INGURUNE Arloa
Hirugarren sektorea: ongizaterako zerbitzuak
1. jarduera
3 de 7
0%

1. jarduera

Hirugarren sektorearen garrantzia

http://es.wikipedia.org webgunetik hartutako irudia

Lehenago ikasgelan egindako jardueretan lehen eta bigarren sektoreen berri izan duzue.

Lehen sektorekoak dira naturaren baliabideak ustiatzen dituzten hainbat jarduera; besteak beste, nekazaritza, arrantza eta meatzaritza.

Bigarren sektorean, ostera, lehengaiak kontsumorako produktu bihurtzen dira. Sektore horrek buztinetik loreontzi ederra egiten du, laranjetatik zuku gozoa, eta metaletik lanerako tresnak.

Hirugarren sektorean, edo zerbitzuen sektorean, gainerako jarduera ekonomiko guztiak daude; alegia, lehen eta bigarren sektoreetan ez daudenak. Sektore horretako jarduerak askotarikoak dira; besteak beste, garraioa, hezkuntza, osasuna, turismoa, etab.

Hirugarren sektorea funtsezkoa da gure bizimodurako. Egunero-egunero, ohartu gabe sektore horren inguruan gaude: janaria erostean, eskolara joatean, telebista ikustean, trenean goazenean...

Hirugarren sektorerik gabe, gure bizimodua oso bestelakoa izango litzateke. Herrialde pobreetan, esaterako, haur askok ezin du eskolara joan. Eta familia askok jatekoa merkatuan erosi beharrean, lurrak landu edo abereak zaindu behar ditu, elikagaiak lortzeko.

JARDUERA

Testuko informazioan oinarrituta, erantzun galdera hauei:

  • Zer da hirugarren sektorea?

  • Zer onura ekartzen ditu?

  • Ba al dakizue zertan bereizten diren hiru sektoreak?

  • Ohartu al zarete zeinen garrantzitsua den zerbitzuen sektorea gure egunerokotasunean? Zuen ustez, zergatik da horren garrantzitsua?

Begiratu beheko irudiei, eta guztion artean, esan zein den lehen sektorekoa, zein bigarrenekoa eta zein hirugarrenekoa. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzue irudi guztietan itsasoarekin zerikusia duen jardueraren bat adierazten dela: itsasontziak, arrainak eta arrantzaleak. Hala ere, irudi bakoitza sektore batekoa da. Ba al dakizue zer sektorekoak diren?

    Iturria: Tragavientos

    Iturria: Kalipedia

    Iturria: El mundo

Erantzun honako galdera-sorta honi eta saiatu asmatzen zer jarduera diren hirugarren sektorekoak. Animatzen al zarete? Aurrera!

Aukeratu galderaren erantzunak. Amaitzean, egin klik “Egiaztatu” botoian. Berehala, emaitza adierazten duen pantaila irekiko da. Okerreko erantzunak non dauden ikusteko, jo pantailaren behean eskuinaldean dauden zenbakietara. Gorriz adierazitako esaldiak oker daude; berdez adierazitakoak, zuzen.

Begiratu zuen inguruan eta pentsatu zer jarduera egin ohi dituzuen, hirugarren sektorearekin zerikusia dutenak: zuen lagunekin, familiarekin, egunero, kalean...

Behera kargatu fitxategi hau eta egin jarduera horien zerrenda bat.

Gogoratu: jarduera guztiek hirugarren sektorekoak izan behar dute.

Taldeka, pentsatu nolakoa izango litzatekeen zuen bizitza hirugarren sektorerik gabe. Bizimodu hobea ala okerragoa izango zenukete?

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest