Orientabideak
Erantzunak
1. jarduera. Orduen, minutuen eta segundoen arteko baliokidetasunak (saio bat)
Jarduera erantzun irekikoa da, baina talde guztiek txosten bat egin beharko lukete testu-prozesadorearen bidez, erantzunak
biltzeko.
- Aipatu gizakiak historian zehar denbora neurtzeko erabili dituen tresnetako batzuk.
Hona hemen historian zehar denbora neurtzeko erabili izan diren zenbait tresna: klepsidrak,
harea, ur eta su bidezko erlojuak, eta itzalen eta astroen bidezkoak.
- Gaur egun, zein dira denbora neurtzeko erabiltzen diren elementurik ohikoenak?
Gaur egun denbora neurtzeko gehien erabiltzen den tresna erloju analogikoa da.
- Deskribatu labur-labur nola funtzionatzen zuten ur, harea eta su bidezko neurketa-tresnek.
Tresna
| Deskribapena
|
URA
| Klepsidrak edo ur-erlojuak gauez erabiltzen ziren, batik bat.
Ura buztinezko ontzi batean jartzen zuten, neurri jakin bateraino; ontziak zulo bat izaten zuen hondoan, likidoa abiadura
jakin batean irten zedin; ontzia, beraz, denbora jakin batean hustuko zen. Zenbait marra egiten zituzten ontzian, urte-sasoi
bakoitzeko orduak adierazteko.
Ur-erlojuak atenastar eta erromatar auzitegietan ere erabili zituzten, hizlariei egokitutako denbora
adierazteko, eta erromatarrek kanpaina militarretan ere erabili zituzten.
Ur-erlojua denbora neurtzeko tresnarik eraginkorrena izan zen mende askoan.
|
HAREA
| Harea-erlojuek ur-erlojuek bezala funtzionatzen zuten. Erlojua prestatzen
zuten harea abiadura jakin batean irten zedin; denbora jakin batean, alegia. Harea beirazko ontzi batean jartzen zuten, eta
ontziari buelta ematen zioten azken harea alea igaro eta gero.
Batzuetan, harea-erlojuak nabigazioan erabili zituzten, itsasontzian zeudenean lanaldia zehazteko.
|
SUA
| Denbora-kandelak erromatarrek erabili zituzten. Kandelei zenbakidun marka
batzuk egiten zizkieten, eta kandela erre ahala, markei erreparatzen zieten, zenbat denbora igaro zen jakiteko.
|
- Deskribatu labur-labur nola funtzionatzen zuten itzalen eta astroen bidezko neurketa-tresnek.
Tresna
| Deskribapena
|
ITZALA
| Eguzki-koadranteak eguzki-erlojuak dira: Eguzkiaren mugimenduak gainazal batean
egiten duen itzalaren luzerari erreparatu behar zaio denbora neurtzeko; gainazalak zenbakizko eskala bat izaten du, ordua
adierazteko.
Halako lehen erloju ezaguna egiteko, barra soil bat lurrean sartu zuten, lurrarekiko zut, eta
hala, Lurraren ardatzarekiko lerro paraleloa osatzen zen. Sortutako itzalaren luzerari eta posizioari esker, egunetik gauera
pasatzeko puntuak kalkula zitezkeen, baita solstizioak ere. Lurrean, barraren inguruan, eguneko orduak markatzen zituzten.
|
ASTROAK
| Tresna honek izarren espazioko higidura hartzen du kontuan denbora neurtzeko.
Antzina-antzinako zibilizazioek erabiltzen zuten.
Koadranterik ezagunena Stonehenge-koa da. Ingalaterraren hegoaldean dago, eta K.a. 1900. urtekoa da.
Harrizko zirkulu izugarri horrek lau egitura nagusi zituen eta Eguzkia gurtzeko santutegia izan omen zen. Zenbait harri ilargialdi
jakin batzuekin lerrokatuta ere bazituzten.
|
- Deskribatu labur-labur nola funtzionatzen duten denbora neurtzeko erlojuek.
ERLOJUAK
| Erlojuak Erdi Aroaren bukaeran agertu ziren, XIII. mendean. Lehen makina industrialtzat
hartzen dira. Lehendabiziko erlojuak ez ziren zehatzak eta 15-30 minutu atzeratzen ziren eguneko.
Ordua adierazteko orratza zuten erlojuak XV. mendean agertu ziren, eta mende bat geroago, lehen erloju
txikiak egin zituzten, zaku-erloju izenekoak. Aurrekoek pisuak erabiltzen zituzten, eta azken horiek, berriz, malgukiak.
XVII. mendean, Christiaan Huygens zientzialari holandarrak pendulu-erlojua asmatu zuen, eguzki-erlojua
bezain zehatza, gutxi gorabehera. Penduluak grabitate-indarraren eraginez funtzionatzen zuen, batik bat, eta oso-oso zehatza
zen: segundoak ere neurtzen zituen.
1721. urtean, Grahamek erlojuen arazo bat konpondu zuen; hauxe, hain zuzen ere: orduak aldatu egiten
ziren, tenperatura igo egiten zelako erlojuen barruan. Hori konpontzeko, merkurio-anpulu txiki bat sartu zien zenbait erlojuri,
eta hala, erloju horiek segundo bateko aldea bakarrik zuten egunean.
XIX. mendean, lehen erloju elektrikoa asmatu zen: erloju horren pendulua ez zen grabitatearen eraginez
mugitzen, bateria batek elikatutako elektroiman baten bidez baizik. Teknika hori Warrenek hobetu zuen XX. mendean.
|
Sistema hirurogeitar esaten zaio eguneko denbora neurtzeko erabiltzen den sistemari.
-
Testu-prozesadorearen bidez, egin eskema bat, orduen, minutuen eta segundoen arteko baliokidetasunak adierazteko.
1 ORDU =
| 60 MINUTU
|
1 MINUTU =
| 60 SEGUNDO
|
1 ORDU=
| 60 X 60= 3.600 SEGUNDO
|
Ordu batek 60 minutu dituenez, egun batek minutu hauek ditu: 24 ordu x 60 minutu= 1.440 minutu.
Egun batek 1.440 minutu dituenez, eta minutu batek 60 segundo, egun batek 86.400 segundo ditu.
Erloju analogikoek orratz batzuk dituzte, eta orratz horiek 1etik 12ra arteko tartean ibiltzen dira,
orduak adierazteko. Erloju analogikoek hamabi ordu baino ez dituzte adierazten. Baina egunak hogeita lau ordu dituenez, 13:00ak
arratsaldeko ordu bata dira, eta erloju analogikoetan, orratzak goizeko ordu batean bezala daude ordu horretan.
Erloju digitalek ez dute orratzik, eta orduak zenbakien bidez ematen dituzte. Erloju analogikoak ez bezala,
digitalak elektronika digitalaren bidez ibiltzen dira. Erloju analogikoak baino merkeagoak eta zehatzagoak dira.
AM letren bidez, ordua goizekoa dela adierazten dute, eta PM letren bidez, berriz, ordua arratsaldekoa dela.
- Ondoren, erabili kalkulagailua eta erantzun galdera honi: zenbat ordu dira minutu hauek?
MINUTUAK
| ORDUAK
|
140
| 2 ordu eta 20 minutu
|
1.440
| 24 ordu (egun bat)
|
930
| 15 ordu eta 30 minutu
|
690
| 11 ordu eta 30 minutu
|
-
Azken jardueraren bidez, ikasleek orduak erloju analogikoetan behar bezala irakurtzen dituzten ala
ez ikusi nahi da. Ikasleek, teorian, ez dute arazorik izan behar jarduera egiteko, ziklo honetan jada orduak irakurtzen ohituta
egon behar dutelako.
Jarduera hori ez da erantzun irekikoa, eta erantzuna programa berak emango du, ikasleek jarduera egiten dutenean.
2. jarduera. Nola banatzen da denbora egun batean? (saio bat)
Lehendabizi, ikasleek eskema arretaz irakurri beharko dute; Jokinen eguneko jarduerak adierazten dituen
eskema, hain zuzen ere.
Gero, erantzun itxiko galderak datoz. Hau da, galderen erantzunak zehatzak dira, nahiz eta kalkuluak egiteko
estrategia bat baino gehiago egon.
- Zenbat denbora ematen du Jokinek goizean bere burua garbitzen?
- Jokinek 10 minutu ematen ditu goizean bere burua garbitzen.
3. jarduera. Eskolako festa antolatzen (saio bat)
- Gogoratu lehen egunean festa 9:15ean hasi eta 18:45ean amaituko dela. Jarduerak bata bestearen ondoren egingo dira, eta
ez dira inoiz bi jarduera batera egingo. Bazkaria 13:00etatik 13:45era izango da. Zenbat jarduera egin daitezke gehienez
lehen egunean, jarduera bakoitzak ordu erdikoa izan behar badu?
Jarduera erantzun irekikoa da, kalkulua egiteko estrategia bat baino gehiago erabil daitezkeelako.
Lehen egunean, festak 9 ordu eta 30 minutu iraungo du, baina 45 minutu bazkaltzeko dira. Horrenbestez,
benetako iraupena 8 ordu eta 45 minutukoa izango da; 525 minutukoa, alegia. Jarduera bakoitza 30 minutuan egin behar denez,
aukera bat 525 zati
30 egitea da.
525 : 30 = 17,5. 17 jarduera edo lantegi egin daitezke, eta horiek guztiek 510 minutu emango dituzte (8 ordu eta 30 minutu);
beraz, 15 minutu libre geldituko dira.
- Aurreko erantzuna ematean, kontuan izan al duzue atsedenaldiak egin beharko direla? Ordubetetik behin bost minutuko etenaldiak
egitea komeniko da, parte-hartzaileak nekatu egingo dira eta.
Ordubetetik behin 5 minutuko etenaldiak egiten badira, 16 jarduera egin daitezke, 45 minutuko bazkaria,
eta 10 minutu libre gelditzen dira.
Galdera hori erantzun irekiko da. 10 minutu libre gelditu direnez, aukera bat da bazkaria luzatzea; 55
minutukoa egitea, alegia. 1. galderan ere, denbora libre gelditu da, eta orduan ere, bazkaria luzatzeko aukera dago.
Kasu honetan ere, 2.1 erantzunak balio du, baina azken galderan bazkaria luzatzeko aukera planteatu
dugunez, eskema pixka bat aldatu beharko litzateke. Hona hemen:
09:15 - 10:15. A eta B lantegiak
|
10:15 - 10:20. I. etenaldia
|
10:20 - 11:20. C lantegia eta D jarduera
|
11:20 - 11:25. II. etenaldia
|
11:25 - 12:25. E eta F jarduerak
|
12:25 - 12:30. III. etenaldia
|
12:30 - 13:00. G jarduera
|
13:00 - 13:55. Bazkaria
|
13:55 - 14:55. H eta I jarduerak
|
14:55 - 15:00. IV. etenaldia
|
15:00 - 16:00. J eta K jarduerak
|
16:00 - 16:05. V. etenaldia
|
16:05 - 17:05. L eta M jarduerak
|
17:05 - 17:10. VI. etenaldia
|
17:10 - 18:10. N eta O jarduerak
|
18:10 - 18:15. VII. etenaldia
|
18:15 - 18:45. P jarduera
|
- Zenbat ordu iraungo du festak guztira lehen egunean?
9 ordu eta 30 minutu.
Iraupen osoari bazkaritarako denbora (55 minutu) eta etenaldiak kentzen badizkiogu, 8 ordu gelditzen
dira; hau da, 60 x 8 = 480 minutu.
- Lehen egunean, zenbat ordu beharko dira bazkaltzeko eta etenaldiak egiteko?
Ordubete eta 30 minutu beharko dira lehen egunean bazkaltzeko eta etenaldiak egiteko.