MATEMATIKA Arloa
Edukiera eta masa
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

AURKEZPENA

Seguruenik entzun duzue noizbait etxea margotzeko 10 litro pintura erosi direla, eztularen aurkako xarabeak 100 mililitro dituela edo baratzetik 3 kilogramo sagar ekarri dizkizuetela. Agian, horien antzeko adierazpenak entzun dituzue noizbait. Nahiz eta objektuen edukiera eta masa eta horien neurri-unitateak gure eguneroko bizitzan askotan agertu, asko dugu ikasteko. Prest al zaudete?

Has gaitezen bada lanean!

Laborategi ospetsu batek sendagaiak prestatzen ditu hiriko farmazietarako. Horretarako, botiken osagaien kantitateak neurtu behar dituzte. Lan horrek denbora asko eskatzen du. Egin zaien eskaria ahalik eta azkarren prestatu behar dute, baina langile gehienak beste zeregin batzuetan ari dira.

Edukiera eta masa

Laborategiak laguntza eskatu dizue, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak lan hori aurrera eramateko gai direla pentsatzen baitute.

Akatsik ez egiteko, lanean hasi baino lehen hainbat kontzeptu finkatu behar dira. Horretarako, jarduera hauek egingo ditugu:

Edukiera- eta masa-unitateak ikasten.

Objektuen masa eta edukiera neurtzen.

Edukiera- eta masa-problemak ebazten.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hemen sekuentzia didaktiko honetan erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea
Beste aplikazio batzuk
Web-erreferentziak

Historia apur bat

MASA ETA PISUA. DESBERDINTASUNAK. NEWTON.

Egiten ari zaren jarduera hauetan, masaz eta edukieraz hitz egiten dugu. Masa beti aipatzen dugu; pisua, ordea, inoiz ez.

Aitzitik, zu pisuaz hitz egiten ohituta zaude. Seguruenik, pisatzean hau esango duzu: “38 kilogramoko pisua dut”. Eta, seguruenik, inoiz ez duzu hau esango: “38 kilogramoko masa dut”. Hori normala da, pisuaren eta masaren arteko aldea ez baita kontuan hartu historian, duela gutxi arte. Hain zuzen ere, teknologiaren hobekuntzari esker ohartu gara ez dugula pisu bera poloetan eta ekuatorean, ez eta Lurrean eta Ilargian ere. Gure masa berdina izan arren, Ilargian 6 aldiz pisu txikiagoa izango genuke Lurrean baino. Zergatik?

36 kg-ko masa duzuela esatea izango litzateke zuzena, gure materia kantitatea neurtzen baitu masak. Materia hori bera da itsas mailan ala Himalaiako leku garaietan.

Badakizu, estropezu egiten dugunean erortzen garela, edo liburu bat askatzen dugunean lurrera erortzen dela. Hau da, lurrak objektuak erakartzen ditu eta horregatik erortzen dira. Lurrak objektuengan eragiten duen erakartze-indarrari grabitate deritzo, baita planeten artean eta izarren artean sortzen diren indarrei ere. Indar hori da unibertsoa egonkor mantentzen duena.

Pisua, beraz, grabitateak masa batean eragiten duen indarra da. Bi magnitudeak elkarrekiko proportzionalak dira, baina ez dira berdinak. Pisuaren neurri-unitatea ez da kilogramoa, Newton-a baizik. Hori guztia, Físikan ikasiko duzu, aurrerago. Dena den, zure masa 38 kg-koa bada, interesgarria da jakitea Lurrean (itsas mailan) 372,4 N eta ilargian, berriz, 62 N-eko pisua izango duzula.

Grabitatearen teoria sortu zuen Isaac Newtonek, munduko matematikari eta fisikaririk garrantzitsuenetako batek. Hari zor zaio pisuaren neurri-unitatearen izena.

Isaac Newton Ingalaterrako Lincolnshiren dagoen Woolsthorpe herrixkan jaio zen 1642ko abenduaren 25ean.

Newtonek Matematikako atal ugari landu zituen (optika, astronomia, kalkulua eta abar), baina egin zuen ekarpenik garrantzitsuena grabitatearen teoria izan zen. Grabitateak bi gorputzen arteko erakarpen-indarra neurtzen du; hala nola liburu baten eta lurraren artekoa, bi planetaren artekoa, eta planeten eta Eguzkiaren artekoa. Astronomia garaikidearen oinarrian dago, izar-gorputzen mugimenduak ezartzeko aukera eman baitzuen.

Oso ezaguna da Newtonek berak zabaldu zuen pasadizo hau (agian gezurra, baina Newtonek berak zabaldua): lorategian, sagarrondo baten azpian eserita zegoela, sagar bat gainean erori zitzaion, eta horren ondorioz, grabitatearen teoria garatu zuen.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Raquel Abrate eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest