INGURUNE Arloa
Lurreko koordenatuak, Planeta Urdina arakatzen
AurkezpenaAztertu, sortu, argitaratu eta partekatu1. jarduera2. jarduera2. jarduera3. jardueraBaliabideak
1 de 7
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

Aurkezpena


Bideoa ikusten hasi baino lehen, egin klik “Caption settings” menuko CC botoian eta aukeratu "Spanish". Horrela, gaztelaniazko azpitituluekin irakurriko dituzue. Ikusi bideoa behar adina aldiz.

Nola jakin Lurreko zer lekutan gauden? Datu horiek jakiteko erreferentzia-puntu bat behar da. Hitzarmen unibertsal bidez, lerro irudikariak egin ziren, leku baten latitudea eta longitudea zein diren jakiteko, eta horretarako, ekuatorea eta Greenwich-ko meridianoa hartzen dira erreferentziatzat. Azken hori lerro erdizirkular irudikari bat da eta bi poloak lotzen ditu; ondorioz, Lurra bitan banatuta gelditzen da. Animazioan erraz bereiziko duzue, horiz adierazita baitago.

Ekuatoretik iparraldera edo hegoaldera dagoen posizioari latitudea esaten zaio. Izarrei begiratuta neurtzen da latitudea, izarrek zeru-sabaian beti posizio bera baitute, eta hortaz, erreferentzia-puntu baliagarriak dira lurrazaleko edozein tokitan.

Greenwich-ko meridianotik ekialdera edo mendebaldera dagoen posizioari longitudea esaten zaio. Neurri hori oinarri hartuta, munduko ordu-zonak finkatzen dira.

Ondoren proposatuko dizkizuegun jardueren bidez, Lurreko koordenatuen sistemari buruz gehiago jakiteko aukera izango duzue. Sistema hori gizakiak asmatua da, eta horri esker, planetako edozein puntu non dagoen jakin daiteke. Halaber, hainbat monumentu ikusiko ditugu, eta Google Earth aplikazioaren bidez, grabaketa-lan bat egingo dugu.

Prest al zaudete? Has gaitezen!


GPSa erabiltzen ikasten


Bidaia bat munduan zehar


Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa

BALIABIDEAK

Aztertu, sortu, argitaratu eta partekatu

1. jarduera

GPSa erabiltzen ikasten

Iturria: http://www.iminweb.com

GPS gailuen bidez, Lurrean zer lekutan gauden zehatz-mehatz jakingo dugu. Gidariek, marinelek eta mendizaleek erabili ohi dituzte, bidean orientatzeko eta arriskuak saihesteko.

Gaur egun, gailu horiei esker, autoz goazenean askoz errazago iristen gara helmugara.

Seguru aski, zuetako askok erabili duzue inoiz edo behin GPS gailuren bat. Jarduera honetan, gailu horiekin izandako esperientziak azalduko ditugu eta haren erabilerari buruz mintzatuko gara.

Sekuentzia honetan zehar aukera izango duzue GPSarekin izandako esperientziak eta hari buruz zer dakizuen ikasgelan azaltzeko, bai eta ikaskideen iritziak entzuteko ere, eta horrela, GPSa zertarako erabiltzen den ikasiko duzue.

Jarraitu irakurtzen!

Jarduera

Ahal baduzue, lortu GPS gailu bat. Egin hainbat saio gelan: asmatu zenbait ibilbide, gailuak nola funtzionatzen duen ikusteko eta horri buruz hitz egiteko.

Azaldu ahoz zer dakizuen GPSari buruz eta zer-nolakoa izan den gailuarekin izandako esperientzia. Guztion artean, saiatu galdera hauei erantzuten:

  • Zertarako dira gailu horiek?
  • Baliagarriak al dira?
  • Nola funtzionatzen dute?
  • Erabili izan al dituzue inoiz?
  • Zer-nolako esperientzia izan duzue?
  • Baduzue GPS gailuekin zerikusia duen anekdotarik kontatzeko?

Ikasgelan hitz egitean, kontuan hartu behar dituzue arau hauek, komunikaziorako mesedegarriak baitira:

  • Hitz egiteko, altxatu eskua. Irakasleak hitza emango dizue. Guztiok aldi berean hitz egiten baduzue, ezin izango duzue jakin zer esperientzia izan duten besteek.
  • Ikaskide bat hitz egiten ari denean, entzun arretaz. Zer esango duen jakinda ere, adi-adi entzutea merezi du, besteok guri entzutea merezi dugun bezala.
  • Ez hitz egin gehiegi. Eskola-orduak mugatuak dira; erabili zuen txanda ideia garrantzitsuenak azaltzeko eta utzi alde batera gainerakoa.
  • Ez gelditu isilik. Azaldu gutxienez iritzi edo esperientziaren bat, iritzi guztiak baitira garrantzitsuak.
  • Ez inori barre egin. Jarrera desegokiak sobera daude eztabaidan. Ikaskideak errespetatzen badituzue, haiek ere errespetatuko zaituztete zuek.

Iritzi guztiak entzun ondoren, idatzi sortu diren ideia eta gogoetak. Ireki fitxategi erantsia eta erantzun galdera hauei.

  • Zer dira GPS gailuak? Azaldu zer dakizuen gailu horien erabilgarritasunari eta funtzionamenduari buruz?

  • Azaldu ikaskide batek zer esperientzia izan duen GPS gailuekin.
Gehiago jakiteko

Ikastetxearen inguruan helmuga jakin bat finkatuko dugu, eta taldeka, hara joango gara GPSa baliatuz. Hartara, orain artean GPSa erabiltzeko aukerarik izan ez duten ikasleek gailu hori erabiltzen ikasiko dute.

2. jarduera

Bidaia bat munduan zehar. Lehen zatia

Iturria: http://viajetips.com

Aurreko jardueran, ikaskideek GPSarekin zer-nolako esperientziak izan dituzten jakin duzue.

Baina, nola funtzionatzen du GPSak? Nola jakin dezake zehatz-mehatz gailu txiki horrek non gauden eta nondik joan behar dugun?

Ondoren, Lurreko koordenatuen sistema nolakoa den ikusiko duzue. Sistema horri esker, zenbaki-segida baten bidez planetako edozein puntu non dagoen jakingo dugu.

GPS gailuen funtzionamendua Lurreko koordenatuen sisteman oinarritzen da.

Jarduera honetan, UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako zortzi monumenturen grabaketa deskribatzailea egin eta Lurreko koordinatuen sistema zer den ulertuko duzue.

Latitudea eta longitudea

Zuetako asko seguru aski aritu zarete noiz edo behin itsasontziak urperatzeko mahai-jokoan. Joko horretan, gure lehiakidearen itsasontziak hondoratu behar ditugu koordenatuak erabiliz. Esaterako, irudian, itsasontzi bat urperatuta dago H1 eta H2 koordenatuetan (gorria), eta beste itsasontzi bat ukituta F10, G10 eta H10 koordenatuetan (horia).

Era berean, lurrazaleko puntu jakin bat non dagoen jakiteko koordenatuak erabiltzen dira: latitude- eta longitude-koordenatuak.



Latitudea lurrazaleko puntu batetik ekuatorera dagoen distantzia da, eta gradu, minutu eta segundotan neurtzen da (0tik 90 gradura).

Ekuatoretik iparraldera dauden puntuei Ipar (I) hitza gaineratzen zaie, eta hegoaldean daudenei, berriz, Hego (H) hitza.

Ipar eta Hego poloek 90º I latitudea eta 90º H latitudea dute, hurrenez hurren.

Esate baterako, Bruselaren (Belgika) latitudea hauxe da: Latitudea: 50° 50’ 45” I.

Iturria: http://almez.pntic.mec.es/~jmac0005/ ESO_Geo/TIERRA/Fotos/LongLat.jpg

Iturria: http://almez.pntic.mec.es/~jmac0005/ESO_ Geo/TIERRA/Fotos/LongLat.jpg

Longitudea lurrazaleko puntu batetik Greenwich-ko meridianora dagoen distantzia da, eta gradu, minutu eta segundotan neurtzen da. Ekialdetik mendebaldera eta 0tik 180 gradura neurtzen da.

Hala, Greenwich-ko meridianotik ekialdera dauden puntuei Ekialde (E) hitza gaineratzen zaie, eta mendebaldera dauden puntuei, berriz, Mendebalde (M).

Ipar eta Hego poloek ez dute longituderik.

Esate baterako, Bruselaren (Belgika) longitudea hauxe da: Longitudea: 4° 21’ 20” E.

Longitude- eta latitude-koordenatuak jakinda, hiri bat, mendi bat edo basamortu erdi-erdian irla bat aurkiko dugu, itsasontziak urperatzeko mahai-jokoko laukitxo batean itsasontziak aurkitzen ditugun bezala.

Bi koordenatu horiek meridiano bat eta paralelo bat Lurreko zein puntutan elkartzen diren zehatz-mehatz adierazten dute. Eta hain zuzen ere, koordenatu horiei esker ongi funtziona dezakete GPS gailuek.

Beraz, Brusela hiria non dagoen jakiteko hauxe da puntu zehatza: latitudea: 50° 50’ 45” I eta longitudea: 4° 21’ 20” E.

Jarduera

Jarduera honetan, gizadiaren ondare izendatutako monumentu baten geokokapenari buruzko bideoa egingo duzue. Horretarako, egin hiruzpalau kideko taldeak. Talde bakoitzak monumentu bat bilatuko du, deskribapen-testu bat idatzi eta bideo bat grabatuko, gero ikasgelan erakusteko. Jarduera egiteko, aplikazio hau erabiliko duzue: Google Earth.

Ireki Google Earth programa eta ikusi nola funtzionatzen duen. Google Earth inoiz erabili ez baduzue, ikusi aurkezpen hau programa ibiltzeko sistema nolakoa den jakiteko. Probatu zenbait aldiz, programa gutxi gorabehera erabiltzen ikasi arte.

Ikusi menuan, aukeratu Sareta eta desaktibatu Alboko barra. Orain, Lurra meridianoz eta paraleloz betea ikusiko duzue, baita bakoitzari dagokion longitudea eta latitudea ere.

Iturria: Google Earth.

Pantailaren beheko aldean, latitude- eta longitude-koordenatuak agertzen dira. Sagua lurrazalaren gainean mugitzean, koordenatuak aldatzen joango dira:

Taulan adierazitako koordenatuen bidez, talde bakoitzak monumentu bat bilatuko du Google Earthen. Zortzi monumentu horiek hainbat herrialdetan daude, eta balio historiko edo arkitektonikoagatik UNESCOk gizadiaren ondare izendatu ditu. Ea asmatzen duzuen zein diren monumentu horiek!

Gogoratu zer esan nahi duen koordenatu bakoitzak:

27º 10’ 29’’ I

Hasteko, graduak adierazten dira (º ikurraz), ondoren, minutuak (' ikurraz), eta azkenik, segundoak (" ikurraz).

Amaieran agertzen den I letrak Iparra esan nahi du.

Ohartuko zarete datu horrek latitudea adierazten duela, ekuatore esaten zaion erdiko lerrotik iparraldera edo hegoaldera zer puntutan dagoen adierazten baitu.


78º 02’ 32’’ E

Hasteko, graduak, minutuak eta segundoak adierazten dira, aurreko kasuan bezala.

E letrak Ekialdea esan nahi du.

Ohartuko zarete datu horrek longitudea adierazten duela, Greenwich-ko meridianoa esaten zaion erdiko lerrotik ekialdera edo mendebaldera zer puntutan dagoen adierazten baitu.

Beraz, zenbakien atzean H eta M letrak agertzen direnean, jakingo duzue zer esan nahi duten, ezta?

Kontuz! Batzuetan, letra horiek ingelesez adierazten dira, eta beraz, kasu guztietan, batean izan ezik, letrak aldatu egiten dira. Ingelesez horrela behar dute: N (North), S (South), W (West) eta E (East).

Koordenatuak

27º 10’ 29’’ I

78º 02’ 32’’ E

41º 53’ 24’’ I

12º 29’ 32’’ E

40º 20’ 37’’ I

116º 00’ 05’’ E

33º 51’ 26’’ H

151º 12’ 55’’ E

28º 58’ 44’’ I

31º 08’ 01’’ E

48º 51’ 29’’ I

2º 17’ 38’’ E

43º 19’ 23’’ I

3º 01’ 00’’ M

40º 41’ 53’’ I

74º 02’ 39’’ M

Koordenaturen bat irakurtzen duzuenean, kontuan hartu ohar hauek, kokapena buruz egiteko:

  • Ekuatorean latitudea 0º da beti.
  • Ekuatoretik iparraldera edo hegoaldera zenbat eta gehiago urrundu, latitudea ere handituz doa.
  • Greenwich-ko meridianoan longitudea 0º da beti.
  • Greenwich-ko meridianotik ekialdera edo mendebaldera zenbat eta gehiago urrundu, longitudea ere handituz doa.

Monumentua aurkitzean, adierazi markatzaile batez:

Horrela, monumentu hori kokapenen menuan jarri eta hemendik aurrera errazago aurkitu ahal izango dugu.

Oharra: “3D Buildings” aukera hautatzen baduzue, monumentua hiru dimentsiotan ikusiko duzue.

Kontuan hartu: jarduera hori egiteko ezin duzue Google Earthen bilaketa-tresna erabili. Monumentua aurkitzeko, ez duzue inongo laguntzarik izango, lurreko koordenatuei buruz dakizuena soilik balia dezakezue.

2. jarduera

Bidaia bat munduan zehar. Bigarren zatia

Bigarren zati honetan, are hobeto ezagutuko duzue zuei egokitutako monumentua, hari buruzko informazioa bilatu, ordenatu eta deskribapen laburra grabatuko baituzue.

Talde bakoitzak Interneten monumentuari buruzko informazioa bilatu eta deskribapen labur bat idatziko du. Testuak, gehienez hamabost lerro izango dituenak, galdera hauei erantzun beharko die:

  • Non dago monumentua?
  • Noiz eraiki zen?
  • Nork eraiki zuen?
  • Zertarako erabiltzen da/zen?
  • Zein dira ezaugarri garrantzitsuenak?

Informazio hori web-orri honetan aurkituko duzue: http://es.wikipedia.org .

Testuak argia izan behar du, ulergarria. Erabili ulertzen dituzuen hitzak soilik eta laguntza eskatu, ideia jakin batzuk nola adierazi ez badakizue. Testuaren egitura honelakoa izango da:

  • Sarrera (paragrafo bat)
  • Garapena (paragrafo bat edo bi)
  • Ondorioa (paragrafo bat).

Testua idazten amaitzean, irakurri ozen pare bat aldiz taldean. Ikusi ea ideiak ongi egituratura dauden eta ea testua edonork ulertzeko modukoa den.

Azkenik, bideo bat egingo duzue Google Earth programa erabiliz, gero gizadiaren ondare diren zortzi monumentu horiek ikasgelan aurkezteko.

Bideoa grabatzeko, aukeratu Google Earthen goiko menuko ikur hau:

Berehalaxe, nabigazio-leihoan, grabaketa-botoi hauek agertuko dira:

Ezkerreko botoia bideoa grabatzen hasteko da. Eskuinekoa, berriz, soinua grabatzeko.

Grabaketa egiteko aholkuak: grabatu testua ozen eta argi hitz eginez. Hitz egin bitartean irudia mugitu nahi baduzue, egin pixkanaka-pixkanaka; bestela, entzuleek arreta galduko baitute.

Saiatu irudiak zakarki ez mugitzen eta zoom-a gehiegi ez erabiltzen. Kamera mugitzen trebeak ez bazarete, hobe perspektiba ez baduzue aldatzen. Kontua ez da nabigatzen zeinen abilak garen erakustea, baizik eta ikaskideei monumentu bat erakustea.

Kontuan hartu lehen idatzitako testua Google Eartheko irudiak baino garrantzitsuagoa dela; hortaz, ez saiatu ekintzazko film bat egiten.

Gehiago jakiteko

Lurmundua. Jarduera: latitudea, longitudea eta ordu-zonak

http://www.k12science.org/curriculum/ musicalplates3/es/actividad_latylong.shtml

Web-orri honetan, munduko mapa bat paperean inprimatu eta zenbait jarduera egiteko aukera duzue. Horren bidez, latitude eta longitude kontzeptuak ulertuko dituzue.

Munduko zer lekutan nago?

http://www.ciese.org/ciberaprendiz/ latylong/latylong.htm

Latitude eta longitude kontzeptuei buruzko azalpena irudi bizidun eta guzti, (+) eta (-) zeinuen erabilera ulertzeko.

3. jarduera

Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa

Iturria: Google Earth.

Iritsi da zuen grabaketak aurkezteko unea.

Jarduera honetan, talde guztien lanak ikusiko dituzue. Banan-banan, talde bakoitzak aurreko jardueran aztertutako monumentua aurkeztuko du. Azkenik, lanen ebaluazioa egin eta ikasitakoari buruz hausnartuko duzue.

Aztertutako monumentuak ikasgelan aurkezteko eta grabazioak ebaluatzeko aukera izango duzue.

Aurrera! Jarraitu ikasten...

Jarduera

Banan-banan, talde bakoitzak bere grabaketa ikasgelan aurkeztuko du. Aurkezpen bakoitzaren ostean, gainerako taldeek ebaluazio-orri bat beteko dute. Horrela, ikaskideek zuen lanari buruz zer iritzi duen jakingo duzue, bai eta hurrengorako zer hobetu behar duzuen ere.

Ebaluazio-orriak bildu eta arretaz aztertu ondoren, hitz egin taldekideen artean eta proposatu zer hiru gauza aldatuko zenituzketen, zuen lana hobetzeko. Idatzi aldaketa horiek dokumentu honetan: fitxategi-eranskina.

Azkenik, hausnartu guztion artean azken jardueratan ikasi duzuen lurreko koordenatuen sistemari buruz. Behera kargatu fitxategi hau.

Baliabideak

Hauek dira sekuentzia didaktiko honetan erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea

Beste aplikazio batzuk

  • Google Earth. Aplikazio horren bidez, bidaia birtualak egingo dituzue, sateliteek ateratako irudiak, mapak, erliebeak eta eraikinen 3D irudiak erabiliz. http://earth.google.es/

Web-erreferentziak

Beste baliabide batzuk

  • Mikrofonoa.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira sekuentzia didaktiko honetan erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea

Beste aplikazio batzuk

  • Google Earth. Aplikazio horren bidez, bidaia birtualak egingo dituzue, sateliteek ateratako irudiak, mapak, erliebeak eta eraikinen 3D irudiak erabiliz. http://earth.google.es/

Web-erreferentziak

Beste baliabide batzuk

  • Mikrofonoa.

Google Earth

Egin klik irudian, aurrera egiteko: