MATEMATIKA Arloa
Zenbaki hamartarrak
2. jarduera. Lehen atala.
4 de 7
0%

2. jarduera. Lehen atala.

Zenbaki hamartarrak adieraztea, ordenatzea eta biribiltzea

Zeinek du kosturik handiena, borragoma batek, arkatz batek ala egurrezko konpas batek? Hori jakiteko, zenbaki hamartarrak alderatu beharko dituzue, eta handiena eta txikiena zein diren ikusi.

Adieraztea

Zenbaki arruntekin gertatzen den bezala, zenbaki hamartarrak ere zuzen batean adieraz daitezke.

Marrazteko eta neurtzeko erabiltzen dituzuen erregeletako bat aztertzen baduzue, unitate bakoitza hamar zati berdinetan banatuta dagoela ikusiko duzue. Zati horietako bakoitza hamarren bat da. Irudiko zuzenean, E letrarekin adierazitako puntuak 0,2 zenbakia adierazten du. A-k 3,3 zenbakia adierazten du, eta D letrak, berriz, 6,4 zenbakia. Zer zenbaki adierazten dute F, B eta C letrek?

Irudia handiagotu eta hamarren bakoitza beste hamar zati berdinetan banatzen badugu, ehunenak lortuko ditugu.

Hortaz, A letrak 0,26 zenbakia adierazten du orain, eta E letrak, 0,08 zenbakia.

Esan zer zenbaki adierazten duten beste letrek.

Irudia handiagotzen jarraituko bagenu, ehunen bakoitza beste 10 zati berdinetan banatuko genuke, eta milarenak lortuko.

Beraz, irudia handiagotzen jarraituz gero, edozein zenbaki hamartar zehatz adierazi ahal izango genuke.

Irudi honetan, zenbakizko zuzenean 0,137 zenbakia non dagoen ikus dezakezue:

Irudian ikus dezakezuenez, puntu gorria 0,137 zenbakian dago:

Ordenatzea

Zenbaki hamartarrak zuzen batean adierazteak haiek alderatzeko aukera ematen digu; hau da, handiena edo txikiena zein den erabakitzeko. Zenbat eta eskuinerago egon zenbaki hamartar bat zuzenean, orduan eta handiagoa izango da. Hala ere, bi zenbaki hamartarretatik handiena zein den jakiteko, ez da beharrezkoa haiek zuzen batean adieraztea. Horretarako, haien zifrak alderatu behar ditugu banan-banan.

Beraz, zenbaki hamartarrak ordenatzea alderatze-prozesua da.

Bi zenbaki hamartar alderatzea zaila dirudi, haietako bakoitzaren zifra kopuruari soilik begiratzen badiogu. Adibidez, esan al dezakezu zein den handiena, 0,42 ala 0,402?

0,402 zenbakiak 0,42-k baino zifra gehiago ditu. Hala ere, hau da erantzun zuzena: 0,42 zenbakia handiagoa da 0,402 baino.

Zenbaki hamartarrak alderatzeko, haien zifrak konparatu behar ditugu, posizioaren arabera. Ireki 2. jarduera_ordenatzea eta ordenatu zenbaki hamartarrak; horretarako, zenbaki egokia aukeratu beharko duzue kasu bakoitzean. Gogoratu segida ordenatua dela; beraz, zenbaki bat aukeratzerakoan, aurrekoa eta ondorengoa izan beharko dituzue kontuan.

Biribiltzea

Okaran gorriaren prezioa.

ITEko irudi- eta soinu-bankua.

Eguneroko bizitzan, ez da praktikoa hamartar askoko zenbakiak erabiltzea; horregatik, hamartar kopurua murriztu egiten da. Ohikoa izaten da 2 hamartarretara murriztea, euroekin bezala.

Horretarako, biribiltzea erabiltzen da: zifra hamartarrak kendu egiten dira, azkenetik hasita; hots, eskuinaldetik. Baina kontuz! Zifra bat kentzen den bakoitzean, 5 edo 5 baino handiagoa bada, unitate bat gehitzen zaio aurreko zifrari, ezkerrean duenari. Ostera, 5 baino txikiagoa bada, nahiko izango da zifra hori kentzea. Prozesu hori kendu nahi den zifra bakoitzarekin egin behar da, zenbakiak bi edo hiru hamartar izan arte. Horri esker, errazago maneiatu ahal izango dugu zenbakia.


Ikus dezagun ondoko adibide hau:

12,644718

Azken zifra kentzen badugu, 8 zenbakia 5a baino handiago denez…

12,64472

Orain, 2a kenduko dugu. 5 baino txikiagoa denez…

12,6447
Orain, zuek jarraitu behar duzue. Zenbakiak bi hamartar izan arte jarraitu beharko duzue.

Egin klik hemen erantzuna badakizula uste baduzu.

Bi ariketa gehiago. Biribildu 324,3454 eta 6,3465 zenbaki hamartarrak zure koadernoan, zenbakiek hamartar bat soilik izan arte.

Zenbaki hamartarrak adierazten, ordenatzen eta biribiltzen ikasi duzue. Ikusitakoa finkatzeko ariketa erraz batzuk egingo ditugu.

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Gehiago jakiteko

Hamartarren ordena:

http://www.skoool.es/content/los/ maths/ordering_dec/launch.html

Esteka horretan, zenbaki hamartarren arteko konparazioa ikus dezakezue, zuzenean nola ordenatzen diren jakiteko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Adierazpena

B puntuak 3,8 zenbakia adierazten du; C-k, 4,7 zenbakia; eta F puntuak, 0,7 zenbakia:

Adierazpena

B puntuak 0,13 zenbakia adierazten du.
C puntuak 0,43 zenbakia adierazten du, eta D-k, 0,37 zenbakia.

Emaitza

12,65 zenbakiA lortu baduzue, ZORIONAK! Bestela,

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Josep Pons eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest