INGURUNE Arloa
Hirugarren sektorea: ongizaterako zerbitzuak
2. jarduera
4 de 7
0%

2. jarduera

Hirugarren sektorea gure hiri eta herrietan

Iturria: http://en.wikipedia.org

Lehenengo jardueran, hirugarren sektoreak gure bizimoduan zer-nolako garrantzia duen ikusi duzue.

Gaur egungo hiriak hirugarren sektoreari esker existitzen dira. Izan ere, hirugarren sektorerik egongo ez balitz, mendialdean edo itsasotik gertu eta askoz herri txikiagoetan bizi beharko genuke, jatekoa lortu eta bizitzeko, janari-dendarik eta garraiobiderik ez litzatekeelako egongo.

Gure herrialdeko edozein herri eta hiritan, gizon-emakumeon bizimodua errazten duen zerbitzu ugari dago: ospitaleak, dendak, eskolak, etab.

Zerbitzu publikoak eta pribatuak

Hirugarren sektoreko zerbitzuak publikoak edo pribatuak dira.

Zerbitzu publikoak administrazio-arlokoak dira: udaletxeetakoak, autonomia-erkidegoetakoak eta estatukoak. Esate baterako: suhiltzaile-parkeak, polizia-etxeak eta postetxeak.

Zerbitzu pribatuak enpresa edo pertsona batek egiten dituenak dira; besteak beste, okindegiak, supermerkatuak, jantzi-dendak, etab.

Zenbait kasutan, ordea, zerbitzu bera publikoa eta pribatua izan daiteke. Ospitaleak publikoak dira, baina badira ospitale pribatuak ere.

Sant Pauko ospitalea, Bartzelona

Iturria: http://en.wikipedia.org

JARDUERA

Jarduera honetan zuen herri edo hiriko zerbitzu garrantzitsuenei buruzko aurkezpen-testua egingo duzue. Horretarako, jarri binaka edo hirunaka. Talde bakoitzak informazioa bilatu eta testu bat idatziko du, hiriko zerbitzu garrantzitsuak zein diren azaltzeko. Jarduera honetan Writer [http://es.openoffice.org/] aplikazioa erabil dezakezue.

Gelan, guztiok batera, idatzi zerrenda batean hirian bizitzeko ezinbestekoak diren zerbitzuak.

Behera kargatu fitxategi hau, eta guztion artean, osatu ADE erabiliz.

Aurreko jardueran aipatu duzuen zerbitzu bakoitzeko, bilatu zuen hiriko edo gertuko hiriren bateko adibide jakin bat.

Esaterako:

Zerbitzua

Mota

Adibidea

Ospitalea

Publikoa

Basurtuko Ospitalea

Ondoren, jarri binaka edo hirunaka. Talde txiki bakoitzak lehen aipatutako enpresa edo zerbitzu bati buruzko informazioa bilatuko du. Kontuan hartu informazio hau bilatu behar duzuela:

  • Izena
  • Helbidea
  • Zerbitzu mota
  • Telefono-zenbakia edo posta elektronikoa
  • Jendearentzako ordutegia
  • Beste datu interesgarriren bat

Oharra: hiri bateko zerbitzu garrantzitsu gehienek webgunea dute. Idatzi Googlen [www.google.es] enpresa edo zerbitzuaren izena, eta erraz aurkituko duzue jarduera hau egiteko behar duzuen informazioa.

Lortutako informazioan oinarrituta, idatzi azalpenezko testu bat.

Kontuan izan testu horrek baliagarria izan behar duela zuen hirian bizi ez direnentzat edo turistentzat. Testu horren bidez, zerbitzu garrantzitsuenak bilatzen lagunduko diezue; besteak beste, osasun-zentroak, polizia-etxeak, postetxea, etab.

Aholkuak: testu hori oinarritzat hartuko duzue audiogida bat egiteko. Beraz, hasteko, idatzi testu labur bat, eta ondoren, egin horren aurkezpena ahoz. Kontuan hartu aurkeztutako zerbitzuaren ezaugarri garrantzitsuenak jaso behar dituzuela testuan. Hori dela eta, hizkerak izan behar du:

  • Argia. Erabili erregistro estandarra: ez formalegia ez arruntegia.
  • Zuzena. Hitz egin zuzenean entzuleei, eta ez ibili itzulinguruka.
  • Idatzi esaldiak euskararen ordena logikoa zainduz: subjektua + objektua + aditza.
  • Orainaldia erabili.

Testuak argia izan behar du, edonork ulertzeko modukoa. Eta ondo gorde; hurrengo jardueran erabiliko baitugu!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Azalpen-testua

Definizioa:
Eskola-esparruan, azalpenezko testuari informazio-testua ere esaten zaio. Testu mota horren funtzio nagusia informazioa ematea da, baina ez ditu datuak soilik ematen, horretaz gain, azalpenak egiten ditu, bai eta zenbait adibide eta alderaketatan oinarritutako deskribapenak ere.

Hori dela eta, zientzia guztietan erabiltzen dute, bai fisikan eta matematikan, bai biologian eta gizarte-zientziatan; izan ere, zientziaren helburu nagusia arlo bakoitzeko fenomeno bereziei buruzko informazioa ematea da.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest