MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak.

1. jarduera. Aurrekontua (saio bat)

Sekuentzia didaktiko honek ikasleek zenbait kontzeptu aritmetiko ulertzea du helburu, eta kontzeptu horiek jolas-jardueretan aplikatzea. Gainera, kontzeptu matematikoak ulertzeaz gain, ikasleak bizitzako jarduerak antolatzea zeinen garrantzitsua den jabetzea nahi da; kasu honetan, bidaia bat antolatu beharko dute.

Jarduera hori egiteko, ikasleak biko edo hiruko taldeetan jarriko dira.

Saioa galdera batzuekin hastea gomendatzen dugu, ehunekoei buruz zerbait entzun duten edo kontzeptu horren esanahia badakiten jakiteko. Ikasleentzat ere baliagarria izango da, matematika eguneroko bizitzan askotan erabiltzen dela konturatuko baitira.

Hasteko, nora bidaiatuko luketen galde diezaiekegu. Benetako lekua ala alegiazkoa izan daiteke. Garrantzitsuena da kontzeptu aritmetikoak aplikatu beharko dituztela. Lehenengo jardueran, aurrekontua prestatuko dute, eta kopuru baten zatikiak kalkulatuko. Kopuru hori 1.765,00 €-koa izatea proposatzen dugu. Taula honetan egin dezakete: tabla1_act1.zip (.odt). Animatu konbinazio bat baino gehiago egitera eta, kalkulagailua erabiliz, guztizkora gehien hurbiltzen den kopurua lortzera. Ikasleek ez badituzte beharrezko kontzeptuak behar bezain ondo ulertzen, aurrekontua prestatzen hasi baino lehen kontzeptu horiek berrikustea proposatzen dugu.

Informazioa izan eta gero, taula batean idatziko dute [tabla2_act1.zip (odt)]. Bidaia bat egiteko aurrekontua nola presta daitekeen galde diezaiekegu.

Hasi aurretik, zatikiak, zenbaki hamartarrak eta ehunekoak berdinak direla azalduko da, bai eta askotariko egoeretan erabiltzen direla ere (proiektatu aurkezpena arbel digitalean: Landu ditzagun ehunekoak).

Kontzeptu horiek ulertu ondoren, talde baten aurrekontuaren taula proiekta daiteke. Taula egitea erraza izan den ala ez galde diezaiekegu.

Beharrezkoa izanez gero, jarduera bukatzeko errepasoa egin eta zalantzak argi ditzakegu.

1. jarduera.

2. jarduera. Zergak (saio bat)

Zergak zer diren ba al dakiten galdetuko diegu ikasleei. Edozein zerbitzuren edo artikuluren prezioari haren zati bat gehitzen zaiola konturatzea da helburua. Zati hori zerga bat dela azalduko diegu, eta herrialde bakoitzak bere azpiegiturak egiteko eta mantentzeko erabiltzen dituela zergak.

Kontzeptua ulertzen dutenean, hau eskatuko diegu: prestatutako aurrekontua oinarri hartuta, zergak zenbatekoak diren, aurrekontua zenbatean gainditzen duten eta guztira zenbat ordaindu behar duten kalkulatzeko. Horretarako, prozedurak izango du garrantzia, eta alde batera utziko da datuak benetakoak ote diren eta eragiketa asko egin behar diren.

Talde bakoitzak eskatzen duen neurrian, lagundu ikasleei jarduera hori egiten.

2. jarduera.

3. jarduera. Bidaiatu, gozatu eta gastatu (saio bat)

Azkenik, sekuentzia honetan, bidaia batean gerta daitezkeen bi egoera konpontzeko eskatuko zaie. Lehen ariketan, jatetxe bateko menuari begiratu beharko diote, eta diru kopuru jakin batekin zer jan dezaketen kalkulatu. Ariketa horretan, konbinazio bat baino gehiago egin ditzakete, bai eta, kalkulagailua erabiliz, hainbat menu proposatu ere.

Bigarren ariketan, artilulu jakin baten deskontua kalkulatu beharko dute. Horrenbestez, eguneroko bizitzako egoeretan ehunekoak nola erabiltzen diren ikusi ahal izango dute.

Hirugarren ariketaren bidez, eguneroko egoeretan problemak nola ebatzi ikasiko dute, eta kalkuluak egiteko prozedurak landuko. Adibide batzuk emango zaizkie, taldeka ebatz ditzaten, eta horrelako zer egoeratan egon diren azaltzeko eskatuko zaie. Adibide horiek ariketa osagarri gisa proposa daitezke, banaka edo binaka ebazteko.

Matematika ikasteko, desiragarria da ikasleek problema bakoitza nola ebatzi duten argudiatzea. Zer ikasi duten, zer aukera dituzten eta zer indar dituzten jakiten lagunduko dieten jarduera metakognitiboak ere argudiatzea nahi da. Horretarako, iradokitako hausnarketa-ariketa egitea proposatzen da. Ariketa horrek ikasleek prozedura ulertu duten jakiteko aukera emango du, besteak beste.

Osagarri moduan, jardueraren ondorioak ikasgelaren edo ikastetxearen blogean jar daitezke. Horri esker, esperientzia beste batzuekin elkarbanatuko dute.

3. jarduera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Ehunekoekin lan egin dezagun

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest