INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
3 de 14
0%

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Inperioaren mugak (saio bat)

Kontsigna: Erroma eta erromatarrak film, liburu eta komiki askotan agertzen dira. Ziur zuetako askok entzun, ikusi edo irakurri duzuela zerbait aspaldiko zibilizazio horretaz. Esan gauza horiek beste ikaskideei, irakasleak zuen hitzak arbelean jasotzen dituen bitartean.

Xedea da ikasleek neurri batean adieraztea zer iritzi atera duten edo zer ikasitu duten Erromari buruz film, komiki edo bidaien bidez.

Kontsigna: Erromatar armada K.a. 218. urtean iritsi zen Iberiar penintsulara, orain dela 2.200 urte baino gehiago. Hala ere, oraindik ere aurki ditzakegu haiek utzitako aztarnak. Hurrengo ariketa interaktiboan, Erromak zer utzi zuen jakin ahal izango duzue.

Herri-lanak:

  • Ur beroko eta hotzeko bainuak

  • Foroa

  • Ura garraiatzeko bideak.

Hizkuntza-eragina:

  • Euskara

  • Vatikanoko hizkuntza ofiziala da.

Zenbaki erromatarrak:

  • XXIII

  • LIX

  • Erroma K.a. 900. eta 1000. urteen artean sortu zen.

  • XXI

Kontsigna: Egon zarete inoiz erromatar eraikin horietakoren batean? Ezagutu ahal izan duzue filmetan ikusia zenuten erromatar eraikinen bat? Ikasi duzue zerbait beste hizkuntza batzuen jatorriari buruz, bai eta haiek eta euskara bereizten dituenari buruz ere? Bazenekiten zenbaki erromatarrak garai hartan sortu zirela? Azaldu zuen ondorioak ikaskideei.

Xedea da ikasleek hainbat ideia elkarri lotzea; alde batetik, lehen ariketan arbelean jasotako ideiak eta, bestetik, ariketa interaktiboan egiten diren ekarpenen ondoren sortutako berriak.

2. jarduera. Herritar askeak eta esklaboak (bi saio)

Kontsigna: lau pertsonaia hauek egunkari pertsonal bat idazten dute, eta bertan beren bizipenak, kezkak eta esperantzak jasotzen dituzte. Egunkari horretako sarrera bat idaztea da zuen lana.

Xedea da ikasleek istorio txiki bat asmatzea pertsonaia bakoitzarentzat, eta haien bizitzako egun bat deskribatzea. Asmatutako istorioek, alegiazkoak izan arren, egiantzekoak izan behar dute historikoki. Horregatik, ikasle bakoitza, idazten hasi baino lehen, dokumentatu egin beharko da erreferentziako web-orriak erabiliz.

Istorioak aurrez prestatuko zaien “blog” batean argitaratuko dira. “Blog” horrek irudiak eta beste multimedia-baliabide batzuk ere izan ditzake.

3. jarduera. Amaiera (saio bat)

Kontsigna: Zuen egunkari-sarrera blogean argitaratu ondoren, irakurri taldeko kideen testuak. Eman haien lanaz duzuen iritzia koebaluazio-orria erabiliz.

Xedea da ikasleek aintzat hartzea kideen lanaren zenbait alderdi lau esparru hauetan: idazketa, ortografia, egokitasun historikoa eta originaltasuna. Komeni da ebaluazio kuantitatiboa ez ezik, ebaluazio kualitatiboa ere egitea, bai eta lanak hobetzeko proposamenak nahiz ideiak jasotzea ere.

Kontsigna: erromatar gizartea gurearen oso bestelakoa zen. Egin ikasleen artean debate txiki bat erromatar gizarteari buruz. Jaso zuen gogoetak arbel interaktiboan.

Xedea da ikasleek esatea zer iritzi duten bi gai eztabaidagarri hauei buruz: esklabotasuna eta emakumeek gizartean betetzen duten eginkizuna. Gainera, Erromak egindako ekarpenak ikasleek aintzat hartzea ere espero da: herri-lanak, jakintza, idatzizko hizkuntza eta abar.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alva Ruiz eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest