MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Orduen, minutuen eta segundoen arteko baliokidetasunak (saio bat)

Jarduera egiten hasi baino lehen, ikasleek web-orri bateko informazioa aztertu beharko dute: historian zehar denbora neurtzeko erabilitako tresna batzuei buruzko informazioa aztertuko dute. Jardueran, tresna bakoitzaren deskribapen laburra adieraziko dute taula batean. Lana errazteko, zenbait taldek tresna bat soilik lantzea komeni da, eta gero, bateratze-lana egitea.

Horren ondoren, zenbait diapositiba ikusiko dituzue, hauek, adibidez, ikasleak denbora-neurriak eguneroko bizitzan non agertzen diren ohar daitezen. Beste diapositiba batzuen bidez, orduen, minutuen eta segundoen baliokidetasunak zein diren eta unitate-aldaketak nola egiten diren ikasiko dute. Diapositiba horietan, halaber, erloju digitalen eta analogikoen arteko desberdintasunak zein diren ikusiko dute ikasleek.

Amaitzeko, jarduera batzuk datoz, ikasleek denbora-unitateen aldaketak egiteko. Erloju digitalekin eta analogikoekin loturiko jarduerak ere badaude.

1. jarduera

2. jarduera. Nola banatzen da denbora egun batean? (saio bat)

Gero, binaka egin beharreko jarduera bat dator, eta ikasleek bi saioetan ikasitakoa aplikatu beharko dute. Denbora-unitateen (orduak, minutuak eta segundoak) aldaketak egin beharko dituzte, eta batuketa eta kenketa soilak kalkulatu. Ikasleek beren kasa egin beharko dute jarduera, baina zalantzak badituzte, oso garrantzitsua da laguntzea.

2. jarduera

3. jarduera. Eskolako festa antolatzen (saio bat)

Proposatutako azken jarduera ere binaka egitea komeni da. Egokiena da ikasleek lana beren kasa egitea, baina beharrezkoa denean, lagundu egin behar zaie.

Azken saioko galdera batzuk erantzun irekikoak dira. Jarduera amaitu baino lehen, ikasleek ikaskideei azalduko diete zer egin duten.

3. jarduera

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Irudiak

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Denbora neurtzea

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Laura Zingaretti eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest