1. jarduera
Zer dira zenbaki hamartarrak?
Zenbaki hamartarren eta zatiki hamartarren arteko erlazioa aztertuko dugu. Zenbaki hamartarrak nola irakurtzen eta idazten
diren ikasiko dugu.
Batzuetan, gauza kopuru bat anai-arreben edo zenbait lagunen artean banatu nahi dugunean, ezin dugu zati
zehatzetan banatu. Zatiketa horien ondorio dira zenbaki hamartarrak.
Behatu irudiari eta pentsatu nola bana ditzakegun 9 galleta lau lagunen artean. 9 zati 4 hondarra 0 lortu
arte egitean, 2,25 zenbakia lortuko dugu. Zenbaki hamartarra da, 2 eta 3 zenbakien artekoa, 2tik hurbilago dagoena.
Eguneroko bizitzako egoeretan pentsatzen baduzue, zenbaki gehienak hamartarrak direla ikusiko duzue. Adibidez,
pentsatu litro bat erregaik zenbat balio duen: 1,064 €; edo kilo bat madariren prezioa: 1,79 €. Balio zehatza al da zuen altuera?
Gogoratzen al duzue zenbat balio zuen zinemako sarrerak azken aldiz joan zinenean? Pentsatu horretaz eta nola irakurtzen
diren.
Aurkezpen honetan, ikusiko dituzue gure eguneroko bizitzako zer beste egoeratan erabiltzen diren zenbaki hamartarrak:
Zenbaki hamartarrak.
Zenbaki hamartarrak bi modutan irakur daitezke: zifren balioak irakurriz eta zenbakiaren bi zatiak irakurriz
(zati osoa komaren ezkerretara, eta zati hamartarra eskuinetara):
|
Zati osoa |
|
Zati hamartarra |
|
hamarrekoak |
unitateak |
|
hamarrenak |
ehunenak |
milarenak |
54,315 |
5 |
4 |
, |
3 |
1 |
5 |
Beraz, 54,315 zenbakia honela irakurtzen da:
Berrogeita hamalau unitate hirurehun eta hamabost milaren,
edo,
Berrogeita hamalau koma hirurehun eta hamabost.
Ohartu zenbaki hamartar baten amaieran zeroek ez dutela zenbaki horren balioa aldatzen:
45,2 = 45,20 = 45,200
Zenbaki hamartar zehatz bat -hau da, zifra hamartar kopuru mugatua duena- zatiki hamartar baten bidez adieraz daiteke
beti:
2,25 = 225/100
Zenbakitzailea zenbaki hamartarrari koma kenduz eratu da. Izendatzailean, “1” zenbakia egongo da, eta atzean, zenbaki
hamartarreko zifra hamartar kopurua adina zero.
Gogoratu:
1/10 = 1:10 = 0,1 (hamarren bat)
| 4/10 = 4:10 = 0,4 (lau hamarren)
|
1/100 = 1:100 = 0,01 (ehunen bat)
| 4/100 = 4:100 = 0,04 (lau ehunen)
|
1/1000 = 1:1000 = 0,001 (milaren bat)
| 4/1000 = 4:1000 = 0,004 (lau milaren)
|
JARDUERAK
Ebatzi jarduera hauek eta idatzi zuen erantzunak testu-artxibo batean:
Lotu zenbaki hamartar bakoitza dagokion zatiki hamartarrarekin:
1. jarduera erlazionatu.
Adierazi zenbaki hauen zati osoa eta zati hamartarra. Idatzi nola irakurtzen diren eta adierazi zatikien bidez:
a) 4,05 |
b) 4,5 |
c) 5,4 |
d) 6,102 |
e) 25,19 |
f) 23,168 |
Idatzi zenbaki hamartar hauek zatikien bidez. Adierazi zein den zati osoa eta zein den zati hamartarra:
- 27 unitate 2 ehunen.
- 7 unitate 6 hamarren 5 milaren.
- 12 unitate 10 milaren.
- 401 unitate 1 milaren.
- 8 ehuneko 1 hamarren 2 ehunen.
- 2 hamarren 3 milaren.