INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Hirugarren sektorearen garrantzia (saio bat)

Lehenengo jarduera honetan, ikasleek sektore ekonomikoak bereizten ikasiko dute, eta era berean, hirugarren sektorea gure bizimodurako eta ongizaterako zeinen garrantzitsua den hausnartuko dute. Komeni da lehenbizi hasierako irudiak aztertzea eta ikasleei erakustea irudi bakoitza sektore jakin bati dagokiola.

Lehenengo bi jarduera interaktiboen helburua da sekuentzia didaktiko honetako oinarrizko kontzeptuak azaltzea; alegia, lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea.

Hurrengo bi jardueren helburua, ordea, aurrerago azalduko diren jarduerak zein kontzeptuak testuinguru jakin batean kokatzea da. Oso garrantzitsua da ikasleak ohartzea gure bizimodua batez ere hirugarren sektorearen menpekoa dela.

Horretarako, komeni da guztion artean hitz egitea; horrela, ikasleek hirugarren sektoreari buruzko iritziak zein bizipenak adieraziko baitituzte.

Bestalde, sarrerako jarduera honetan, ikasleek ulertu beharko dute zer lotura dagoen hirugarren sektorearen garapenaren eta aberastasuna eta ongizatea areagotzearen artean. Horretarako, galdetu ikasleei zer-nolakoa izango litzatekeen gure bizimodua zerbitzuen sektorerik egongo ez balitz.

1. jarduera.

2. jarduera. Hirugarren sektorea gure hiri eta herrietan (saio bat edo bi)

Bigarren jarduera honetan, ikasleek zerbitzu publikoak eta pribatuak bereizten ikasiko dute. Ondoren, azalpen-testu bat idatziko dute, gero herri eta hirietako zerbitzuei buruzko audiogida bat grabatzeko.

Lehenik eta behin, guztion artean, herri batean egon ohi diren oinarrizko zerbitzuen zerrenda egingo dute. Horretarako, arbel digitala erabiliko dugu. Besteak beste, zerbitzu hauek aipatu behar dituzte: ospitaleak, ikastetxeak, suhiltzaileen parkea, polizia-etxeak, postetxeak eta janari-dendak. Gogoratu ikasleei komeni dela oinarrizko zerbitzuak soilik aipatzea, zerrenda luzeegia ez egiteko.

Zerbitzu publikoen eta pribatuen arteko desberdintasunei buruzko azalpen-testua irakurri ondoren, ikasleek lehen aipatutako zerbitzuen hainbat adibide jarriko dituzte. Jarduera hau balia dezakegu diskriminazio-estereotipoak desmitifikatzeko: sexistak, arrazistak...

Ondoren, binaka edo hirunaka jarriko dira, eta guztion artean aipatutako zerbitzu horiei buruzko informazioa bilatuko dute Interneten. Bilaketa egiten lagun diezaiekegu, kontuan hartuta ikasleek informazioa bilatzeko zailtasunak dituzten edota irakaslearen helburuak zein diren.

Beste aukera bat hauxe da: eman ikasleei zuen herri edo hiriko zerbitzu nagusien estekak, eta horrela, ikasleek zuzenean aurkituko dute informazioa. Horretarako, prestatu Interneteko helbideen zerrenda bat eta eman ikasleei.

Azkenik, azalpen-testu bat egingo dute. Jardueraren zati honetan, komeni da ikasleek ulertzea orain idatziko duten testua gero audiogida grabatzean irakurriko dutela, eta beraz, kontuan hartuko dituzte aholku hauek:

Hizkera hau erabili behar duzue:

  • Argia. Erabili erregistro estandarra: ez formalegia ez arruntegia.

  • Zuzena. Hitz egin zuzenean entzuleei, eta ez ibili itzulinguruka.

  • Idatzi esaldiak euskararen ordena logikoa zainduz: subjektua + objektua + aditza.

  • Orainaldia erabili.

2. jarduera.

3. jarduera. Informazio-audiogida (saio bat edo bi)

Aurreko jardueran egindako azalpen-testua oinarritzat hartuta, audiogida grabatuko dugu.

Lehenbizi, komeni da grabatuko duten testua hainbatetan irakurtzeko denbora hartzea; horrela, grabatu bitartean ez baitute etenik edo bestelako akatsik egingo.

Beraz, jarduera honetan, zerbitzu jakin bati buruzko informazio-audiogida grabatuko dute. Ikasleei gogoa pizteko, esan grabaketa hori sarean entzungai izango dela eta gure herrira datozen turistek edo bertan bizi ez direnek erabiliko dutela.

Woices erabili baino lehen, komeni da ikasleek programa hori ezagutzea. Woices Web 2.0 aplikazioko programa bat da, eta erraz erabiltzeko modukoa. Nolanahi ere, grabaketa egiten hasi baino lehen, komeni da ikasleek programak nola funtzionatzen duen jakitea. Arbel digitala erabiliko dugu grabaketa egiteko zer urrats egin behar diren azaltzeko eta sarean dauden zenbait eredu erakusteko. Horretarako, ikusi bi tutorial hauek:

3. jarduera.

4. jarduera. Audiogiden autoebaluazioa (saio bat)

Azken jarduera honetan, ikasleek beren grabaketak ebaluatuko dituzte. Horretarako, kontuan hartuko dituzte jardueraren hiru alderdi hauek: edukiak, hizkera eta aurkezpena. Alderdi bakoitzaren ebaluazioa A, B edo C aukeratuz egingo dute.

Jarduera honen helburua da ikasleek beren ikasketa-lanaren ardura hartzen ikastea, eta era berean, ohartzea ebaluazioa berez guztion artean egiten dela. Grabaketak ikasgelan aurkeztuko dituzte, eta horretarako, arbel digitala erabil dezakegu. Ikasle bakoitzak besteen grabaketei puntuak emango dizkie. Bukatzeko, guztion artean, emaitzei buruz hitz egingo dute.

Talde eta ikasle kopuruaren arabera, agian komeni da jarduera bi saiotan egitea.

4. jarduera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Woices-en sortzea

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Azalpen-testua

Definizioa:
Eskola-esparruan, azalpenezko testuari informazio-testua ere esaten zaio. Testu mota horren funtzio nagusia informazioa ematea da, baina ez ditu datuak soilik ematen, horretaz gain, azalpenak egiten ditu, bai eta zenbait adibide eta alderaketatan oinarritutako deskribapenak ere.

Hori dela eta, zientzia guztietan erabiltzen dute, bai fisikan eta matematikan, bai biologian eta gizarte-zientziatan; izan ere, zientziaren helburu nagusia arlo bakoitzeko fenomeno bereziei buruzko informazioa ematea da.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest