INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Google Earthetik hartutako irudia.

GPS gailuei buruzko talde-hausnarketa egiten hasi eta gero, ikasleek lurreko koordenatuen sistema ezagutuko dute. Sekuentzia didaktikoan erakutsitakoa baliatuko dute monumentu bat Google Earth programan bilatu, eta ondoren, bideo bat egiteko, gero gelan aurkezteko.

JARDUEREN SEGIDA

A etapa. Sarrera: GPSa erabiltzen ikasten.
GPSaren erabilerari eta funtzionamenduari buruz taldean hausnartu.

B etapa. Garapena: Bidaia bat munduan zehar.
Lurreko koordenatuen sistema azaldu. Monumentu bat koordenatuen bidez aurkitu eta deskribapen-bideo bat egin.

C etapa. Bukaera eta ebaluazioa: Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa..

  • Arloa: Ingurunearen Ezaguera
  • Gaia: Lurra
  • Unitate didaktikoa: Lurreko koordenatuak
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
  • Saio kopurua: 4 saio

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

Sarrera: GPSa erabiltzen ikasten (saio bat)

Lehenengo jarduera honetan, ikasleek lurreko koordenatuen sistemak zer-nolako garrantzia duen ulertuko dute. Horretarako, eskatu ikasleren bati GPS bat ekartzeko eskolara, eta hitz egin guztion artean haren funtzionamenduari buruz. Eztabaidan ari direla, irakasleak ikasleei eskatuko die gailu horri buruzko ikuspuntuak, esperientziak eta ideiak batak besteari adierazteko. Eztabaida horren bidez, aurrerago azalduko diren hainbat kontzeptu testuinguru jakin batean kokatuko ditugu, eta ikasteko gogoa piztuko die ikasleei.

Aukerako jarduera gisa, GPS baten laguntzaz ibilbide txiki bat egin dezakete. Ibilbideak ez du zertan ezezaguna izan ikasleentzat; are gehiago, bidea ezagutzen badute, GPSak proposatzen dien ibilbidea eta ikasleek egingo luketena alderatu eta bat ez baldin badatoz, banan-banan azter ditzakete.

1. jarduera.

Garapena: Bidaia bat munduan zehar (bi saio)

Garapena bi saiotan banatu dugu, Google Earth erabiltzen ikasteko denbora behar baita.

Garapenaren lehen zatian, latitude eta longitude kontzeptuak eta lurreko koordenatuen sistema zer diren azalduko dugu. Jarduerak egiteko behar dugun informazioa sekuentzia didaktikoan dago. Informazio hori osatzeko, irakasleak gida honetan proposatutako bideoak eta web-erreferentziak balia ditzake.

Jarduera hau egiteko, Google Earth programa erabiliko dugu. Garrantzitsua da ikasleek programa hori erabiltzen ikasteko behar adina denbora izatea. Google Earth programa konplexua ez bada ere, erraztasunez nabigatzen ikasteko denbora behar da. Arbel digitala baliatuz, irakasleak programan nabigatzeko moduak erakutsiko dizkie ikasleei.

Jarduera honetan, ikasleek taldeka gizadiaren ondare izendatutako zenbait lan aurkituko dituzte, eta horretarako, koordenatuak erabiliko dituzte. Jarduera egitean, ordea, Google Earth programako bilaketa-tresna desaktibatuta egongo da. Google Earthen Sareta aukera aktibatzean agertzen diren latitude- eta longitude-erreferentziak baino ezin dituzte erabili.

Garapenaren bigarren zatian, ikasleek Interneten informazioa bilatu eta deskribapen-testu bat idatziko dute, gehienez hamabost edo hogei lerro ingurukoa. Testu hori Google Earthen monumentuaren aurkezpen-bideoa grabatzeko erabiliko dute.

2. jarduera.

Bukaera eta ebaluazioa: Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa (saio bat)

Azken jarduera honetan, talde bakoitzak bere deskribapen-bideoa aurkeztuko du. Bideoen ebaluazioa egiteko, ikasleek ebaluazio-orria erabiliko dute. Irakasleak alderdi negatiboak zein positiboak balioesteko eskatuko die ikasleei. Ikasleek bideoen alderdi negatiboak baino ez badituzte aintzat hartzen, baterako ebaluazioa ez da ikasteko lagungarria izango eta talde-harremanak kalte ditzake.

Irakasleak, ostera, aurkeztutako lanen balorazioa egingo du amaierako orri honen bidez: fitxategi-eranskina.

Azkenik, sekuentzia didaktikoa amaitzeko, ikasleek lurreko koordenatuen sistemari eta haren onurei buruzko talde-hausnarketa egingo dute.

3. jarduera.

Orientabideak

Erantzunak

Sarrera: GPSa erabiltzen ikasten (saio bat)

Erantzun irekia. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

Garapena: Bidaia bat munduan zehar (2 saio)

Erantzun irekia. Ikusi ebaluazio-irizpideak .

Itxi eta ebaluazioa egin: Aurkezpena eta ebaluazioa (saio 1)

Erantzun irekia. Ikusi ebaluazio-irizpideak .

Orientabideak

Baliabideak

ADE
  • Nola eman eskola arbel digitala erabiliz [ lotura oraindik ezin da erabili ]
  • 28. fitxa. Arbel digital elkarreragilea (ADE) [Behera kargatu fitxategia]
Google Earth
Web-orri gomendagarriak

Programazioa

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK


Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

  • Pentsamenduak, ideiak eta emozioak behar bezala adieraztea.
  • Mota askotako testuak ulertzea.
  • Ordena, koherentzia eta kohesioa duten testuak idaztea, eta horretarako, lexiko espezifikoa ongi erabiltzea.
  • Norberaren ideiak eta pentsamenduak adieraztean, errespetuzko jarrera izatea, eta besteen iritziak entzutean, entzuteko, errespetatzeko eta hitz egiteko jarrera izatea.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

  • Zientzia-ezagueraren jarrera zein ohiturak garatzea eta aplikatzea: problemak identifikatzea eta planteatzea, esperimentuak egitea, emaitzen berri ematea eta hainbat testuingurutan aplikatzea.
  • Gizakiak ingurune fisikoan duen eragina: leku batean finkatzean, hainbat jarduera egitean eta aldaketak eragitean.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

  • Informazioa tratatzeko abileziak: informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta haren berri ematea, eta ezagutza bihurtzea.
  • Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, gordetzeko, tratatzeko eta aztertzeko hainbat teknika eta estrategia baliatzea: ahozko teknikak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak edo multimedia-teknikak.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

  • Elkarrekin bizitzeko eta gizartean bizitzeko jarrerak eta ohiturak.


Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Arretaz entzuteko, kontzentratzeko, buruz ikasteko, ulertzeko eta hizkuntza-adierazpenerako teknikak garatzea.
  • Talde-lana.
  • Erabakiak hartzea.

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B2. Ingurune birtualetan moldatzea

  • B2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.1. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

  • B5.1 Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazo txikiei heltzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

  • T2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea informazioa aukeratu eta aztertzeko

T5. IKTak multimedia-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T5.1. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua zehaztea; irudi bat, soinu, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea)

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Lurreko koordenatuen sistemak zertarako balio duen ulertzea.
  • Lurreko puntu jakin bat koordenatuak baliatuz aurkitzeko gai izatea.
  • Latitudea eta longitudea kontzeptuak ulertzea.
  • Google Earth programa erabiltzen jakitea.
  • UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako zenbait monumentu ezagutzea.
  • Gizadiaren ondare izendatutako monumenturen bat gelan aurkeztea.
  • Taldeko lanetan parte hartzea.
  • Besteen iritziak arretaz eta errespetuz entzuteko jarrera izatea.

EDUKIAK

  • Lurreko koordenatuen sistema (edukiak).
  • Latitudea eta longitudea (kontzeptuak).
  • Meridianoak eta paraleloak (kontzeptuak).
  • Testu-dokumentu bat sortzea (prozedura).
  • Google Earth tresna erabiltzea (prozedura).
  • Google Earth bidez bideo bat egitea (prozedura).
  • Koordenatuen bidez puntu jakin bat bilatzea (prozedura).
  • Ikaskideen iritziak entzutea eta errespetatzea (jarrera).
  • Ikasgelako eztabaida batean parte hartzeko oinarrizko arauak zein diren jakitea (jarrera).

Programazioa

Ebaluazio-irizpideak

  • Gai da lurreko koordenatuen sistemak zertarako balio duen azaltzeko.

  • Latitudea eta longitudea kontzeptuak ongi definitzen ditu.

  • Lurreko puntu jakin bateko latitudea eta longitudea nola kalkulatzen diren ulertzen du.

  • Lurreko puntu jakin bat koordenatuen bidea aurkitzeko gai da.

  • Gizadiaren ondare izendatutako monumentu baten deskribapen-bideoa egiteko gai da.

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).