Oinarriak
Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?
Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak
zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako
jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.
Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan.
Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira,
eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute. |
Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean,
CC lizentziapean. |
Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen
ditu:
- Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak
hala uzten badu.
- Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
- Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
- Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
- Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.
Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu
eta norberaren sekuentziara egokitu.
Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko
Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte-
eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean
txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).
Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen
dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara
dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten.
Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.