MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 16
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak.

1. jarduera: Euroari buruzko informazioaren bila (saio bat)

Jarduera honen helburua da ikasleek Europar Batasunari eta euroari buruzko informazioa jasotzea, euroa kronologikoki nola ezarri zen jakitea eta eurogunearen berri izatea. Informazioa leku fidagarrietatik lortu da, eta laburtu egin da, ikasleek errazago irakurtzeko eta ulertzeko.

Gai hauen bidez, elkarrizketetan maiz erabiltzen diren gaien bidez, ikasleak motibatu nahi dira, ariketak egiten hasi baino lehen (aurretiko ezagutzak erabili beharko dituzte).

Ikasleek zenbait jarduera egin ahal izango dituzte, eta hala, Espainiako moneta-sistemari buruzko informazioa jasoko dute. Irakaslearen laguntza oso mesedegarria izango da, ikasleek baliokidetasunekin loturiko ariketak egitean kontzeptuak uler ditzaten.

1. Jarduera.

2. jarduera: Problemak ebazten (saio bat)

Jarduera honekin, ikasleak eguneroko bizitzan sortzen diren problemak ebazteko gai izan daitezela lortu nahi da. Horrekin batera, moneta-sistemarekin erlazionaturiko kontzeptuak ikasi eta sakonduko dituzte.

Europako moneta-sistemarekin loturiko kalkulu errazak egiteko eta problemak ebazteko kalkulagailua erabiltzea proposatzen da.

Bukaeran, ikasleek fitxategi bat erabili ahal izango dute, lortutako emaitzak zuzentzeko. Prozesu horretan, ikasleek zalantzak izan ditzakete, eta horrenbestez, oso garrantzitsua da irakaslea bertan egotea.

2. Jarduera.

3. jarduera: Munduko moneta-sistemak (saio bat)

Saioaren lehenengo zatian, ikasleek munduko moneta-sistemarik garrantzitsuenei buruzko informazioa eskura dezatela lortu nahi da. Halaber, beste herrialde batzuetan bidaiek zenbat balio duten ohartzea nahi da, bai eta ikasleek ezagutzen dituzten produktu batzuek kanpoan eta bertan zenbat balio duten alderatzea ere.

Irakaslearen gida oso lagungarria izango da aurkezpena irakurtzean edo problemak ebaztean sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

Aurkezpenean datozen truke-balioak erreferentziatzat erabiltzea gomendatzen da. Dena den, nahi izanez gero, begiratu webguneren batean zein diren moneten arteko truke-balioak jarduera egin behar den egunean bertan. Aukeran, truke-balioaren kontzeptua sakonago azaldu nahi badugu, egin jarduera eguneko balioak erabiliz, eta gero, alderatu emaitza horiek eta aurkezpeneko balioak erabilitako lortutakoak. Horrela, agerian jar daiteke nola egokitzen diren trukeak herrialdeen artean.

Bidaiak, ikasleek imajinatu beharreko bidaiak, kalkuluak eta eragiketak egitea eskatuko du; izan ere, ikasleek bidaia horren kostua kalkulatu beharko dute, bai bertako monetan, bai aukeratu duten herrialdeko monetan. Proposatutako herrialde bakoitza bikote batek gutxienez aukeratzea komeniko litzateke.

Bukaeran, bateratze-lana egitea proposatzen dugu: taula bat osa daiteke, eta emaitzak alderatu, monetaren eta truke-balioaren arabera. Jarduera honetan proiektagailua edo arbel digitala erabiltzea gomendatzen da.

3. Jarduera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Raquel Abrate eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest