MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakErantzunakErantzunakIKT materialak eta baliabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 16
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

Iturria:http://blogs.ya.com/clasedequinto/ files/Operaciones_con_fracciones_copia.jpg

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Aurrez egindako aurkezpen baten bidez, ikasleek zatikiak zer esanahi dituen ikasiko dute. Ondoren, zatikiaren definizioa bilatu beharko dute zenbait web-orritan; bai eta zatikien atalak zein diren, zer zatiki mota dauden eta nola adierazten diren grafiko batean ere. Ikasitakoa lursailen zatiketari buruzko problemetan aplikatuko dute.

JARDUEREN SEGIDA

Jarduera horietan, laboreak ereiteari buruzko problemak ageri dira, ikasleek ebatz ditzaten. Nekazariek laboreak ekoitzi nahi dituzte lursailetan, eta hori bideragarria den ala ez aztertu behar dute ikasleek.

A Etapa – Sarrera

1. jarduera. Zatikien esanahiak, motak eta gaien izenak jakitea.

B Etapa - Garapena

2. jarduera. Problema erraz bat ebaztea, aurreko etapan ikasitako edukiak sartuz. Horrela, zatiki baliokideen kontzeptua ere finkatzen da.

C Etapa - Bukaera eta ebaluazioa

3. jarduera. Aurreko etapetan bereganatutako edukiak erabiltzea eskatzen duen zailtasun handiagoko problema bat ebaztea. Horrela, zatikiaren zatikia zer den ikasiko dute.

  • Arloa: Matematika
  • Gaia: Lursail bat ereitea, zatikiak erabiliz
  • Unitate didaktikoa: Zatikiak
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
  • Saio kopurua: 3-4

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

1. JARDUERA: ZATIKIAK AZTERTZEN. (SAIO BAT)

Ikasleak jardueran murgiltzeko, diapositiba-aurkezpen bat proposatzen da, zatikiak, haien sailkapenak eta adierazpenak, eta haiei buruzko ideiak jaso ditzaten. Garrantzitsua da jarduna gidatzea eta koordinatzea; izan ere, irakasleen eta ikasleen arteko elkarrekintzaren bitartez zatikien kontzeptuetara hurbiltzea da asmoa, eta ez ikasleek era autonomoan egitea.

Jasotako informazioarekin txosten bat prestatu beharko dute, testu-prozesadorean, zatikiaren esanahia, zatikien gaien izenak, motak eta adibideak azalduz. Garrantzitsua da ikasleen eta irakaslearen arteko bateratze-lana, sor litezkeen akatsak zuzentzearren.


1. jarduera.

2. JARDUERA. LURSAILA ZATITZEN. (SAIO BAT)

Aurreko saioan bereganatutako kontzeptuak erabiliz, problema bat ebatzi beharko dute ikasleek: lursail bat zatitu beharko dute, hiru labore mota ereiteko. Ariketa hau ebazteko, geometria edo marrazteko softwarea erabiltzea gomendatzen da (Geogebra edo Draw, hurrenez hurren) landu beharreko lursailaren eskema egiteko. Problemak zehazten du lursailaren zein zati hartuko duen labore bakoitzak; ez, ordea, nola banatu. Beraz, lur zatien diseinuari buruzko arrazoiak eman beharko dira.

Helburua ez denez zuzenki bat zati berdinetan banatzea, komeni da zailtasunik ez jartzea. Hortaz, garrantzitsua da, softwarea erabilerraza izatea ikasleentzat; Draw erabiltzea gomendatzen da. Horrez gain, lursailak beste dimentsio batzuk izatea ere plantea dezake irakasleak, zuzenki bat zati kongruentetan banatzeko estrategiak lantzeko.

Problemak ebaztean, zatiki baliokidearen kontzeptua erabili beharko dute ikasleek. Nahiz eta jardueran problema ebaztea planteatzen zaien ikasleei, zatiki baliokidearen kontzeptua baliatu behar dutenez, irakasleak erabakiko du noiz jabetuko diren zatiki kontzeptu horretaz: problema ebatzi aurretik edo problema ebatzi bitartean. Halaber, zatikien arteko batuketa zein kenketaren kontzeptuak ere modu intutiboan sartu nahi dira.

Jarduera honetan zatikien eta zenbaki hamartarren arteko lotura jorratzea ere planteatzen da; horretarako, laguntza-tutoriala aurkeztuko zaie, eta ondoren, jarduerako zatikiak zenbaki hamartarretan adierazteko eskatuko zaie.

Jardueraren bukaeran ikasleek erabaki beharko dute lursaila nola zatitu. 5 labore aukeratu eta labore bakoitza lursailaren zein zatitan erein adierazi beharko dute; ondoren, eskema bat egingo dute, hori azaltzeko.

Jarduera osagarri gisa, laboreen izen zientifikoak iker ditzakete ikasleek. Lana lehenago bukatu dutenei proposa dakieke jarduera hori; gainera, horrela, ikastaldearen aniztasuna aintzat hartzen dugu. Bestalde, jarduera osagarria ez denez matematikaren arlokoa, egin gabe ere gera daiteke.


2. jarduera.

3. JARDUERA. ZATIKIEI BURUZ GEHIAGO IKASTEN. (SAIO BAT)

Ikasleek beste problema bat ebatzi beharko dute aurreko saioetan landutako kontzeptuak erabiliz.

Proposatutako problema hau zailagoa da; izan ere, zatiki baten zatikia zer den eskemen bitartez landu nahi da. Kontzeptu hori erabilgarria izango da ondorengo ikasgaietan; zatikien arteko biderketa azaltzeko, alegia.

Irakasleak ikasleak bideratu beharko ditu lursailaren zatiketa egin behar dutenean, eta alde egokia aukeratzen lagunduko die. Halaber, taldean kontzeptu berriei (beste zatiki baten zatikia) buruzko eztabaida egin beharko dute, eta emaitzak zatiki baliokideen bidez nola adierazi ere aztertu beharko dute.

Baliabideen atalean bi animazio interesgarri proposatzen dira, jardueran zehar jorratutako edukiak eta lana indartzeko. Nahi izanez gero, ADEa erabiliz ere aurkez daitezke:

3. jarduera.

Orientabideak

ERANTZUNAK

1. JARDUERA: ZATIKIAK AZTERTZEN

Jardueraren erantzuna irekia den arren, ikastalde guztiei eskatuko zaie txosten bat idazteko, testu-prozesadorea erabiliz, informazio hau biltzeko:

Galderak

Erantzunak

A

Zatikiaren zatiak.

Zatikiaren atalak zenbakitzailea, izendatzailea eta zatikiaren lerroa dira:

B

Zatiki kontzeptua.

Zatikia propioa da zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa bada.

C

Zer da zatiki propioa? Eta inpropioa?

Zatikia inpropioa da zenbakitzailea izendatzailea baino handiagoa bada.

D

Zer dira itxurazko zatikiak?

Zatiki bat itxurazkoa da zenbaki oso bat adierazten badu. Zenbakitzailea izendatzailearen multiploa da.

E

Zer dira bi zatiki baliokide?

Bi zatiki baliokideak dira balio berbera adierazten badute.

F

Zatikien adierazpen grafikoak.

Zenbait zatikiren ADIERAZPEN grafikoen adibideak.

Erantzunak

2. JARDUERA. LURSAILA ZATITZEN. (SAIO BAT)

Jarduera irekia den arren, informazio hau duen txosten bat eskatuko zaie ikasleei:

Jokinen lursaila zatitzen


Jokinen lursaila


Laboreen banaketa

Oharra: banaketak adostutako irizpideen arabera egingo dira; diseinu batzuk honelakoak izan daitezke:

Oharra: Jokinen lursailaren alde bat zatitzeko erdiko puntuak har daitezke (programak automatikoki zehazten ditu) edo dagozkion neurketa-markak egin.

Halaber, laboreak modu batean ala bestean antolatzeko arrazoi ugari egon daitezke. Esate baterako, sagarrondoak alde jakin batzuetan jar daitezke, laboreak haizetik babesteko, arrazoi estetikoengatik edo haietara iristea erosoa izan dadin.

Laboreen izen zientifikoei buruzko osagairen bat gehitu nahi izanez gero, erabili artxibo hau: 2jarduera_sol.zip.



Laboreen banaketari buruzko zehaztapenak

Sagarrondoen sailak Jokinen lursailaren erdia hartzen du. Zatikitan adierazita, honen baliokidea da:

Hirurak zatiki baliokideak dira, eta zenbakitzailea eta izendatzailea zenbaki berberaz biderkatuz lortzen dira.

Ingeniariek emandako zehaztapenekin ez da lursail osoa erein. Hau geratu da erein gabe:

edo beste modu batean esanda:

Hau da erein dena:

edo beste modu batean esanda:

Erantzunak

3. JARDUERA. ZATIKIEI BURUZ GEHIAGO IKASTEN. (SAIO BAT)

Ikasleek idazlan bat egin beharko dute, eta informazio hau idatzi bertan:

Eukenen lursaila zatitzen


Eukenen lursaila


Baratxuriak ereindako lursailari dagokion zatikia

Zatiki horri itxurazko zatiki deritzo.

Lursaila zatitzeko erabili diren estrategiei dagokienez, ikasle bakoitzak bere hitzez azalduko du hartutako irizpidea.


Laboreen izen zientifikoekin lotutako osagairen bat gehitu nahi izanez gero erabili artxibo hau: 3jarduera_sol.zip.

IKT materialak eta baliabideak

Hauek dira sekuentzia lantzeko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea
Bestelako aplikazioak
Web-erreferentzia gomendagarriak

Programazioa

OINARRIZKO GAITASUNAK

Matematikarako gaitasuna

  • Matematiko edukiak ikasgelatik kanpo erabiltzea, testuinguru esanguratsuetan.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

  • Planoan irudiak eta adierazpen grafikoak buruz egitea eta manipulatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea egoera ezezagunei aurre egiteko.

  • Planifikatzea, baliabideak kudeatzea eta emaitzak balioestea, problemak ebaztean edo egoera irekietan.

Ikasten ikasteko gaitasuna

  • Ikasketa-prozesuak hitzez adieraztea.

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

  • B1.3. IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta arazoak konpontzeko

B2. Ingurune birtualetan moldatzea

  • B2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.1. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea

  • B3.2. Irizpide heteronomoak aplikatzea informazio esanguratsua aukeratzeko

  • B3.6. Jarduerak edo proiektuak ezarritakotik haratago arakatzea, beren interesen arabera

B4. Sortzaileak izatea eta berritzea

  • B4.2. Sormen, ikerketa eta berrikuntzaz baliatuz, beren produktuak (bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak) sortzea ahalbidetzen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

  • T2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat) informazioa bilatzeko

  • T2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea informazioa aukeratu eta aztertzeko

  • T2.3. Informazio esanguratsua ordenatzea, markatzaile sozialak edo kalkuluko txantiloi elektronikoak erabiliz

T3. IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T3.1. Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua, lerrokatzea eta orrikatzea zehaztea; irudiak txertatzea; tipografia eta tamaina aldatzea; dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)

T4. IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T4.2. Zenbakizko informazioa irudikatzea, grafiko matematiko eta estatistikoen bitartez, berdintasunak eta ezberdintasunak ikusi eta kantitateak ordenatzeko

  • T4.3. Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa)

Herritartasun digitala

H2. Jabetza intelektuala balioestea

  • H2.2. Informazioa erabiltzeari buruzko arauak errespetatzea, batez ere bideoen, audioaren, abestien eta monografien jabetza intelektualari dagokionez

  • H2.3. Webean informazioa erabiltzeari buruzko hitzarmenak ezagutzea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak egoki aipatzearren

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Zatiki propioen eta inpropioen esanahia ulertzea.

  • Matematikako berariazko lexikoa behar bezala erabiltzea.

  • Zatiki baliokideen esanahia ulertzea.

  • Zatiki baten zatikia zer den ulertzea, grafikoak eta eskemak erabiliz.

  • Informatikako baliabideak trebetasunez erabiltzea.

EDUKIAK

  • Zatikiak.

  • Zatiki propioa.

  • Zatiki inpropioa.

  • Itxurazko zatikia.

  • Zatiki baliokideak.

  • Zatikien adierazpen grafikoak.

  • Zatiki mistoak.

  • Zatikiak eta zenbaki hamartarrak.

Programazioa

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Zatiki kontzeptua ulertu eta aplikatzen du.
  • Zatiki propioak, inpropioak eta itxurazkoak bereizten ditu.
  • Zatiki baliokideak bereizten ditu.
  • Problemak ebazten ditu, zatiki kontzeptua erabiliz.
  • Lankidetzan jarduten du.
  • Berariazko edukiei (zatikiak kasu) buruzko ondorioak ateratzen ditu.

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).