INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Erromak utzitakoa (saio bat)

Sekuentzia didaktiko honetako lehen jardueran, Erromak zer kultura-ondare utzi digun ikasiko dute ikasleek, batez ere haien herri-lanen, hizkuntza-eraginaren eta zenbaki erromatarren bidez.

Jarduera hasi baino lehen, komeni da gelan debate txiki bat egitea, ikasleek Erroma Klasikoaz zer dakiten azal dezaten. Erroma film, eleberri eta komiki ugaritan agertzen da. Baliteke ikasleek zerbait jakitea Erromaren historia eta kulturari buruz. Ikasleek dakitena arbel interaktiboan jasoko da, betiere hitz egiteko txandak errespetatuz. Galdera hauen bidez gida daiteke eztabaida:

  • Zer garaitan bizi izan ziren erromatarrak?

  • Zein izan zen erromatarren hizkuntza?

  • Ezagutzen edo ikusi duzue inoiz eraikin erromatarren bat?

  • Zer dakizue ikuskizun erromatarrei buruz?

  • Ezagutzen duzue Erromako pertsonaiaren bat?

Ondoren, banakako ariketa interaktibo bat egingo da. Hori arakatze libreko jarduera bat da, Erromak utzitako ondarearen hiru alderdi garrantzitsu ikasteko aukera ematen duena. Hiru atal horiek herri-lanak, hizkuntza-eragina eta zenbaki erromatarrak dira, eta aukera anitzeko ariketen bidez lantzen dira. Ariketak ikasgelan bertan zuzen daitezke arbel interaktiboa erabiliz.

2. jarduera.. Herritar libreak eta esklaboak (saio bat eta erdi)

Bigarrena zehar-jarduera bat da eta hizkuntza-esparruko edukiak eta ariketak ingurunea ezagutzeko sekuentzia didaktiko baten barruan lantzea du xede. Bestalde, ikasleek beste kultura eta gizarte-antolabide batzuez gogoeta kritikoa egitea lortu nahi da jardueraren bidez.

Ikasleak lau kideko taldetan banatuko dira. Sekuentzia didaktikoan aurkeztutako lau pertsonaietako bat aukeratu beharko du ikasle bakoitzak. Pertsonaia horiek Erroma Klasikoko lau gizarte-klase edo -taldetakoak dira. Ikasleek, ondo dokumentatu ondoren, pertsonaia bakoitzaren egunkari pertsonaleko sarrera bat idatzi beharko dute.

Jarduera honetan, funtsezkoa da ikasleek ulertzea testuak nolabaiteko egiantz historikoa izan behar duela. Erreferentziako web-orriak arretaz irakurri behar dituzte egunkariko sarrera idatzi baino lehen. Bestalde, garrantzitsua da ikasleen sormena ere sustatzea. Hitz batean, ikasleak Erroma Klasikoko biztanleen “rolean” jartzea da xedea.

Jarduera amaitzeko, idazlanak Bloggerreko “blog” batean argitaratuko dira. Baina lanak argitaratu baino lehen, ikasleen artean egindako talde adina “blog” sortu beharko dira Blogger zerbitzua erabiliz:http://www.blogger.com

Bloggerreko “blog” batek hainbat egile izan ditzake. Bloga sortu ondoren, ikasleei hartan sartzeko eska dakieke, Gmail posta elektronikoan dauzkaten kontuen bidez. Horretarako, kontrol-panelaren barruan, hautatu Konfigurazioa erlaitza eta Baimenak aukera:

Jarraian, sartu taldekideen Gmail helbideak; horrela, blogaren sorreran parte hartzeko gonbidapena jasoko dute:

Bloggerren “blogak” sortu eta kudeatzeari buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu Irakasleentzako Blogger Tutoriala.

3. jarduera. Amaiera (saio erdia)

Sekuentzia didaktikoko azken jardueran, ikasleek kideen lanaz duten iritzia emango dute. Horretarako, koebaluazio-orria erabiliko da; lau aldagai agertzen dira orri horretan: idazketa, ortografia, egokitasun historikoa eta testuaren originaltasuna.

Ondoren, gizarte erromatarra kritikoki baloratzeko eskatuko zaie. Jarduera honetan, gogoetazkoagoa baita, ikasleek, Erromaren alderdi ankerrak edo bidegabeak ez ezik (esklabotasuna eta emakumeek jasaten zuten tratua, besteak beste), konkistatutako lurraldeetara eramandako onurak ere kontuan hartuko beharko lituzkete (idatzizko hizkuntza, herri-lanak, hezkuntza eta abar).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alva Ruiz eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest