INGURUNE Arloa
Gizarte erromatarra
2. jarduera
4 de 6
0%

2. jarduera

Pertsona askeak eta esklaboak

Mosaiko erromatarra.

Iturria:http://es.wikipedia.org/

Gizarte erromatarra oso konplexua zen. Pertsona batzuek pribilegio asko zituzten. Beste batzuek, berriz, ez zuten inolako eskubiderik edo askatasunik.

Patrizioak ziren pribilegio gehien zuten pertsonak; hau da, Erromako hiria sortu zutenen ondorengoak. Patrizioak aberatsak ziren, eta Erromako bizitza politikoan esku har zezaketen.

Plebeioak ziren Erromako biztanle gehienak. Erromatar armadak okupatutako lurraldeetatik etorritako langileak eta artisauak ziren. Normalean, patrizioak baino pobreagoak ziren, eta haiek baino eskubide gutxiago zituzten.

Azkenik, esklaboak ez zituzten pertsonatzat hartzen, objektu soiltzat baizik. Esklaboak beste pertsona batzuen jabetza ziren, eta ez zuten inolako eskubiderik.

Emakumea gizonaren azpitik zegoen izakitzat hartu zuten beti; are emakume aberatsak ere.

Jarduera honetan, antzinako Erromako biztanle baten lekuan jarri ahal izango zarete, eta haren egunkari pertsonalean idatziko duzue.

Jarduera

Banatu lau kideko taldetan. Taldeko ikasle bakoitzak pertsonaia hauetako bat aukeratuko du:

  • Claudius, herritar askea, Erromako familia garrantzitsu eta aberats baten ondorengoa. 25 urte. Hiriko bizitza politikoan esku hartu ohi du. Egunero, 50 esklabok egiten dute lan haren lur eta ondasunetan.

  • Octavia, Claudiusen emaztea, 18 urte. Senarra errespetatzea da haren betebeharra. Beti lagunduta atera behar du, eta belo batek estalita. Ezin du parte hartu bizitza politikoan. Esklabo bat dauka bere zerbitzura, Gaia.

  • Gaia, 14 urteko neska. Erromatar armadak haren herria konkistatu zuen, Hispanian, eta esklabo eraman zuten Erromara. Ordudanik, Octaviaren agindupean lan egiten du, garbitzen eta josten. Ez dauka inolako jabetza izateko eskubiderik, eta ugazabek ez dute gizakitzat hartzen.

  • Fabius, libertoa, 45 urte. Claudiusen esklaboa izan zen urte batzuk lehenago, baina hark askatasuna eman zion. Urregintzan dihardu, eta diru asko samar irabazi du. Erromako bizitza politikoan esku hartu nahiko luke, baina legeek galarazi egiten diote.

Lau pertsonaia horiek egunkari bat idazten dute, eta hartan beren bizipenak, kezkak eta esperantzak jasotzen dituzte. Egunkari horretan sarrera bat idaztea izango da zuen lana.

Sarrera hori idazteko, kontuan hartu adibide hau (lehen pertsonan dago idatzita, eta egunaren hasiera kontatzen da beste ezer baino lehen):

Erroma, K.o. 50. urtea

Gaur goizeko 07:00etan jaiki naiz. Octavia, nire etxekoandrea, oraindik lotan dago. Egin dudan lehenengo gauza ura berotzea izan da, Octavia bainatzeko. Bestela, haserretu egiten da, eta zigortu egiten nau askotan...”

Egunkariko sarrerak, gutxienez, 200 hitz izan behar ditu. Idazten hasi baino lehen, zuen pertsonaiaz dokumentatu behar duzue; horretarako, web-helbide hauek erabil ditzakezue:

Gainera, web-helbide honetan informazioa aurki dezakezue Erroma Klasikoko eguneroko bizitzari buruz, eta informazio hori baliagarria izan daiteke zuen idazkiak egiantza izateko.

Aurkituko dituzuen datuetan oinarrituta, zuen pertsonaiaren eguna nola hasten zen asma dezakezue, zer jaten zuen, edo zer janzten:

Talde bakoitzak “blog” batean jarriko du taldekideek idatzitakoa. “Bloga” webgune bat da, egile baten edo batzuen testuak edo artikuluak jasotzen dituena. Zuen irakasleak sortutako “blogean” sartzeko, jo honako web-helbide honetara, eta erabili emango zaizkizuen erabiltzaile-izena eta sarrera-gakoa:www.blogger.com

“Blogean” lau sarrera sortuko dira, bat pertsona bakoitzarentzat. Sarrera bat sortzeko, erabili Bloggerreko kontrol-panelean agertzen den Sarrera berria aukera:

Idatzi zuen pertsonaiaren izena Izenburua izeneko gunean. Egunkariko sarrera beheko leihoan idatz dezakezue (sarrera testu-prozesadore batean idatzi baduzue, informazioa kopiatu eta itsatsi egin dezakezue):

Kontuan hartu letra-estiloa edo -neurria alda dezakezuela edizio-menua erabiliz. Nahi baduzue, irudiak edo loturak ere jar ditzakezue zuen lana osatzeko:

Sarrera bat argitaratzeko, aukeratu Sarrera argitaratu (edizio-leihoaren azpian dago). Era berean, zuen sarrera Aurrebista aukeraren bidez bistara dezakezue.

Gehiago jakiteko

“Domus” erromatarra: Jakin nahi al duzue nolakoak ziren antzinako etxe erromatarrak? Esteka hau erabil dezakezue horretarako: http://bit.ly/dHGS62

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alva Ruiz eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest