MATEMATIKA Arloa
Zenbaki hamartarrak
3. jarduera
6 de 7
0%

3. jarduera

Zenbaki hamartarrekin eragiketak egiten

Eskuineko irudian klik egitean, faktura bat ikusiko duzue. Faktura horretan, zirkulu gorri batek zenbaki hamartarren arteko baturak eta kendurak adierazten ditu. Eta zirkulu urdinak zenbaki hamartarren arteko biderketak adierazten ditu.

Jarduera honetan, eragiketa horiek nola egiten diren ikasiko dugu.

Factura de la luz

Zenbaki hamartarren arteko batuketa

Zenbaki hamartarrak batzeko, bata bestearen gainean jarri behar duzue, haietako komak lerrokatuta. Hau da, unitateak zutabe berean egongo dira. Koma hurrengo zutabean egongo da, eta hamarrenak, hurrengoan, eta abar. Ondoren, batuketak egin beharko dituzue, koma bere lekuan utziz.

Ikus dezagun adibide bat. Batuketa hau egingo dugu:

Zenbaki hamartarren arteko kenketa

Zenbaki hamartarren arteko kenketak egiteko, batuketarekin bezala jarri behar ditugu. Ondoren, kenketa egin behar dugu, koma bere lekuan utziz.

Baina kontuz!

Kenketa hasi aurretik, komaren eskuinean dauden hutsuneak bete beharko dituzue beharrezkoak diren zeroak jarriz, kenkizunak kentzaileak beste zifra hamartar izan ditzan.

Oraingoan ere, adibide batek gauzak argiago ikusten lagunduko digu. Kenketa hau egingo dugu:

JARDUERAK

Egin batuketa hauek:

a) 2,34 + 5, 68

b) 3,24 + 12,01

c) 5,78 + 3, 24

d) 34,3 + 4, 056

Egin kenketa hauek:

a) 5, 68­ – 2,34

b) 12,01 – 3,24

c) 5,78 - 3, 24

d) 34,3 - 4, 056

AUKERAKO JARDUERA

Egin biderketa hauek:

a) 5,68 x 2,34

b) 12,01 x 3,24

c) 5,78 x 3, 24

d) 34,3 x 4, 056

  • Biribildu biderkadurak ehunenetara.

Zenbaki hamartarren arteko biderketa nola egiten den ikusi nahi baduzue, egin klik hemen: Zenbaki hamartarren arteko biderketa

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Ideaia nagusia

Zenbaki hamartarren arteko batuketa:

http://www.skoool.es/content/ los/maths/summ_decimals/launch.html

Batuketa eta kenketa hamartarra:

http://www.skoool.es/content/ maths/decimal_add_sub/index.html

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Zenbaki hamartarren arteko biderketa

Zenbaki hamartar baten eta zenbaki arrunt baten arteko biderketa egiteko, bi zenbakiak biderkatuko ditugu, koma kontuan izan gabe. Ondoren, koma jarri behar da, biderkadurak biderkagai hamartarrak beste zifra hamartar izan ditzan.

Ikus dezagun nola egin biderketa hau:

Ikus dezakezuenez, biderkadurak bi hamartar ditu, biderkakizunak bezala.

Bi zenbaki hamartarren arteko biderketa egiteko, bi zenbakiak biderkatuko ditugu, komak kontuan izan gabe. Ondoren, koma jarriko dugu, biderkadurak bi biderkagai hamartarrek adina hamartar izan ditzan.

Adibide batekin hobeto ikusiko dugu:

Ikusten duzuenez, biderkadurak 3 zifra hamartar ditu: biderkakizuneko 2 eta biderkatzaileko 1.

Zenbaki hamartar bat bider 10, 100 edo 1.000… egitea (hau da, 10en multiplo batekin biderkatzea) oso erraza dela ikusiko duzue. Koma hasierako posiziotik eskuinalderantz mugitu beharko dugu, unitatearen ostean dauden zeroak beste posizio. Zifrak bukatzen badira, beharrezkoa den zero kopurua idatziko dugu azken zenbakiaren eskuinaldean.

Adibide honetan, argiago ikusiko duzue :

Ikusi duzuenez, lehen bi adibideetan, koma mugitu ahal izan dugu inolako arazorik gabe. Hirugarren adibidean, berriz, 0 bat gehitu behar izan dugu 5aren eskuinaldean, 1.000 zenbakiak 3 zero baititu eta, beraz, koma hiru posizio mugitu behar izan dugu eskuinalderantz.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Josep Pons eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest