MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
5 de 16
0%

Orientabideak

Erantzunak

3. jarduera: Munduko moneta-sistemak (saio bat)

Ikasleek, lehenengo atalean, diapositibetan ageri diren baliokidetasunak kontuan izan beharko dituzte:

1 USD ($) = 0,76 EUR (€)

1 GBP (£) = 1,21561 EUR (€)

1 EUR (€) = 108,71 JPY (¥)

1 EUR = 8,6816 CNY

Ondoren, binaka jarri eta zein herrialdetara bidaiatu nahi duten erabaki beharko dute. Herrialdea aukeratu eta gero, bidaiaren elementu bakoitzaren kostua jakiteko kalkuluak egingo dituzte. Aurkezpenean datozen truke-balioetan oinarrituta, kalkuluen emaitzak hauek dira:

Gastuak

Guztizkoaren %

Gastuak dolarretan

Gastuak liberatan

Gastuak yenetan

Gastuak yuanetan

Gastuak eurotan

Hotela

% 20

456

729,372

65.226

5.208,96

600

Jatekoa

% 30

684

1.094,058

97.839

7.813,44

900

Garraioa

% 15

342

547,029

48.919,5

3.906,72

450

Museoak, erakusketak, parkeak, etab.

% 15

342

547,029

48.919,5

3.906,72

450

Gastu eta erosketa pertsonalak

% 10

228

364,686

32.613

2.604,48

300

Bestelakoak

% 10

228

364,686

32.613

2.604,48

300

Guztira

% 100

2.280

3.646,86

326.130

26.044,8

3.000

Baina esan bezala, beste aukera bat da ikasleek jarduera egiten ari diren eguneko truke-balioak lortzea eta taula horien arabera betetzea. Horrela, bukaeran bi taulak konpara litezke, eta truke-balioen eboluzioa zein den jakin.

Azkeneko atalean, baliokidetasun horiek erabili beharko dituzte planteatutako egoerak ebazteko:

  • Zuen herrian zinemako txartel batek, batez beste, 6 € balio badu, eta Ingalaterrako merkeenak 5 £ , azkeneko kopuru horren balioa eurotan kalkulatu beharko dute: 1,21561x5 = 6,2805. Horrenbestez, zinemara joateak bi herrialdeetan antzera balio duela ondorioztatu beharko dute. Argi dago Ingalaterrako 10 £-ko (12,1561 €) txartela gure herrikoa baino garestiagoa dela, geurean txartelek 9 € balio baitute gehienez.
  • Hona hemen egoera ebazteko bide bat: 1 EUR (€) = 8,6816 CNY (¥) baliokidetasuna aplikatu eta ondorio bat atera beharko lukete ikasleek (baliokidetasuneko bi monetak erlazionatu behar dituzte); hain zuzen ere, Txinan freskagarriak 1 € baino gutxiago balio duela ondorioztatu beharko lukete (1 €-en laurdena, gutxi gorabehera); hots, hau da freskagarriaren kostua: 2,24:8,6816 = 0,258 €. Baina ariketan kostua dolarretan lortzeko eskatzen denez, dolarren eta euroen arteko baliokidetasuna aplikatu eta beste kalkulu bat egin beharko dute. 1 USD ($) = 0,76 EUR (€) baliokidetasuna aplikatu eta Txinako freskagarriaren balioa €-tan (0,258) gutxi gorabehera dolar baten herena dela ikusiko dute (0,258 0,76ren herena da, gutxi gorabehera). Zehatz-mehatz: 0,258:0,76 = 0,3395. Freskagarriak, beraz, 0,34 USD ($) balio du. Zenbateko hori Espainiako batez besteko prezioa (0,44 €) baino txikiagoa da, eta beraz, freskagarria Txinan merkeagoa dela esan daiteke.
  • 1 EUR (€) = 108,71 JPY (¥) baliokidetasuna aplikatu eta egunkari batek Japonian 1 € baino gutxiago balio duela lortu beharko dute ikasleek. Hauxe, gutxi gorabehera: 82,62:108,71 = 0,76 €. Hemen egunkarien prezioa 2 €-tik 3 €-ra bitartekoa denez, Japonian merkeagoak direla esan daiteke.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Raquel Abrate eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest