MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Iturria: http://agridulce.com.mx/blog/wp-content/ uploads/2008/09/espejismo.jpg

Zenbaki hamartarrak, zatikiak eta ehunekoak maiz erabiltzen dira eguneroko bizitzan. Dena den, haiek ulertzeko arazoak izan ohi dituzte ikasleek.

3/4 moduko zenbaki zehatz bat (0,75en edo % 75en baliokidea) hainbat modutan interpreta daiteke, eta interpretazio-modu horiek guztiak erabili egin daitezke egunerokoan. Hala ere, adierazpen guztiek ez dituzte kontzeptu horiek modu berean argitzen.

Sekuentzia didaktiko honetan, problemak nola ebatzi landuko da. Horretarako, fikziozko jarduerak proposatuko zaizkie ikasleei. Jarduera horietan, zatikiak, ehunekoak eta zenbaki hamartarrak erabili beharko dituzte, eta haiek batetik bestera pasatzeko moduak aplikatu.

JARDUEREN SEGIDA

A fasea. Sarrera.
1. Jarduera. Aurrekontua.

B fasea. Garapena.
2. Jarduera. Zergak

C fasea. Bukaera eta ebaluazioa
3. Jarduera. Bidaiatu, gozatu eta gastatu.

  • Arloa: Matematika
  • Gaia: Zenbakiak
  • Unitate Didaktikoa: Proportzionaltasuna: ehunekoa
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
  • Saio kopurua: 3

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

Orientabide metodologikoak.

1. jarduera. Aurrekontua (saio bat)

Sekuentzia didaktiko honek ikasleek zenbait kontzeptu aritmetiko ulertzea du helburu, eta kontzeptu horiek jolas-jardueretan aplikatzea. Gainera, kontzeptu matematikoak ulertzeaz gain, ikasleak bizitzako jarduerak antolatzea zeinen garrantzitsua den jabetzea nahi da; kasu honetan, bidaia bat antolatu beharko dute.

Jarduera hori egiteko, ikasleak biko edo hiruko taldeetan jarriko dira.

Saioa galdera batzuekin hastea gomendatzen dugu, ehunekoei buruz zerbait entzun duten edo kontzeptu horren esanahia badakiten jakiteko. Ikasleentzat ere baliagarria izango da, matematika eguneroko bizitzan askotan erabiltzen dela konturatuko baitira.

Hasteko, nora bidaiatuko luketen galde diezaiekegu. Benetako lekua ala alegiazkoa izan daiteke. Garrantzitsuena da kontzeptu aritmetikoak aplikatu beharko dituztela. Lehenengo jardueran, aurrekontua prestatuko dute, eta kopuru baten zatikiak kalkulatuko. Kopuru hori 1.765,00 €-koa izatea proposatzen dugu. Taula honetan egin dezakete: tabla1_act1.zip (.odt). Animatu konbinazio bat baino gehiago egitera eta, kalkulagailua erabiliz, guztizkora gehien hurbiltzen den kopurua lortzera. Ikasleek ez badituzte beharrezko kontzeptuak behar bezain ondo ulertzen, aurrekontua prestatzen hasi baino lehen kontzeptu horiek berrikustea proposatzen dugu.

Informazioa izan eta gero, taula batean idatziko dute [tabla2_act1.zip (odt)]. Bidaia bat egiteko aurrekontua nola presta daitekeen galde diezaiekegu.

Hasi aurretik, zatikiak, zenbaki hamartarrak eta ehunekoak berdinak direla azalduko da, bai eta askotariko egoeretan erabiltzen direla ere (proiektatu aurkezpena arbel digitalean: Landu ditzagun ehunekoak).

Kontzeptu horiek ulertu ondoren, talde baten aurrekontuaren taula proiekta daiteke. Taula egitea erraza izan den ala ez galde diezaiekegu.

Beharrezkoa izanez gero, jarduera bukatzeko errepasoa egin eta zalantzak argi ditzakegu.

1. jarduera.

2. jarduera. Zergak (saio bat)

Zergak zer diren ba al dakiten galdetuko diegu ikasleei. Edozein zerbitzuren edo artikuluren prezioari haren zati bat gehitzen zaiola konturatzea da helburua. Zati hori zerga bat dela azalduko diegu, eta herrialde bakoitzak bere azpiegiturak egiteko eta mantentzeko erabiltzen dituela zergak.

Kontzeptua ulertzen dutenean, hau eskatuko diegu: prestatutako aurrekontua oinarri hartuta, zergak zenbatekoak diren, aurrekontua zenbatean gainditzen duten eta guztira zenbat ordaindu behar duten kalkulatzeko. Horretarako, prozedurak izango du garrantzia, eta alde batera utziko da datuak benetakoak ote diren eta eragiketa asko egin behar diren.

