INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Sekuentzia didaktiko honetan proposatzen diren jardueren bitartez, ikasleak hirugarren sektoreak gure gizartean zer-nolako garrantzia duen ohartuko dira, eta era berean, hirugarren sektoreak duen garrantziaz jabetuko dira, eta euren herri edo hiriko zerbitzu batzuk ezagutuko dituzte. Informazioa bilatuko dute interneten, eta informazio gida bat osatuko dute Woices aplikazioarekin.

A etapa – Sarrera

1. jarduera. Hirugarren sektorearen garrantzia.

B etapa – Garapena

2. jarduera. Hirugarren sektorea gure herrietan.

C etapa – Bukaera eta ebaluazioa

3. jarduera. Informazio audio-gida.

4. jarduera. Audio-giden autoebaluazioa.

  • Arloa: Ingurunearen ezaguera.
  • Gaia: Hirugarren sektorea.
  • Unitate Didaktikoa: Hirugarren sektorea: ongizaterako zerbitzuak.
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila.
  • Saio kopurua: 5 edo 6 saio.

Ibilbidea

Gida honetan honako atal hauek aurkituko dituzu:

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Hirugarren sektorearen garrantzia (saio bat)

Lehenengo jarduera honetan, ikasleek sektore ekonomikoak bereizten ikasiko dute, eta era berean, hirugarren sektorea gure bizimodurako eta ongizaterako zeinen garrantzitsua den hausnartuko dute. Komeni da lehenbizi hasierako irudiak aztertzea eta ikasleei erakustea irudi bakoitza sektore jakin bati dagokiola.

Lehenengo bi jarduera interaktiboen helburua da sekuentzia didaktiko honetako oinarrizko kontzeptuak azaltzea; alegia, lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea.

Hurrengo bi jardueren helburua, ordea, aurrerago azalduko diren jarduerak zein kontzeptuak testuinguru jakin batean kokatzea da. Oso garrantzitsua da ikasleak ohartzea gure bizimodua batez ere hirugarren sektorearen menpekoa dela.

Horretarako, komeni da guztion artean hitz egitea; horrela, ikasleek hirugarren sektoreari buruzko iritziak zein bizipenak adieraziko baitituzte.

Bestalde, sarrerako jarduera honetan, ikasleek ulertu beharko dute zer lotura dagoen hirugarren sektorearen garapenaren eta aberastasuna eta ongizatea areagotzearen artean. Horretarako, galdetu ikasleei zer-nolakoa izango litzatekeen gure bizimodua zerbitzuen sektorerik egongo ez balitz.

1. jarduera.

2. jarduera. Hirugarren sektorea gure hiri eta herrietan (saio bat edo bi)

Bigarren jarduera honetan, ikasleek zerbitzu publikoak eta pribatuak bereizten ikasiko dute. Ondoren, azalpen-testu bat idatziko dute, gero herri eta hirietako zerbitzuei buruzko audiogida bat grabatzeko.

Lehenik eta behin, guztion artean, herri batean egon ohi diren oinarrizko zerbitzuen zerrenda egingo dute. Horretarako, arbel digitala erabiliko dugu. Besteak beste, zerbitzu hauek aipatu behar dituzte: ospitaleak, ikastetxeak, suhiltzaileen parkea, polizia-etxeak, postetxeak eta janari-dendak. Gogoratu ikasleei komeni dela oinarrizko zerbitzuak soilik aipatzea, zerrenda luzeegia ez egiteko.

Zerbitzu publikoen eta pribatuen arteko desberdintasunei buruzko azalpen-testua irakurri ondoren, ikasleek lehen aipatutako zerbitzuen hainbat adibide jarriko dituzte. Jarduera hau balia dezakegu diskriminazio-estereotipoak desmitifikatzeko: sexistak, arrazistak...

Ondoren, binaka edo hirunaka jarriko dira, eta guztion artean aipatutako zerbitzu horiei buruzko informazioa bilatuko dute Interneten. Bilaketa egiten lagun diezaiekegu, kontuan hartuta ikasleek informazioa bilatzeko zailtasunak dituzten edota irakaslearen helburuak zein diren.

Beste aukera bat hauxe da: eman ikasleei zuen herri edo hiriko zerbitzu nagusien estekak, eta horrela, ikasleek zuzenean aurkituko dute informazioa. Horretarako, prestatu Interneteko helbideen zerrenda bat eta eman ikasleei.

Azkenik, azalpen-testu bat egingo dute. Jardueraren zati honetan, komeni da ikasleek ulertzea orain idatziko duten testua gero audiogida grabatzean irakurriko dutela, eta beraz, kontuan hartuko dituzte aholku hauek:

Hizkera hau erabili behar duzue:

  • Argia. Erabili erregistro estandarra: ez formalegia ez arruntegia.

  • Zuzena. Hitz egin zuzenean entzuleei, eta ez ibili itzulinguruka.

  • Idatzi esaldiak euskararen ordena logikoa zainduz: subjektua + objektua + aditza.

  • Orainaldia erabili.

2. jarduera.

3. jarduera. Informazio-audiogida (saio bat edo bi)

Aurreko jardueran egindako azalpen-testua oinarritzat hartuta, audiogida grabatuko dugu.

Lehenbizi, komeni da grabatuko duten testua hainbatetan irakurtzeko denbora hartzea; horrela, grabatu bitartean ez baitute etenik edo bestelako akatsik egingo.

Beraz, jarduera honetan, zerbitzu jakin bati buruzko informazio-audiogida grabatuko dute. Ikasleei gogoa pizteko, esan grabaketa hori sarean entzungai izango dela eta gure herrira datozen turistek edo bertan bizi ez direnek erabiliko dutela.

Woices erabili baino lehen, komeni da ikasleek programa hori ezagutzea. Woices Web 2.0 aplikazioko programa bat da, eta erraz erabiltzeko modukoa. Nolanahi ere, grabaketa egiten hasi baino lehen, komeni da ikasleek programak nola funtzionatzen duen jakitea. Arbel digitala erabiliko dugu grabaketa egiteko zer urrats egin behar diren azaltzeko eta sarean dauden zenbait eredu erakusteko. Horretarako, ikusi bi tutorial hauek:

3. jarduera.

4. jarduera. Audiogiden autoebaluazioa (saio bat)

Azken jarduera honetan, ikasleek beren grabaketak ebaluatuko dituzte. Horretarako, kontuan hartuko dituzte jardueraren hiru alderdi hauek: edukiak, hizkera eta aurkezpena. Alderdi bakoitzaren ebaluazioa A, B edo C aukeratuz egingo dute.

Jarduera honen helburua da ikasleek beren ikasketa-lanaren ardura hartzen ikastea, eta era berean, ohartzea ebaluazioa berez guztion artean egiten dela. Grabaketak ikasgelan aurkeztuko dituzte, eta horretarako, arbel digitala erabil dezakegu. Ikasle bakoitzak besteen grabaketei puntuak emango dizkie. Bukatzeko, guztion artean, emaitzei buruz hitz egingo dute.

Talde eta ikasle kopuruaren arabera, agian komeni da jarduera bi saiotan egitea.

4. jarduera.

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Hirugarren sektorearen garrantzia (saio bat)

Jarduera honetan, ikasleek lehen, bigarren eta hirugarren sektoreko jarduerak eta ekintzak identifikatuko dituzte, bi jarduera hauen bidez.

  • Jarduera interaktiboa:

    Lehen sektorea

    Bigarren sektorea

    Hirugarren sektorea

    Arrantza

    Nekazaritza

    Meatzaritza

    Abeltzaintza

    Industria kimikoa

    Automobil-industria

    Eraikuntza

    Ehungintza

    Turismoa

    Hezkuntza

    Garraioak

    Bankuak

    Komunikazioak


  • Ekintzak:

    • Banku batean aurrezki-kontu bat irekitzea.
    • Hotel batera joatea.
    • Azokan fruta saltzea.
    • Gaixo bati sendagai bat errezetatzea.
    • Elikagaiak baserritik hirira eramatea.
    • Lehen hezkuntzako ikasleak heztea.

Proposatutako gainerako jardueren erantzunak askeak dira. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

2. jarduera. Hirugarren sektorea gure hiri eta herrietan (saio bat)

Erantzun askea. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

3. jarduera. Informazio-audiogida (saio bat edo bi)

Erantzun askea. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

4. jarduera. Audiogiden autoebaluazioa (saio bat)

Erantzun askea. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

Orientabideak

Testu-prozesadorea

  • Writer

OpenOffice.org aplikazio sortako testu-prozesadorea, plataforma anitzetarakoa.

http://eu.openoffice.org/

ADE (edo ordenagailua eta proiektagailua)

Woices

  • Woices

http://woices.com/

Bilatzailea

  • Google

http://www.google.com

Web-erreferentziak

http://www.educacontic.es/blog/mapas-sonoros-educativos-con-woices

  • Hezkuntzari eta teknologia berriei buruzko bloga. Woices programari buruzko sarrera bat du, baita programa horren tutorial bat eta hainbat jarduera ere.

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/recursos_informaticos/proyectos2003/apoyo_cm/act_pob/activ/ster9.htm

  • Andaluziako Juntaren webgunea. Hirugarren sektoreari buruzko jarduera interaktiboak ditu.

http://www.ceipjuanherreraalcausa.es/Recursosdidacticos/SEXTO/Conocimiento/u11/1104.htm

  • Hiru ekonomia-sektoreak bereizten ikasteko jarduera interaktiboa.

http://cplosangeles.juntaextremadura.net/web/cmedio4/sectorterciario/terciario03.htm

  • Hirugarren sektoreari buruzko jarduera interaktiboa.

http://www.educa.madrid.org/cms_tools/files/86abdb69-5132-4c6e-a181-68c5e68054da/suma/LA%20POBLACION.swf

  • Hirugarren sektoreari eta haren ezaugarriei buruzko Flash aurkezpena.

Programazioa

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

  • Irakurtzeko eta idazteko ohitura izatea.
  • Entzuteko, azaltzeko eta hitz egiteko jarrera izatea, besteen iritziak kontuan hartuz eta errespetatuz.
  • Ahozko eta idatzizko hizkuntzak hainbat testuingurutan ongi erabiltzen jakitea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

  • Informazioa tratatzeko gaitasunak: informazioa bilatzea, eskuratzea, lantzea eta zabaltzea, eta informazio hori ezagutza bihurtzea.
  • Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, gordetzeko, tratatzeko eta aztertzeko hainbat teknika eta estrategia baliatzea: ahozko teknikak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak edo multimedia-teknikak.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

  • Norberaren errealitate soziala ulertzea.
  • Elkarrekin bizitzeko eta gizartean bizitzeko jarrerak eta ohiturak.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Arretaz entzuteko, kontzentratzeko, buruz ikasteko, ulertzeko eta hizkuntza-adierazpenerako teknikak garatzea, lan intelektualerako teknikak, helburuak lortzeko motibazioa, talde-lana, autoebaluazioa, etab.

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.1. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea

  • B3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, iturrien baliozkotasunari dagokionez kanpo-irizpideak erabiliz

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

  • B5.1 Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazo txikiei heltzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

  • T2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat) informazioa bilatzeko

T6. IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea

  • T6.1. Kideekin konektatzea; linean ikastea; adituekin elkarrekintzan jardutea, heldu batek gidatuta; eta beren interes partikularrei lotutako topikoak eskuratzea

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Jarduera ekonomikoaren hiru sektoreak bereiztea (lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea)

  • Hirugarren sektoreak gizarte garatuetan zer-nolako garrantzia duen jakitea.

  • Zerbitzu publikoak eta pribatuak bereiztea.

  • Gure hiri eta herrietako zenbait zerbitzuren berri izatea.

  • Gure herriko zerbitzuen gida bat egitea Woices programa erabiliz.


EDUKIAK

  • Jarduera ekonomikoaren hiru sektoreak.

  • Zerbitzu publikoak eta zerbitzu pribatuak.

  • Haurren oinarrizko eskubideak.

Programazioa

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Sektore ekonomikoak bereizten ditu.
  • Badaki zeinen garrantzitsua den hirugarren sektorea gure bizimodurako eta ongizaterako.
  • Badaki zertan bereizten diren zerbitzu publikoak eta pribatuak.
  • Interneten gure herriko zerbitzuren bati buruzko informazioa bilatu, eta informazio hori ezagutza baliagarri bihurtzen du.
  • Taldeko lanetan gogotsu parte hartzen du.
  • Ideiak, sentimenduak eta proposamenak adierazten ditu.
  • Bere ideiak lasaitasunez eta besteak kontuan hartuta defendatzen ikasi du.
  • Ikasitakoa argi eta garbi azaltzen du.
  • Bereizkeria- eta bazterkeria-egoeren aurrean, sentsibilitate-jarrera erakusten du.

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, honako prozesu honi jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Woices-en sortzea

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Azalpen-testua

Definizioa:
Eskola-esparruan, azalpenezko testuari informazio-testua ere esaten zaio. Testu mota horren funtzio nagusia informazioa ematea da, baina ez ditu datuak soilik ematen, horretaz gain, azalpenak egiten ditu, bai eta zenbait adibide eta alderaketatan oinarritutako deskribapenak ere.

Hori dela eta, zientzia guztietan erabiltzen dute, bai fisikan eta matematikan, bai biologian eta gizarte-zientziatan; izan ere, zientziaren helburu nagusia arlo bakoitzeko fenomeno bereziei buruzko informazioa ematea da.

Woices-en sortzea

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).