INGURUNE Arloa
Gizarte erromatarra
AurkezpenaAztertu, sortu, argitaratu eta partekatu1. jarduera2. jarduera3. jardueraBaliabideak
1 de 6
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alva Ruiz eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

AURKEZPENA

K.o. 320. urteko Erroma 3D-tan berreraikitzea

Iturria:http://www.vimeo.com/11805593

Orain dela 2.000 urte inguru, Erromatar Inperioa Europa osoan eta Mediterraneoko kostetan zegoen zabalduta.

Erroman, Inperioko hiriburu argitsuan, milioi bat pertsona bizi ziren. Hirian, antzokiak, tenpluak, akueduktuak eta garrantzi handiko beste eraikin asko zeuden.

Erromatar gizartea ia egungo gizartea bezain konplexua zen. Politikariak, militarrak, apaizak, eskulangileak, esklaboak eta abar zeuden. Pertsona batzuek boterea eta pribilegioak zituzten; beste batzuek, ordea, ez zuten inolako eskubiderik edo askatasunik.

Sekuentzia didaktiko honetan, erromatar gizartearen alderdi garrantzitsu batzuk ikusi ahal izango dituzue, bai eta zibilizazio horrek zer utzi digun ere.

Has gaitezen!


Erromak utzitakoa


Pertsona askeak eta esklaboak


Azken gogoeta

BALIABIDEAK

Aztertu, sortu, argitaratu eta partekatu

1. jarduera

Erromak utzitakoa

Erromatar zibilizazioa

Egin klik irudian bideoa ikusteko.

http://www.artehistoria.jcyl.es/
civilizaciones/videos/277.htm

K.a. 218. urtean, erromatar armada lehenengo aldiz iritsi zen Iberiar penintsulara. Bi mendetan, erromatarrak Hispania (Iberiar penintsularen izen zaharra) bizileku zuten tribuen aurka borrokatu ziren. Borroka askoren ondoren, K.a 19. urtean bukatu zen konkista, erromatarrek azken erresistentzia-guneak menderatutakoan.

Hispania 600 urtetik gora egon zen Erromatar Inperioaren barruan. Gaur egun, zer gelditzen zaigu garai hartatik?

Erromak Iberiar penintsulan zer utzi zuen ikasi ahal izango duzue jarduera honetan.

Jarduera

Erroma eta erromatarrak film, liburu eta komiki askotan agertzen dira. Ziur zuetako askok entzun, ikusi edo irakurri duzuela zerbait aspaldiko zibilizazio horretaz. Esan gauza horiek beste ikaskideei, irakasleak zuen hitzak arbelean jasotzen dituen bitartean.

Erromatar armada K.a. 218. urtean iritsi zen Iberiar penintsulara. Hala ere, oraindik ere aurki ditzakegu haiek utzitako aztarnak. Ariketa interaktibo honetan, Erromak utzitako hiru gauza garrantzitsu aurkituko dituzue.

Egon al zarete inoiz erromatar eraikin horietakoren batean? Ezagutu ahal izan duzue filmetan ikusia zenuten erromatar eraikinen bat? Ikasi al duzue zerbait beste hizkuntza batzuei buruz, bai eta haiek eta euskara bereizten dituenari buruz ere? Bazenekiten zenbaki erromatarrak garai hartan sortu zirela? Azaldu zuen ondorioak ikaskideei.

Gehiago jakiteko

Gehiago jakin nahi baduzue zenbaki erromatarrei buruz, erabili esteka hau (ariketa interaktiboak daude): http://bit.ly/hsFqfZ

2. jarduera

Pertsona askeak eta esklaboak

Mosaiko erromatarra.

Iturria:http://es.wikipedia.org/

Gizarte erromatarra oso konplexua zen. Pertsona batzuek pribilegio asko zituzten. Beste batzuek, berriz, ez zuten inolako eskubiderik edo askatasunik.

Patrizioak ziren pribilegio gehien zuten pertsonak; hau da, Erromako hiria sortu zutenen ondorengoak. Patrizioak aberatsak ziren, eta Erromako bizitza politikoan esku har zezaketen.

Plebeioak ziren Erromako biztanle gehienak. Erromatar armadak okupatutako lurraldeetatik etorritako langileak eta artisauak ziren. Normalean, patrizioak baino pobreagoak ziren, eta haiek baino eskubide gutxiago zituzten.

Azkenik, esklaboak ez zituzten pertsonatzat hartzen, objektu soiltzat baizik. Esklaboak beste pertsona batzuen jabetza ziren, eta ez zuten inolako eskubiderik.

Emakumea gizonaren azpitik zegoen izakitzat hartu zuten beti; are emakume aberatsak ere.

Jarduera honetan, antzinako Erromako biztanle baten lekuan jarri ahal izango zarete, eta haren egunkari pertsonalean idatziko duzue.

Jarduera

Banatu lau kideko taldetan. Taldeko ikasle bakoitzak pertsonaia hauetako bat aukeratuko du:

  • Claudius, herritar askea, Erromako familia garrantzitsu eta aberats baten ondorengoa. 25 urte. Hiriko bizitza politikoan esku hartu ohi du. Egunero, 50 esklabok egiten dute lan haren lur eta ondasunetan.

  • Octavia, Claudiusen emaztea, 18 urte. Senarra errespetatzea da haren betebeharra. Beti lagunduta atera behar du, eta belo batek estalita. Ezin du parte hartu bizitza politikoan. Esklabo bat dauka bere zerbitzura, Gaia.

  • Gaia, 14 urteko neska. Erromatar armadak haren herria konkistatu zuen, Hispanian, eta esklabo eraman zuten Erromara. Ordudanik, Octaviaren agindupean lan egiten du, garbitzen eta josten. Ez dauka inolako jabetza izateko eskubiderik, eta ugazabek ez dute gizakitzat hartzen.

  • Fabius, libertoa, 45 urte. Claudiusen esklaboa izan zen urte batzuk lehenago, baina hark askatasuna eman zion. Urregintzan dihardu, eta diru asko samar irabazi du. Erromako bizitza politikoan esku hartu nahiko luke, baina legeek galarazi egiten diote.

Lau pertsonaia horiek egunkari bat idazten dute, eta hartan beren bizipenak, kezkak eta esperantzak jasotzen dituzte. Egunkari horretan sarrera bat idaztea izango da zuen lana.

Sarrera hori idazteko, kontuan hartu adibide hau (lehen pertsonan dago idatzita, eta egunaren hasiera kontatzen da beste ezer baino lehen):

Erroma, K.o. 50. urtea

Gaur goizeko 07:00etan jaiki naiz. Octavia, nire etxekoandrea, oraindik lotan dago. Egin dudan lehenengo gauza ura berotzea izan da, Octavia bainatzeko. Bestela, haserretu egiten da, eta zigortu egiten nau askotan...”

Egunkariko sarrerak, gutxienez, 200 hitz izan behar ditu. Idazten hasi baino lehen, zuen pertsonaiaz dokumentatu behar duzue; horretarako, web-helbide hauek erabil ditzakezue:

Gainera, web-helbide honetan informazioa aurki dezakezue Erroma Klasikoko eguneroko bizitzari buruz, eta informazio hori baliagarria izan daiteke zuen idazkiak egiantza izateko.

Aurkituko dituzuen datuetan oinarrituta, zuen pertsonaiaren eguna nola hasten zen asma dezakezue, zer jaten zuen, edo zer janzten:

Talde bakoitzak “blog” batean jarriko du taldekideek idatzitakoa. “Bloga” webgune bat da, egile baten edo batzuen testuak edo artikuluak jasotzen dituena. Zuen irakasleak sortutako “blogean” sartzeko, jo honako web-helbide honetara, eta erabili emango zaizkizuen erabiltzaile-izena eta sarrera-gakoa:www.blogger.com

“Blogean” lau sarrera sortuko dira, bat pertsona bakoitzarentzat. Sarrera bat sortzeko, erabili Bloggerreko kontrol-panelean agertzen den Sarrera berria aukera:

Idatzi zuen pertsonaiaren izena Izenburua izeneko gunean. Egunkariko sarrera beheko leihoan idatz dezakezue (sarrera testu-prozesadore batean idatzi baduzue, informazioa kopiatu eta itsatsi egin dezakezue):

Kontuan hartu letra-estiloa edo -neurria alda dezakezuela edizio-menua erabiliz. Nahi baduzue, irudiak edo loturak ere jar ditzakezue zuen lana osatzeko:

Sarrera bat argitaratzeko, aukeratu Sarrera argitaratu (edizio-leihoaren azpian dago). Era berean, zuen sarrera Aurrebista aukeraren bidez bistara dezakezue.

Gehiago jakiteko

“Domus” erromatarra: Jakin nahi al duzue nolakoak ziren antzinako etxe erromatarrak? Esteka hau erabil dezakezue horretarako: http://bit.ly/dHGS62

3. jarduera

Amaiera

Koliseoa

Iturria: http://www.flickr.com/

Erromak K.o. V. mendean utzi zion inperioa izateari. Barbaroen erasoaldiek eta barne-gatazkek antzinako erromatar aginpidea hondatu zuten. Hala ere, oso kultura-ondare handia utzi zuten.

Iberiar penintsulan latina erabiltzen jarraitu zuten Erroma erori ondoren. Geroago, gaztelania, katalana, portugesa, galegoa... sortu ziren latinetik.

Bestalde, Iberiar penintsulako hiri askotan aurki ditzakegu inperio handiaren hondakinak.

Euskadi ere erromanizatu zuten, baina Iberiar penintsularen gainerakoa baino gutxiago. Horregatik iraun du euskarak, latinetik ez datorren penintsulako hizkuntza bakarrak.

Jarduera honetan, kideen lana ebaluatu ahal izango duzue, hala nola ikasitakoaz gogoetatu.

Jarduera

Zuen egunkari-sarrera blogean zabaldu ondoren, irakurri taldeko kideen testuak. Eman haien lanaz duzuen iritzia koebaluazio-orria erabiliz.

Erromatar gizartea gurearen oso bestelakoa zen. Egin ikasleen artean debate txiki bat erromatar gizarteari buruz. Jaso zuen gogoetak arbel interaktiboan. Debatea gidatzeko, honako hauei erantzun diezaiekezue:

  • Zuen ustez, onuraren bat egin zien Erromak konkistatu zituen lurraldeei? Zein?

  • Erromatarrek ondo tratatzen zituzten emakumeak? Zergatik?

  • Zer iruditzen zaizue Erroman esklaboak egotea?

  • Zuen ustez, eraginik izan du gugan Erromak Hispania orain dela 2.000 urte baino gehiago konkistatu izanak?

  • Badago antzekotasunik erromatar gizartearen eta egungo gizartearen artean?

  • Nola bizi ziren erromatarrak? Zer ohitura zituzten? Zuen ustez, haiek gaur egun ditugun ohituren antzekoak al dira zerbaitetan?

Baliabideak

Programak eta web-zerbitzuak

  • Writer. OpenOffice.org “suite” ofimatikoko aplikazioen multzoko plataforma anitzeko testu-prozesadorea: http://eu.openoffice.org/

  • Blogger. Blog publikoak sortzeko Googleren zerbitzua: www.blogger.com

Web-erreferentziak

  • Erromatar gizartea. Antzinako Erromako gizarte-klaseei buruzko informazioa dauka web-orri honek:

http://iessapostol.juntaextremadura.net/latin/sociedad.html

  • Erromatar gizartea. El País egunkariak egindako “flash” moldeko web-orria, erromatar gizartearen zenbait alderdi erakusten dituena, hala nola armada, janzkera, gizarte-klaseak eta abar:

http://www.elpais.com/fotogalerias/popup_animacion.html?xref=20051223elpepuage_1&type=Ges&k=sociedad_romana

  • Erromatar gizartea. Gizarte-taldeak:

http://recursos.cnice.mec.es/latingriego/Palladium/cclasica/esc335ca1.php

  • Emakume aberatsaren bizitza. Orrialde honetan, emakume aberatsak erromatar gizartean zer eginkizun betetzen zuen azaltzen da:

http://sepiensa.org.mx/contenidos/historia_mundo/antigua/roma/mujeres/mujer_1.htm

  • Esklaboak. Esklaboek Erroma Klasikoan betetzen zuten rola azaltzen du web-orri honek:

http://sepiensa.org.mx/contenidos/historia_mundo/antigua/roma/esclavos/esclavo.htm

  • Libertoak. Ugazabek aske utzitako esklaboen egoera erakusten da web-orri honetan:

http://sepiensa.org.mx/contenidos/historia_mundo/antigua/roma/libertos/liberto.htm

  • Erromako eguneroko bizitza. Web-orri honetan, Erromako eguneroko bizitzaren zenbait alderdi erakusten dira, hala nola ordutegiak, jatorduak, janzkera eta abar:

http://iessapostol.juntaextremadura.net/latin/vida_roma.html

  • Koliseoa. Eraikin enblematikoari eta han egiten ziren ikuskizunei buruzko informazioa:

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/html/adjuntos/2007/09/13/0030/roma/entrada/entrada.htm

Bideoak eta animazioak

  • K.o. 320. urteko Erroma 3D-tan berreraikitzea:

http://www.vimeo.com/11805593

  • “Domus” erromatarra. “Domus” erromatarraren egitura eta ezaugarriak erakusten dituen orri interaktiboa:

http://www.enciclopedia-aragonesa.com/monograficos/historia/epoca_romana/multimedia/domus/default.asp

  • Zenbaki erromatarrak. Zenbaki erromatarrekin egiten den kalkulua lantzeko jolas interaktiboa:

http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.cat/projects/romanos/jclic/romanos.jclic.zip&lang=es&title=Numeraci%F3n+romana

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Programak eta web-zerbitzuak

  • Writer. OpenOffice.org “suite” ofimatikoko aplikazioen multzoko plataforma anitzeko testu-prozesadorea: http://eu.openoffice.org/

  • Blogger. Blog publikoak sortzeko Googleren zerbitzua: www.blogger.com

Web-erreferentziak

  • Erromatar gizartea. Antzinako Erromako gizarte-klaseei buruzko informazioa dauka web-orri honek:

http://iessapostol.juntaextremadura.net/latin/sociedad.html

  • Erromatar gizartea. El País egunkariak egindako “flash” moldeko web-orria, erromatar gizartearen zenbait alderdi erakusten dituena, hala nola armada, janzkera, gizarte-klaseak eta abar:

http://www.elpais.com/fotogalerias/popup_animacion.html?xref=20051223elpepuage_1&type=Ges&k=sociedad_romana

  • Erromatar gizartea. Gizarte-taldeak:

http://recursos.cnice.mec.es/latingriego/Palladium/cclasica/esc335ca1.php

  • Emakume aberatsaren bizitza. Orrialde honetan, emakume aberatsak erromatar gizartean zer eginkizun betetzen zuen azaltzen da:

http://sepiensa.org.mx/contenidos/historia_mundo/antigua/roma/mujeres/mujer_1.htm

  • Esklaboak. Esklaboek Erroma Klasikoan betetzen zuten rola azaltzen du web-orri honek:

http://sepiensa.org.mx/contenidos/historia_mundo/antigua/roma/esclavos/esclavo.htm

  • Libertoak. Ugazabek aske utzitako esklaboen egoera erakusten da web-orri honetan:

http://sepiensa.org.mx/contenidos/historia_mundo/antigua/roma/libertos/liberto.htm

  • Erromako eguneroko bizitza. Web-orri honetan, Erromako eguneroko bizitzaren zenbait alderdi erakusten dira, hala nola ordutegiak, jatorduak, janzkera eta abar:

http://iessapostol.juntaextremadura.net/latin/vida_roma.html

  • Koliseoa. Eraikin enblematikoari eta han egiten ziren ikuskizunei buruzko informazioa:

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/html/adjuntos/2007/09/13/0030/roma/entrada/entrada.htm

Bideoak eta animazioak

  • K.o. 320. urteko Erroma 3D-tan berreraikitzea:

http://www.vimeo.com/11805593

  • “Domus” erromatarra. “Domus” erromatarraren egitura eta ezaugarriak erakusten dituen orri interaktiboa:

http://www.enciclopedia-aragonesa.com/monograficos/historia/epoca_romana/multimedia/domus/default.asp

  • Zenbaki erromatarrak. Zenbaki erromatarrekin egiten den kalkulua lantzeko jolas interaktiboa:

http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.cat/projects/romanos/jclic/romanos.jclic.zip&lang=es&title=Numeraci%F3n+romana