MATEMATIKA Arloa
Proportzionaltasuna: ehunekoa
3. jarduera
5 de 6
0%

3. jarduera

Bidaiatzera, gozatzera eta gastatzera

Dena ongi planifikatu duzue. Aurreikusi gabeko gastuetarako kopurua ere kontuan hartu duzue. Orain, ekin bidaiari eta ongi pasa! Orain, bidean zer-nolako gastuak izango dituzuen ikusiko dugu.

Jarduera

Ibilbide luzearen ondoren, bisitatuko duzuen lehen tokira iritsi zarete. Gose zarete eta zerbait jan nahi duzue. Jatetxe batera joan zarete. Menu hau du:


Liliput jatetxea

Menua

LEHENENGO PLATERA

  • Paella mistoa 3,25 euro
  • Arroza perretxikoekin eta bakailaoarekin 2,90 euro
  • Lekale entsalada 2,35 euro
  • Makarroiak bolognar erara 1,95 euro
  • Entsalada Aragoiko erara 2,25 euro
  • Zainzuriak urdaiazpikoarekin 3,40 euro

BIGARREN PLATERA

  • Oilasko-bularki errea pikillo piper saltsan 5,40 euro
  • Kazola txorizoa sagardo erara 5,95 euro
  • Solomoa Ostropel erara 4,80 euro
  • Legatza perretxiko saltsan 6,10 euro
  • Patata eta bakailao gisatua 5,50 euro
  • Ganbak plantxan 5,90 euro
  • Lupia labean 4,90 euro
  • Txokoa plantxan 5,10 euro

POSTREAK

  • Krema katalaneko tarta 2,45 euro
  • Etxeko kafe-budina 2,20 euro
  • Etxeko flana kanelarekin 2,40 euro
  • Fruta-koktela 2,90 euro
  • Laranja-zuku naturala 2,20 euro
  • Chantillyzko eta txokolatezko izozkia 3,10 euro

EDARIAK

  • Botila bat ur 0,60 euro
  • Freskagarriak 0,90 euro
  • Zukuak 0,85 euro
  • Kopa bat ardo 0,75 euro
  • Garagardoa 1,75 euro
  • Kafea 0,75 euro

% 5EKO ZERGA EZ DAGO SARTUTA

Zer jan dezakezue 13,00 € ordainduz (ZERGA barne)? Hau da, zenbat aterako da guztira? Idatzi artxibo batean zer menu aukeratu duzuen eta zer prozedurari jarraituko diozuen aurrekontua gainditu gabe jateko.

Hona hemen adibide lagungarri bat:

Demagun bidaia-txartelak erosteko 600 € ditugula eta % 6ko zerga aplikatu behar dela.

Kopuru horren % 6 hau izango da: 600 x 0,06 = 36

Bilatu behar dugun txartelak balio hau izan behar du: 600 – 36 = 564

Horri esker, diru pixka bat geratuko zaigu, eta ez dugu aurrekontua gaindituko (txartelaren 564 euroko balioari % 6 aplikatzen badiogu, 36 baino gutxiago aterako da; zergatik?).

Hain zuzen ere, 564 €-ko txartela erosten badugu, 564ren % 6 33,84 izango da.

Beraz, 564 + 33,84 = 597,84 gastatuko dugu. 600 – 597,84 = 2,06 € geldituko zaizkigu.

Bazkaldu ondoren, paseatzera joan, eta asko gustatu zaizuen artikulu bat ikusi duzue. Gainera, beherapen bikoitza du. Honela dio iragarkiak:

Salneurria: 26,00

Lehen beherapena % 35

Bigarren beherapena % 20

Zein da bi beherapenak egin eta geroko salneurria? Nola kalkulatuko zenukete?

Idatzi zer prozedurari jarraituko diozuen. Zein izango da benetako beherapena?

Laguntza: % 35 aplikatzean, kopuru bat lortuko duzu eta, kopuru horri % 20 aplikatzean, lortuko duzu emaitza. Ohartu hurrenez hurren bider 0,35 eta bider 0,20 egin duzula.

Bukatzeko, adibide batzuk:

  • Zinerako sarrerak 7 euro balio ditu. Ikuslearen egunean, % 15eko deskontua dago, eta gainera, Gazte Txartela duzunez, % 20ko deskontua egiten dizute. Zenbat ordainduko duzu sarrera?
  • Merkealdietan, arropa-denda batera joan zara. Galtza pare batek 30 euro balio ditu baina % 12ko beherapena du. Horrez gain, arropa erosteko txartela erabiltzeagatik, beste % 17 kendu dizute. Zenbat ordainduko duzu galtza parea?
  • Gauza berbera gertatu zaizu kirol-denda batean saskibaloi-baloi bat erostera joan zarenean. %25eko beherapena dago eta, gainera, zure txartelak % 8ko deskontua du kirol-produktuetan. Zenbatean atera zaizu baloia?

Amaitzeko, ikasitakoaren inguruko hausnarketa egitea proposatzen dizugu. Oraingoan, garrantzitsua da bakarka egitea. Horretarako, erabili galdera hauek eta, ondoren, elkarbanatu erantzunak ikaskideekin:

  • Lortu al dut aurrekontua antolatzea elementu bakoitzaren zatikiak kalkulatuz?
  • Lortu al dut aurrekontuaren zergak kalkulatzea?
  • Ondo kalkulatu al dut bazkarien gastua, aurreikusitako kopurua kontuan hartuta?
  • Zer izan da zailena?
  • Zer gustatu zait gehien?
  • Zer ikasi dut?
  • Erabil al ditzaket ehunekoak nire bizitzako beste egoera batzuetan? Zeinetan?
Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest