MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 16
0%

Orientabideak

ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK

1. JARDUERA. EDUKIERA- ETA MASA-UNITATEAK IKASTEN (SAIO BAT)

Lehenengo jardueraren helburua da ikasleek masa eta edukiera kontzeptuak, haien neurri-unitateak eta haien arteko baliokidetasunak ezagutzea. Horretarako, garrantzitsua da egin beharreko gida eta koordinazioa, helburua ez baita ikasleek era autonomoan eskuratzea kontzeptu berriak, irakaslearekin elkarrekintzan jardunez baizik.

Horrela, adibidez:

Aurkezpeneko diapositiba batean, galdera hau azaltzen da: Ba al dakizu litro bat urek kilogramo bateko masa duela? Galdera honen inguruan denbora pixka batean aritzeak merezi du.

Beharbada, ikasleek badituzte aurrez horri buruzko ezagutzak. Dena den, egoera aproposa da ezaugarri hori urak soilik duela argitzeko. Uraren dentsitateagatik gertatzen da hori. Dentsitate desberdina duen beste edozein likidorekin ez da hori gertatzen, nahiz eta ohikoa izan baliokidetasun hori ezartzea. Irakasleak erabakiko du, dena den, gai horren inguruan jardutea egokia den ala ez, dentsitatearen kontzeptua oraindik garatu gabe egon baitaiteke etapa honetako ikasleentzat.

Aurrerago, edukiera kontzeptuaz arituko gara. Bolumena eta bolumen-unitateak gogora ekartzea ere egokia da, bai eta bolumenaren eta edukieraren arteko desberdintasunaz jabetzea ere. Gainera, adierazi behar da gorputz baten bolumena ez dela beti luzera-neurriekin egindako kalkuluen bidez zehazten, “ontzi” moduan (jasotzen duen gorputz gisa, bere barnean beste bat hartzen duenaren gisa) duen edukiera kalkulatzen dela baizik. Dena den, bolumena eta dentsitatea lantzea ez da sekuentzia honen helburua, baina beharrezkoa da horiek aipatzea.

Edukiera-unitatea (litroa) ere gogora ekartzen da, bai eta aurkezpenean aipatutako aurrizkien erabilpena ere, multiploak eta azpimultiploak adierazteko. Edukiera-unitateen arteko baliokidetasunak ere zehazten dira. Gainera, taula erabiltzen ere erakusten zaie ikasleei, diapositiban azaldu diren adibideak ulertu dituztela ziurtatzeko.

Hurrengo diapositibetan, masakontzeptua lantzen da. Beharbada, ikasleek badakite aurrez zer desberdintasun dauden masaren eta pisuaren artean, bai eta zer neurri-unitate dituzten eta zer tresnaren bidez neurtzen diren ere. Dena den, zalantzak argitzeko denbora-tarte bat izatea onuragarria izan daiteke.

Bateratze-lana lagungarria da kontzeptuak finkatzeko eta akatsak zuzentzeko.

Aurkezpenean ikasitakoa aplikatzeko, bi asoziazio-jarduera erraz proposatzen dira. “Gehiago jakiteko” atalean ageri den loturan jarduera osagarri gehiago dago.

Jarduerara joan

2. JARDUERA. OBJEKTUEN MASA ETA EDUKIERA NEURTZEN (SAIO BAT)

Jarduera honen helburua da zenbait edukieratako gorputzak alderatzea eta ordenatzea (1.1), zenbait tamainatako gorputzak alderatu eta masa handienekoa zein den zehaztea (1.2), objektu horiek espazioan hartzen duten tokiarekin lotzea eta eguneroko bizitzako zenbait objekturen edukiera iritzira kalkulatzea (1.3). Azken atal hori ebaztean, kantitate guztiak neurri-unitate berean jarri beharko dira (litrotan, adibidez), lotura errazago egiteko.

Azkenik, jarduera bukatzeko, ebazpenean zer zailtasun izan dituzten eta horiek gainditzeko zer bideri jarraitu dieten azaldu beharko dute ikasleek.

Jarduerara joan

3. JARDUERA. EDUKIERA- ETA MASA-PROBLEMAK EBAZTEN (SAIO BAT)

Jarduera honetan, eguneroko testuinguruan agertzen diren problemak ebatzi behar dira, batetik. Eta, bestetik, edukiera- eta masa-unitateen multiploak eta azpimultiploak landu behar dira. “Gehiago jakiteko” atalean, "baskula birtual" baterako lotura ageri da. Bertan, hainbat objekturen masa kalkulatzen treba daiteke ikaslea.

Jarduerara joan

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Raquel Abrate eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest