INGURUNE Arloa
Lurreko koordenatuak, Planeta Urdina arakatzen
2. jarduera
4 de 7
0%

2. jarduera

Bidaia bat munduan zehar. Lehen zatia

Iturria: http://viajetips.com

Aurreko jardueran, ikaskideek GPSarekin zer-nolako esperientziak izan dituzten jakin duzue.

Baina, nola funtzionatzen du GPSak? Nola jakin dezake zehatz-mehatz gailu txiki horrek non gauden eta nondik joan behar dugun?

Ondoren, Lurreko koordenatuen sistema nolakoa den ikusiko duzue. Sistema horri esker, zenbaki-segida baten bidez planetako edozein puntu non dagoen jakingo dugu.

GPS gailuen funtzionamendua Lurreko koordenatuen sisteman oinarritzen da.

Jarduera honetan, UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako zortzi monumenturen grabaketa deskribatzailea egin eta Lurreko koordinatuen sistema zer den ulertuko duzue.

Latitudea eta longitudea

Zuetako asko seguru aski aritu zarete noiz edo behin itsasontziak urperatzeko mahai-jokoan. Joko horretan, gure lehiakidearen itsasontziak hondoratu behar ditugu koordenatuak erabiliz. Esaterako, irudian, itsasontzi bat urperatuta dago H1 eta H2 koordenatuetan (gorria), eta beste itsasontzi bat ukituta F10, G10 eta H10 koordenatuetan (horia).

Era berean, lurrazaleko puntu jakin bat non dagoen jakiteko koordenatuak erabiltzen dira: latitude- eta longitude-koordenatuak.



Latitudea lurrazaleko puntu batetik ekuatorera dagoen distantzia da, eta gradu, minutu eta segundotan neurtzen da (0tik 90 gradura).

Ekuatoretik iparraldera dauden puntuei Ipar (I) hitza gaineratzen zaie, eta hegoaldean daudenei, berriz, Hego (H) hitza.

Ipar eta Hego poloek 90º I latitudea eta 90º H latitudea dute, hurrenez hurren.

Esate baterako, Bruselaren (Belgika) latitudea hauxe da: Latitudea: 50° 50’ 45” I.

Iturria: http://almez.pntic.mec.es/~jmac0005/ ESO_Geo/TIERRA/Fotos/LongLat.jpg

Iturria: http://almez.pntic.mec.es/~jmac0005/ESO_ Geo/TIERRA/Fotos/LongLat.jpg

Longitudea lurrazaleko puntu batetik Greenwich-ko meridianora dagoen distantzia da, eta gradu, minutu eta segundotan neurtzen da. Ekialdetik mendebaldera eta 0tik 180 gradura neurtzen da.

Hala, Greenwich-ko meridianotik ekialdera dauden puntuei Ekialde (E) hitza gaineratzen zaie, eta mendebaldera dauden puntuei, berriz, Mendebalde (M).

Ipar eta Hego poloek ez dute longituderik.

Esate baterako, Bruselaren (Belgika) longitudea hauxe da: Longitudea: 4° 21’ 20” E.

Longitude- eta latitude-koordenatuak jakinda, hiri bat, mendi bat edo basamortu erdi-erdian irla bat aurkiko dugu, itsasontziak urperatzeko mahai-jokoko laukitxo batean itsasontziak aurkitzen ditugun bezala.

Bi koordenatu horiek meridiano bat eta paralelo bat Lurreko zein puntutan elkartzen diren zehatz-mehatz adierazten dute. Eta hain zuzen ere, koordenatu horiei esker ongi funtziona dezakete GPS gailuek.

Beraz, Brusela hiria non dagoen jakiteko hauxe da puntu zehatza: latitudea: 50° 50’ 45” I eta longitudea: 4° 21’ 20” E.

Jarduera

Jarduera honetan, gizadiaren ondare izendatutako monumentu baten geokokapenari buruzko bideoa egingo duzue. Horretarako, egin hiruzpalau kideko taldeak. Talde bakoitzak monumentu bat bilatuko du, deskribapen-testu bat idatzi eta bideo bat grabatuko, gero ikasgelan erakusteko. Jarduera egiteko, aplikazio hau erabiliko duzue: Google Earth.

Ireki Google Earth programa eta ikusi nola funtzionatzen duen. Google Earth inoiz erabili ez baduzue, ikusi aurkezpen hau programa ibiltzeko sistema nolakoa den jakiteko. Probatu zenbait aldiz, programa gutxi gorabehera erabiltzen ikasi arte.

Ikusi menuan, aukeratu Sareta eta desaktibatu Alboko barra. Orain, Lurra meridianoz eta paraleloz betea ikusiko duzue, baita bakoitzari dagokion longitudea eta latitudea ere.

Iturria: Google Earth.

Pantailaren beheko aldean, latitude- eta longitude-koordenatuak agertzen dira. Sagua lurrazalaren gainean mugitzean, koordenatuak aldatzen joango dira:

Taulan adierazitako koordenatuen bidez, talde bakoitzak monumentu bat bilatuko du Google Earthen. Zortzi monumentu horiek hainbat herrialdetan daude, eta balio historiko edo arkitektonikoagatik UNESCOk gizadiaren ondare izendatu ditu. Ea asmatzen duzuen zein diren monumentu horiek!

Gogoratu zer esan nahi duen koordenatu bakoitzak:

27º 10’ 29’’ I

Hasteko, graduak adierazten dira (º ikurraz), ondoren, minutuak (' ikurraz), eta azkenik, segundoak (" ikurraz).

Amaieran agertzen den I letrak Iparra esan nahi du.

Ohartuko zarete datu horrek latitudea adierazten duela, ekuatore esaten zaion erdiko lerrotik iparraldera edo hegoaldera zer puntutan dagoen adierazten baitu.


78º 02’ 32’’ E

Hasteko, graduak, minutuak eta segundoak adierazten dira, aurreko kasuan bezala.

E letrak Ekialdea esan nahi du.

Ohartuko zarete datu horrek longitudea adierazten duela, Greenwich-ko meridianoa esaten zaion erdiko lerrotik ekialdera edo mendebaldera zer puntutan dagoen adierazten baitu.

Beraz, zenbakien atzean H eta M letrak agertzen direnean, jakingo duzue zer esan nahi duten, ezta?

Kontuz! Batzuetan, letra horiek ingelesez adierazten dira, eta beraz, kasu guztietan, batean izan ezik, letrak aldatu egiten dira. Ingelesez horrela behar dute: N (North), S (South), W (West) eta E (East).

Koordenatuak

27º 10’ 29’’ I

78º 02’ 32’’ E

41º 53’ 24’’ I

12º 29’ 32’’ E

40º 20’ 37’’ I

116º 00’ 05’’ E

33º 51’ 26’’ H

151º 12’ 55’’ E

28º 58’ 44’’ I

31º 08’ 01’’ E

48º 51’ 29’’ I

2º 17’ 38’’ E

43º 19’ 23’’ I

3º 01’ 00’’ M

40º 41’ 53’’ I

74º 02’ 39’’ M

Koordenaturen bat irakurtzen duzuenean, kontuan hartu ohar hauek, kokapena buruz egiteko:

  • Ekuatorean latitudea 0º da beti.
  • Ekuatoretik iparraldera edo hegoaldera zenbat eta gehiago urrundu, latitudea ere handituz doa.
  • Greenwich-ko meridianoan longitudea 0º da beti.
  • Greenwich-ko meridianotik ekialdera edo mendebaldera zenbat eta gehiago urrundu, longitudea ere handituz doa.

Monumentua aurkitzean, adierazi markatzaile batez:

Horrela, monumentu hori kokapenen menuan jarri eta hemendik aurrera errazago aurkitu ahal izango dugu.

Oharra: “3D Buildings” aukera hautatzen baduzue, monumentua hiru dimentsiotan ikusiko duzue.

Kontuan hartu: jarduera hori egiteko ezin duzue Google Earthen bilaketa-tresna erabili. Monumentua aurkitzeko, ez duzue inongo laguntzarik izango, lurreko koordenatuei buruz dakizuena soilik balia dezakezue.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Google Earth

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest