatzeko arropa, zapata erosoak, eta abar.
Zerrenda egin ondoren, pentsatu nola antolatu aurrekontua, honen moduko taula batean:
Gastua
| Dagokion zatikia
|
Bidaia-txartelak
| 1/4
|
Janariak
| |
Museoak eta dibertsioak
| |
Ostatua
| |
Opariak, senideentzat eta
lagunentzat
| |
Aurreikusi gabeko gastuak
| |
Guztira
| 1/1
|
Taula hori esteka honetatik karga dezakezue behera: 1jarduera.zip (.odt). Beharrezkotzat jotzen baduzue, beste gastu batzuk ere sar ditzakezue.
Idatzi gastu bakoitzari dagokion zatikia eta egin aurrekontua ongi dagoela egiaztatzeko kalkuluak. Azken emaitzak 1/1
izan behar du. Nola jakin dezakezue hori?
Laguntza: 1/2, 1/8, 1/16 eta antzeko zatikiak erabiltzen badituzue, nahiz eta baten bat errepikatu,
errazago aterako da batuketa (1/1=1).
Jarri taldeka eta eztabaidatu: Zuen ustez, zein da aurrekontua adierazteko modu egokia? Zatikien, zenbaki hamartarren edo
ehunekoen bidez?
Aurrekontua egin eta gero, bete behin betiko taula, bidaia prestatzen jarraitzeko eta kopuruak lortzeko:
1jarduera_b.zip (.odt).