Talde bakoitzak eskatzen duen neurrian, lagundu ikasleei jarduera hori egiten.

2. jarduera.

3. jarduera. Bidaiatu, gozatu eta gastatu (saio bat)

Azkenik, sekuentzia honetan, bidaia batean gerta daitezkeen bi egoera konpontzeko eskatuko zaie. Lehen ariketan, jatetxe bateko menuari begiratu beharko diote, eta diru kopuru jakin batekin zer jan dezaketen kalkulatu. Ariketa horretan, konbinazio bat baino gehiago egin ditzakete, bai eta, kalkulagailua erabiliz, hainbat menu proposatu ere.

Bigarren ariketan, artilulu jakin baten deskontua kalkulatu beharko dute. Horrenbestez, eguneroko bizitzako egoeretan ehunekoak nola erabiltzen diren ikusi ahal izango dute.

Hirugarren ariketaren bidez, eguneroko egoeretan problemak nola ebatzi ikasiko dute, eta kalkuluak egiteko prozedurak landuko. Adibide batzuk emango zaizkie, taldeka ebatz ditzaten, eta horrelako zer egoeratan egon diren azaltzeko eskatuko zaie. Adibide horiek ariketa osagarri gisa proposa daitezke, banaka edo binaka ebazteko.

Matematika ikasteko, desiragarria da ikasleek problema bakoitza nola ebatzi duten argudiatzea. Zer ikasi duten, zer aukera dituzten eta zer indar dituzten jakiten lagunduko dieten jarduera metakognitiboak ere argudiatzea nahi da. Horretarako, iradokitako hausnarketa-ariketa egitea proposatzen da. Ariketa horrek ikasleek prozedura ulertu duten jakiteko aukera emango du, besteak beste.

Osagarri moduan, jardueraren ondorioak ikasgelaren edo ikastetxearen blogean jar daitezke. Horri esker, esperientzia beste batzuekin elkarbanatuko dute.

3. jarduera.

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera (saio bat)

Jarduera honek erantzun asko izan ditzake. Dena den, kontuan izan behar da prozesua dela garrantzitsuena, eta ez azken emaitza. Hori dela-eta, balizko emaitza guztien artean adibide bat soilik azalduko dugu. Garrantzitsua da ikasleek bai kontzeptuak bai zatikiak aldatzea.

Gastua

Zatikia

Bidaia-txartelak

1/3

Janariak

1/5

Museoak eta dibertsioak

1/7

Ostatua

1/4

Opariak, senideentzat eta lagunentzat

1/9

Aurreikusi gabeko gastuak

1/12

Ondoren, diru kopuruak zenbaki hamartarren bidez adierazi beharko dituzte kalkulagailua erabiliz. Hau lortuko dute:

Gastua

Zatikia

Zenbaki hamartarra (eurotan)

Bidaia-txartelak

1/3

588,33

Janariak

1/5

353,00

Museoak eta dibertsioak

1/7

252,14

Ostatua

1/4

441,25

Opariak, senideentzat eta lagunentzat

1/9

196,11

Aurreikusi gabeko gastuak

1/12

147,08

2. jarduera. Zergak (saio bat)

Zergei dagokien zenbatekoa aurreko ariketan lortutako kopuruen araberakoa izango da. Beraz, hainbat erantzun egongo dira.

Ikusi ebaluazio-irizpideak.

3. jarduera. (saio bat)

Erantzun bat baino gehiago dituen jarduera.

Ikusi ebaluazio-irizpideak.

Orientabideak

Baliabideak

Testu-prozesadorea

ADE (edo proiektagailu eta ordenagailua)

Web-erreferentziak

Programazioa

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK

Matematikarako gaitasuna

  • Matematikako kontzeptuak erabiltzea, ikasleentzat esanguratsuak diren ikasgelatik kanpoko testuinguruetan: kalkulua, neurriak, eskalak, datuen interpretazioa, informazioaren erabilera kritikoa…

  • Datu eta adierazpen matematikoak dituzten informazioak argi eta zehatz interpretatzea eta adieraztea.

  • Errealitatea adierazteko eta interpretatzeko teknika egokiak aukeratzea, egoeren eta helburuen arabera.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

  • Errealitatea ezagutzea eta informazioa ematea kuantifika daitezkeen ingurunearen alderdiei buruz.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

  • Kopuruak eta neurriak alderatzea, hurbiltzea eta erlazionatzea. Zenbait euskarritatik lortutako informazioa interpretatzea. Kalkulagailua eta ohiko tresna teknologikoak erabiltzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Planifikatzea, baliabideak kudeatzea eta emaitzak balioestea, problemak ebaztean edo egoera irekietan.

  • Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea egoera ezezagunei aurre egiteko.

Ikasten ikasteko gaitasuna

  • Gero eta zailtasun handiagoko egoerak ebaztea autonomia, pertseberantzia eta kemenez, eta emaitzak sistematizatzea eta balioestea, eta haien berri ematea.

  • Ikasketa-prozesuak hitzez adieraztea.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

  • Matematikako lexikoa zehaztasunez erabiltzea.

  • Norberaren eta besteen arrazoiketak ulertzea, eta kritikoki balioestea.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

  • Kultura-adierazpenetan matematikak zer ekarpen egin dituen jakitea.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

  • Talde-lanean aritzea: ikuspuntu guztiak onartzea.

ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK, LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOAN

Zenbakiak eta kalkulua erabiltzea, problemak ebazteko.

  • Zenbaki arrunt, zatikiar eta hamartar errazak irakurtzea, idaztea, adieraztea, alderatzea eta ordenatzea, zenbait testuingurutan.

  • Eguneroko egoeretan oinarrizko eragiketak erabiltzea (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa), zenbait prozeduraren bidez (algoritmo idatziak, kalkulagailua, buruzko kalkulua eta abar).

  • Eguneroko testuinguruetan problemak interpretatzea eta ebaztea, bai eta jarraitutako prozesua eta lortutako emaitzak azaltzea eta aurkeztea ere, ordenaz, argitasunez eta argudioak emanez.

  • Talde-lanean jarrera baikorrez parte hartzea, eta ikuspuntu guztiak errespetatzea eta soluzioak bilatzea.

  • Lanean saiatua izatea, jarrera baikorra azalduz, eta norberaren gaitasunetan gero eta segurtasun eta konfiantza handiagoa erakutsiz.

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

  • B1.1. Haien inguruarekiko gertuko arazo sinpleetarako irtenbideak identifikatu eta ebaluatzea, eta kontzeptuak argitzea ahalbidetzen duten lankidetzako IKT baliabideak erabiltzea

  • B1.3. IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta arazoak konpontzeko

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.5. Dagokion arloko oinarrizko prozedurak eta metodoak aplikatzea, heldu baten laguntzaz

  • B3.6. Jarduerak edo proiektuak ezarritakotik haratago arakatzea, beren interesen arabera

B4. Sortzaileak izatea eta berritzea

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

Trebetasun teknologikoa

T3. IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T3.1. Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua, lerrokatzea eta orrikatzea zehaztea; irudiak txertatzea; tipografia eta tamaina aldatzea; dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)

T4. IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T4.3. Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa)

T6. IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea

Herritartasun digitala

H3. Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea

  • H3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak azaltzean eta besteen iritziak jasotzean, linean nahiz lineatik kanpo, errespetuzko jarrera izaten

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Ehunekoen kontzeptua ulertzea eta aplikatzea eguneroko egoeretan.

  • Zenbakien arteko baliokidetasunak erabiltzea eskatzen duten jarduerak egitea. Horretarako, kalkulu-estrategiak erabiltzea: idatziz eta kalkulagailuaren bidez.

  • Zatikiak, zenbaki hamartarrak eta ehunekoak erabiliz ebazten diren problemen emaitza argudiatzea (zenbaki-sareak).

EDUKIAK

  • Oinarrizko ehunekoak kalkulatzea egiazko egoeretan.

  • Zenbakien arteko baliokidetasunak erabiltzea (oinarrizko zenbaki-sareak).

  • Zatikien, ehunekoen eta zenbaki hamartarren arteko erlazioa (zenbaki-sarea).

  • Problema errazak ebaztea, ehunekoen bidez (% 10, % 25, % 50, % 100…) eta egiazko testuinguruetan.

Programazioa

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Ehunekoen kontzeptua ulertzen eta eguneroko egoeretan aplikatzen du.
  • Zenbakien arteko baliokidetasunak kalkulatzea eskatzen duten jarduerak egiten ditu.
  • Zatikiak eta ehunekoak erabiliz ebatzitako problema baten emaitza argudiatzen du.
  • Problemak ebazteko hainbat estrategia erabiltzen ditu: buruzko kalkulua, idatzizkoa eta kalkulagailua.
  • Talde-lanean parte hartzen du, ideiak emanez eta jarduerak partekatuz.
  • Adierazteko eta komunikatzeko teknologia erabiltzen du.

Ebaluazioa egiteko, dagokion txantiloia deskarga daiteke: ebaluazioa.zip (.odt).

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Ehunekoekin lan egin dezagun

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).