MATEMATIKA Arloa
Denbora neurtzea
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Denbora neurtzea

 

Iturria:http://www.armada15001900.net/p4ima11.jpeg

Gaur egun, denbora erlojuen bidez neurtu ohi dugu. Erloju digitalak, gainera, oso lagungarriak dira orduak txiki-txikitatik ikasteko. Baina gizakiek ez dituzte tresna horiek beti eskura izan. Dena den, gizakiei beti interesatu izan zaie denbora neurtzea: orduak, egunak, hilak.

Denbora neurtzeko zenbait tresna aztertuko ditugu. Zer iruditzen?

Ekin lanari!

 

Ikastetxe batek bere urteurrena ospatzen du 5 urtetik behin. Festa bat antolatzen dute, eta hezkuntza taldeko kide guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Aurten, festa bi egunetan egitea pentsatu dute. Lehen egunean, jarduerak 09:15ean hasiko dira, eta 18:45ean amaituko. Bigarren egunean, berriz, jarduerak 08:45ean hasiko dira, eta festa 19:15ean amaituko dela aurreikusi da. Ikastetxeko zuzendaritzak LHko bosgarren mailako ikasleei jarduerak antolatzea eskatu die. Denbora nola neurtzen den ikasi behar duzue, bada, antolaketa-lanetan hasteko! Prest al zaudete? Ekin lanari!

Historia apur bat. Orduen, minutuen eta segundoen arteko baliokidetasunak

Nola banatzen da denbora egun batean?

Eskolako festa antolatzen

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Writer
testu-prozesadorea (Open Office)

Tutorialak

Web-erreferentziak

Historia apur bat

Denbora historian zehar

Dakizuen bezala, denbora oso garrantzitsua da guru bizitzan. Denborak agintzen du dena: eskolako orduak, jatorduak (orduak, minutuak eta segundoak), ikasturtearen iraupena (hilabeteak eta egunak), historiako aroak (mendeak). Denbora neurtzeko daukagun sistema oso ondo antolatuta dago, eta horri esker, ziur bizi gara. Horretarako, teknologiak primeran dabiltzan erlojuak eman dizkigu, eta hala, leku guztietara garaiz iristeko aukera dugu.

Iturria: http://www.ikkaro.com/como-hacer-reloj-arena-casero

Baina hori ez da beti hala izan, noski. Historian zehar, denboraren ikuskera bera aldatu egin da gizadiaren bilakaerarekin batera, eta denbora neurtzeko tresnak hobetu egin dira teknologiak aurrera egin ahala.

Zibilizazio bakoitzak denboraren ikuskera jakin bat izan du, bere sinesmen filosofikoen eta erlijio-sinesmenen arabera, jakina.

Antzinako kulturetan, denbora ziklikoa izaten zen: uzta ereiteko eta biltzeko garaietan oinarrituta antolatzen zuten denbora, bai eta haiekin loturiko erlijio-errituetan oinarrituta ere. Garai hartan, ez zuen zentzurik denbora gaur egun neurtzen dugun bezala neurtzeak; gainera, ez zegoen horretarako tresnarik, ezta nahikoa ezagutzarik ere.

Antzinako Grezian, Platonek hauxe proposatu zuen: egunaren laurden bat lotan ematea, beste laurden bat lanean, beste laurden bat jaten, higienea zaintzen eta halako zereginetan, eta beste laurdena aisialdiko jardueretan. Bizitza egunak eta gauak markatzen zuten, besterik gabe.

Erromatarrek, berriz, beste ikuskera bat zuten. Eguna bi zatitan banatzen zuten: aisialdia eta negozioa. Hil bakoitza, berriz, hiru zatitan banatzen zuten, eta zati bakoitza egutegiko hiru festetako batean hasten zen. Hona hemen hiru festa horiek: kalendak (hil bakoitzaren lehen eguna), nonak (zazpigarren eguna martxoan, maiatzean, uztailean eta urrian, eta bosgarrena gainerakoetan) eta iduak (15. egunean ospatzen ziren martxoan, maiatzean, uztailean eta urrian, eta 13.ean gainerakoetan).

Erromatarrak ere lehenak izan ziren urtea hiletan banatzen. Hasiera batean, hila Ilargiak Lurraren inguruan bira bat emateko behar duen denbora zen: 29 egun, 12 ordu eta 44 minutu. Ohartuko zaretenez, iraupen hori ez dator bat egungo iraupenarekin.

Historian zehar, hilak aldatuz joan dira, zenbait arrazoi direla medio, hilak eguzki-urteari egokitzea lortu arte. Horregatik, hil guztiek ez dute iraupen bera (urteak 365 egun izan behar ditu).

Eguzki-urtea Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat emateko behar duen denbora da.

Baina eguzki-urtea ez da 365 egunekoa zehatz-mehatz; 365 egun, 5 ordu, 48 minutu eta 48 segundokoa, baizik. Horregatik ditugu, hain zuzen ere, bisurteak: lau urtean behin, otsailak 29 egun ditu, eta urteak, berriz, 366 egun. Hala, 5 ordu, 48 minutu eta 48 segundoko alde hori berdintzen da (ia egun laurdeneko aldea). Dena den, berdintze hori ez da biribila, eta horregatik, bi zeroz amaitutako urteak ez dira bisurteak.

Galileo Galilei

Iturria: http://fabricaldreams.wordpress.com/2009/07/17/galileo-galilei/

Amaitzeko, jakin ezazue zientzia modernoa sortu zenean hartu zela denbora zerbait estatikotzat eta neurgarritzat; XVI. eta XVII. mendeetan, Galileoren eta Newtonen garaian, hain zuzen ere. Lehen erloju mekanikoak XV. mendean sortu ziren, baina aurretik, baziren harea-erlojuak, XIV. mendearen hasieratik.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Laura Zingaretti eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest