INGURUNE Arloa
Hirugarren sektorea: ongizaterako zerbitzuak
AurkezpenaAztertu, sortu, argitaratu eta partekatu1. jarduera2. jarduera3. jarduera4. jardueraBaliabidea
1 de 7
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

Zerbitzuen sektorea

Iturria: http://www.viajesmag.com

Gure eskuetara iritsi baino lehen, erosi ohi ditugun produktuek ibilbide luzea egiten dute.

Hausnartu, esaterako, patata frijituen poltsa bati buruz. Hasteko, nekazari batek lurra landu behar du, patatak ereiteko. Ondoren, fabrika batera eramaten dira, eta han, patatak zuritu, ebaki, frijitu eta kimikoki tratatzen dituzte. Azkenik, poltsetan sartu eta gure herri eta hirietako supermerkatuetara eta dendetara eramaten dituzte, guk erosteko.

Patata frijituak ez lirateke gure eskuetara (eta gure urdailera!) iritsiko, hirugarren sektorearengatik ez balitz. Hirugarren sektoreak hainbat produktu eta zerbitzu eskaintzen die pertsonei eta enpresei.

Atal honetako jarduerei esker, hirugarren sektoreak gure bizitzan zer-nolako garrantzia duen ohartuko zarete. Zuen hiri edo herriko hainbat denda eta zerbitzu ikusiko dituzue, eta informazio-audiogida bat prestatuko duzue.

Prest? Has gaitezen!

Hirugarren sektorearen garrantzia.

Hirugarren sektorea gure hiri eta herrietan.

Informazio-audiogida.

Audiogiden autoebaluazioa.

BALIABIDEAK

Aztertu, sortu, argitaratu eta partekatu

1. jarduera

Hirugarren sektorearen garrantzia

http://es.wikipedia.org webgunetik hartutako irudia

Lehenago ikasgelan egindako jardueretan lehen eta bigarren sektoreen berri izan duzue.

Lehen sektorekoak dira naturaren baliabideak ustiatzen dituzten hainbat jarduera; besteak beste, nekazaritza, arrantza eta meatzaritza.

Bigarren sektorean, ostera, lehengaiak kontsumorako produktu bihurtzen dira. Sektore horrek buztinetik loreontzi ederra egiten du, laranjetatik zuku gozoa, eta metaletik lanerako tresnak.

Hirugarren sektorean, edo zerbitzuen sektorean, gainerako jarduera ekonomiko guztiak daude; alegia, lehen eta bigarren sektoreetan ez daudenak. Sektore horretako jarduerak askotarikoak dira; besteak beste, garraioa, hezkuntza, osasuna, turismoa, etab.

Hirugarren sektorea funtsezkoa da gure bizimodurako. Egunero-egunero, ohartu gabe sektore horren inguruan gaude: janaria erostean, eskolara joatean, telebista ikustean, trenean goazenean...

Hirugarren sektorerik gabe, gure bizimodua oso bestelakoa izango litzateke. Herrialde pobreetan, esaterako, haur askok ezin du eskolara joan. Eta familia askok jatekoa merkatuan erosi beharrean, lurrak landu edo abereak zaindu behar ditu, elikagaiak lortzeko.

JARDUERA

Testuko informazioan oinarrituta, erantzun galdera hauei:

  • Zer da hirugarren sektorea?

  • Zer onura ekartzen ditu?

  • Ba al dakizue zertan bereizten diren hiru sektoreak?

  • Ohartu al zarete zeinen garrantzitsua den zerbitzuen sektorea gure egunerokotasunean? Zuen ustez, zergatik da horren garrantzitsua?

Begiratu beheko irudiei, eta guztion artean, esan zein den lehen sektorekoa, zein bigarrenekoa eta zein hirugarrenekoa. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzue irudi guztietan itsasoarekin zerikusia duen jardueraren bat adierazten dela: itsasontziak, arrainak eta arrantzaleak. Hala ere, irudi bakoitza sektore batekoa da. Ba al dakizue zer sektorekoak diren?

    Iturria: Tragavientos

    Iturria: Kalipedia

    Iturria: El mundo

Erantzun honako galdera-sorta honi eta saiatu asmatzen zer jarduera diren hirugarren sektorekoak. Animatzen al zarete? Aurrera!

Aukeratu galderaren erantzunak. Amaitzean, egin klik “Egiaztatu” botoian. Berehala, emaitza adierazten duen pantaila irekiko da. Okerreko erantzunak non dauden ikusteko, jo pantailaren behean eskuinaldean dauden zenbakietara. Gorriz adierazitako esaldiak oker daude; berdez adierazitakoak, zuzen.

Begiratu zuen inguruan eta pentsatu zer jarduera egin ohi dituzuen, hirugarren sektorearekin zerikusia dutenak: zuen lagunekin, familiarekin, egunero, kalean...

Behera kargatu fitxategi hau eta egin jarduera horien zerrenda bat.

Gogoratu: jarduera guztiek hirugarren sektorekoak izan behar dute.

Taldeka, pentsatu nolakoa izango litzatekeen zuen bizitza hirugarren sektorerik gabe. Bizimodu hobea ala okerragoa izango zenukete?

2. jarduera

Hirugarren sektorea gure hiri eta herrietan

Iturria: http://en.wikipedia.org

Lehenengo jardueran, hirugarren sektoreak gure bizimoduan zer-nolako garrantzia duen ikusi duzue.

Gaur egungo hiriak hirugarren sektoreari esker existitzen dira. Izan ere, hirugarren sektorerik egongo ez balitz, mendialdean edo itsasotik gertu eta askoz herri txikiagoetan bizi beharko genuke, jatekoa lortu eta bizitzeko, janari-dendarik eta garraiobiderik ez litzatekeelako egongo.

Gure herrialdeko edozein herri eta hiritan, gizon-emakumeon bizimodua errazten duen zerbitzu ugari dago: ospitaleak, dendak, eskolak, etab.

Zerbitzu publikoak eta pribatuak

Hirugarren sektoreko zerbitzuak publikoak edo pribatuak dira.

Zerbitzu publikoak administrazio-arlokoak dira: udaletxeetakoak, autonomia-erkidegoetakoak eta estatukoak. Esate baterako: suhiltzaile-parkeak, polizia-etxeak eta postetxeak.

Zerbitzu pribatuak enpresa edo pertsona batek egiten dituenak dira; besteak beste, okindegiak, supermerkatuak, jantzi-dendak, etab.

Zenbait kasutan, ordea, zerbitzu bera publikoa eta pribatua izan daiteke. Ospitaleak publikoak dira, baina badira ospitale pribatuak ere.

Sant Pauko ospitalea, Bartzelona

Iturria: http://en.wikipedia.org

JARDUERA

Jarduera honetan zuen herri edo hiriko zerbitzu garrantzitsuenei buruzko aurkezpen-testua egingo duzue. Horretarako, jarri binaka edo hirunaka. Talde bakoitzak informazioa bilatu eta testu bat idatziko du, hiriko zerbitzu garrantzitsuak zein diren azaltzeko. Jarduera honetan Writer [http://es.openoffice.org/] aplikazioa erabil dezakezue.

Gelan, guztiok batera, idatzi zerrenda batean hirian bizitzeko ezinbestekoak diren zerbitzuak.

Behera kargatu fitxategi hau, eta guztion artean, osatu ADE erabiliz.

Aurreko jardueran aipatu duzuen zerbitzu bakoitzeko, bilatu zuen hiriko edo gertuko hiriren bateko adibide jakin bat.

Esaterako:

Zerbitzua

Mota

Adibidea

Ospitalea

Publikoa

Basurtuko Ospitalea

Ondoren, jarri binaka edo hirunaka. Talde txiki bakoitzak lehen aipatutako enpresa edo zerbitzu bati buruzko informazioa bilatuko du. Kontuan hartu informazio hau bilatu behar duzuela:

  • Izena
  • Helbidea
  • Zerbitzu mota
  • Telefono-zenbakia edo posta elektronikoa
  • Jendearentzako ordutegia
  • Beste datu interesgarriren bat

Oharra: hiri bateko zerbitzu garrantzitsu gehienek webgunea dute. Idatzi Googlen [www.google.es] enpresa edo zerbitzuaren izena, eta erraz aurkituko duzue jarduera hau egiteko behar duzuen informazioa.

Lortutako informazioan oinarrituta, idatzi azalpenezko testu bat.

Kontuan izan testu horrek baliagarria izan behar duela zuen hirian bizi ez direnentzat edo turistentzat. Testu horren bidez, zerbitzu garrantzitsuenak bilatzen lagunduko diezue; besteak beste, osasun-zentroak, polizia-etxeak, postetxea, etab.

Aholkuak: testu hori oinarritzat hartuko duzue audiogida bat egiteko. Beraz, hasteko, idatzi testu labur bat, eta ondoren, egin horren aurkezpena ahoz. Kontuan hartu aurkeztutako zerbitzuaren ezaugarri garrantzitsuenak jaso behar dituzuela testuan. Hori dela eta, hizkerak izan behar du:

  • Argia. Erabili erregistro estandarra: ez formalegia ez arruntegia.
  • Zuzena. Hitz egin zuzenean entzuleei, eta ez ibili itzulinguruka.
  • Idatzi esaldiak euskararen ordena logikoa zainduz: subjektua + objektua + aditza.
  • Orainaldia erabili.

Testuak argia izan behar du, edonork ulertzeko modukoa. Eta ondo gorde; hurrengo jardueran erabiliko baitugu!

3. jarduera

Informazio-audiogida

Iturria: Woices

Aurreko jardueran landutako informazioa erabiltzeko unea iritsi da, audiogida bat grabatu eta argitaratuko baituzue orain. Horretarako, Woices aplikazioa erabiliko duzue.

Ez ahaztu hitz egiteko eta adierazteko modua oso garrantzitsuak direla, bideoan den-dena erregistratuta geldituko baita, eta era berean, irudietan ikusiko ez bada ere, gorputz-hizkuntza zaindu behar duzuela.

Gogoratu informazioa zuen eskualdean bizi ez direnentzat dela, eta beraz, ez dituztela zuen lokalismoak ezagutzen (eskualde jakin bateko hitz edo adierazpenak). Hortaz, ez erabili horrelakorik.

Hitz egin lasai eta ongi ahoskatuz. Grabaketa amaitu baino lehen, entzun arretaz eta pentsatu ea aldaketarik egin behar den.

Gogoratu: jarduera hau egiteko mikrofonoa behar duzue.

JARDUERA

Gidoia idatzi eta gero, hizlarien txanda da. Irakurri testua hainbat aldiz, edukiaren nondik norakoak ongi jakiteko; horrela, argiago azalduko dituzue ideiak eta intonazio egokiarekin irakurriko duzue.

Grabatzen hasi baino lehen, irakurri zein diren hizlari on batek egin behar ez dituen akatsak:

  • Azkarregi hitz egin.
  • Puntuazio-markak ez errespetatu: komak, puntuak, galdera- eta harridura-markak…
  • Monotonoa izan eta irakurtzean adierazkorra ez izan.
  • Eduki bakoitzari dagokion sentimendua ez adierazi (poza, tristura, harridura...).
  • Irakurtzean itxurak egin eta naturaltasunez ez jokatu.

Bakoitzak bere zatia grabatu baino lehen, komeni da guztion artean saio bat egitea. Erabili elementu guztiak: ahotsak, zaratak, musika…

Grabatu lehen idatzitako mezua Woices programa erabiliz (http://woices.com), eta jarri mapan.

Woices Interneteko doako zerbitzua da, eta horren bidez, leku geografiko bati buruzko ahozko informazioa sortu, entzun eta zabal dezakegu. Lehendik erabili ez baduzue edo ez bazarete gogoratzen nola erabiltzen den, begiratu tutorial hauetan:

Iturria: http://woices.com

  • Nola egin grabaketa bat 5 urratsetan Woices programa erabiliz.
  • Laguntza gehiago behar baduzu, ikusi bideo-tutorial hau, Woices programa nola erabili jakiteko.

Amaitzeko, entzun arretaz egin duzuen grabaketa eta osatu hobekuntzen ebaluazioa. Elementuren bat oker dagoela uste baduzue, berriro grabatu beharko duzue. Ez ahaztu zuen grabaketa beste norbaitek entzungo duela.

Zorionak! Hemendik aurrera, zuen herria ikustera datozenek urrutitik ezagutzeko eta zer zerbitzu dituen jakiteko aukera izango dute.

4. jarduera

Audiogiden autoebaluazioa

Lanaren zati handi bat egin duzue dagoeneko. Nolanahi ere, bukatutzat jo aurretik, komeni da zuen taldekako lanak aztertzea, jarduera horren helburua lortu duzuen ikusteko.

JARDUERA

Guztion artean, entzun talde guztien grabaketak. Norberak besteen lanak ebaluatuko ditu. Horretarako, erabili taula hau:

    A

    B

    C

    Edukia

    Grabaketaren edukia erabilgarria da gure herrian bizi ez direnentzat. Zerbitzuaren ezaugarriak zehatz-mehatz azaldu dira.

    Grabaketaren edukia zuzena da, baina aurkeztutako zerbitzuaren ezaugarri bat edo beste falta da.

    Grabaketaren edukia ez da baliagarria turistentzat. Aurkeztutako zerbitzuaren ezaugarri asko falta dira.

    Hizkera

    Hizkera egokia erabili da. Hitz eta esamolde guztiak edukira ongi moldatuta erabili dira, eta ez da lokalismorik edo bertan bizi ez direnek eta turistek ulertzen ez duten adierazpenik erabili.

    Erabilitako hizkera turistek ulertzeko modukoa bada ere, lekuz kanpo dauden eta kanpotar batek ulertuko ez dituen pare bat hitz edo adierazpen erabili dira.

    Erabilitako hizkera ez da egokia. Hitz itsusiak, lokalismo ugari edo lekuz kanpo dauden zenbait adierazpen erabili dira.

    Aurkezpena

    Grabaketa oso ongi ulertzen da. Ozen eta argi entzuten da, eta ez du azkarregi edo astiroegi hitz egiten. Ez da bestelako zaratarik entzuten.

    Grabaketa nahiko ondo entzuten da. Hala ere, zarataren bat entzuten denez, entzuleak arreta gal dezake, eta hizlariak azkarregi (edo astiroegi) hitz egiten du.

    Grabaketa nekez ulertzen da. Zaratak, oihuak eta barre-algarak entzuten dira.

Idatzi zuen koadernoan grabaketa bakoitzari eman diezuen nota.

Aukeratu A, B edo C, grabaketa bakoitzaren edukiaren, hizkeraren eta aurkezpenaren arabera.

Bukatzeko, kontuan hartu besteek adierazitako iradokizunak, eta behar izanez gero, egin aldaketak, eta ez ahaztu zuen ikaskideei eskerrak ematea emandako laguntzagatik.

Horrenbestez, zuen herrian dagoeneko badituzue bertako zerbitzu garrantzitsuenei buruzko audiogidak, bertakoen zein kanpotarren eskura. Lan bikaina!

Baliabidea

Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea

  • Writer. Testu-prozesadorea

Bilatzailea

  • Google

Grabaketak argitaratzeko webgunea

  • Woices

Woices programaren tutoriala

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea

  • Writer. Testu-prozesadorea

Bilatzailea

  • Google

Grabaketak argitaratzeko webgunea

  • Woices

Woices programaren tutoriala

Azalpen-testua

Definizioa:
Eskola-esparruan, azalpenezko testuari informazio-testua ere esaten zaio. Testu mota horren funtzio nagusia informazioa ematea da, baina ez ditu datuak soilik ematen, horretaz gain, azalpenak egiten ditu, bai eta zenbait adibide eta alderaketatan oinarritutako deskribapenak ere.

Hori dela eta, zientzia guztietan erabiltzen dute, bai fisikan eta matematikan, bai biologian eta gizarte-zientziatan; izan ere, zientziaren helburu nagusia arlo bakoitzeko fenomeno bereziei buruzko informazioa ematea da.

Woices-en sortzea

Egin klik irudian, irudian aurrera egiteko:

Woices-en sortzea

Egin klik irudian, aurrera egiteko: