INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

Sarrera: GPSa erabiltzen ikasten (saio bat)

Lehenengo jarduera honetan, ikasleek lurreko koordenatuen sistemak zer-nolako garrantzia duen ulertuko dute. Horretarako, eskatu ikasleren bati GPS bat ekartzeko eskolara, eta hitz egin guztion artean haren funtzionamenduari buruz. Eztabaidan ari direla, irakasleak ikasleei eskatuko die gailu horri buruzko ikuspuntuak, esperientziak eta ideiak batak besteari adierazteko. Eztabaida horren bidez, aurrerago azalduko diren hainbat kontzeptu testuinguru jakin batean kokatuko ditugu, eta ikasteko gogoa piztuko die ikasleei.

Aukerako jarduera gisa, GPS baten laguntzaz ibilbide txiki bat egin dezakete. Ibilbideak ez du zertan ezezaguna izan ikasleentzat; are gehiago, bidea ezagutzen badute, GPSak proposatzen dien ibilbidea eta ikasleek egingo luketena alderatu eta bat ez baldin badatoz, banan-banan azter ditzakete.

1. jarduera.

Garapena: Bidaia bat munduan zehar (bi saio)

Garapena bi saiotan banatu dugu, Google Earth erabiltzen ikasteko denbora behar baita.

Garapenaren lehen zatian, latitude eta longitude kontzeptuak eta lurreko koordenatuen sistema zer diren azalduko dugu. Jarduerak egiteko behar dugun informazioa sekuentzia didaktikoan dago. Informazio hori osatzeko, irakasleak gida honetan proposatutako bideoak eta web-erreferentziak balia ditzake.

Jarduera hau egiteko, Google Earth programa erabiliko dugu. Garrantzitsua da ikasleek programa hori erabiltzen ikasteko behar adina denbora izatea. Google Earth programa konplexua ez bada ere, erraztasunez nabigatzen ikasteko denbora behar da. Arbel digitala baliatuz, irakasleak programan nabigatzeko moduak erakutsiko dizkie ikasleei.

Jarduera honetan, ikasleek taldeka gizadiaren ondare izendatutako zenbait lan aurkituko dituzte, eta horretarako, koordenatuak erabiliko dituzte. Jarduera egitean, ordea, Google Earth programako bilaketa-tresna desaktibatuta egongo da. Google Earthen Sareta aukera aktibatzean agertzen diren latitude- eta longitude-erreferentziak baino ezin dituzte erabili.

Garapenaren bigarren zatian, ikasleek Interneten informazioa bilatu eta deskribapen-testu bat idatziko dute, gehienez hamabost edo hogei lerro ingurukoa. Testu hori Google Earthen monumentuaren aurkezpen-bideoa grabatzeko erabiliko dute.

2. jarduera.

Bukaera eta ebaluazioa: Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa (saio bat)

Azken jarduera honetan, talde bakoitzak bere deskribapen-bideoa aurkeztuko du. Bideoen ebaluazioa egiteko, ikasleek ebaluazio-orria erabiliko dute. Irakasleak alderdi negatiboak zein positiboak balioesteko eskatuko die ikasleei. Ikasleek bideoen alderdi negatiboak baino ez badituzte aintzat hartzen, baterako ebaluazioa ez da ikasteko lagungarria izango eta talde-harremanak kalte ditzake.

Irakasleak, ostera, aurkeztutako lanen balorazioa egingo du amaierako orri honen bidez: fitxategi-eranskina.

Azkenik, sekuentzia didaktikoa amaitzeko, ikasleek lurreko koordenatuen sistemari eta haren onurei buruzko talde-hausnarketa egingo dute.

3. jarduera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest