MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Aurkezpena
1 de 15
0%

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Hasiera batean, zatiketen elementuei eta zatiketa motei (osoak eta zehatzak) buruzko informazioa bilatu beharko dute ikasleek Interneten. Informazio hori lehenengo jarduerak ebazteko erabiliko dute, eta aurrerago, kontzeptu horiek erlazionatzeko gai izan beharko dute. Informazio-bilaketan, lehenengo kontzeptu horiek bildu eta txostenean adieraziko dira.

Ondoren, hiru zifrako edo gehiagoko zatitzailedun zatiketak eta 10ez, 100ez, 1.000z... zatitzekoak egin beharko dituzte. Zatiketak egin beharreko problemak ebatz ditzaten ere eskatuko zaie, eta gaiari buruz dituzten ezagutzak erakutsi ahal izango dituzte horrela. Egokia irudituz gero, kalkuluak behar bezala egin dituzten aztertu ahal izango dute, "Eskuinaldean nabarmendutakoak" atalean ageri diren "bederatziaren proba" eta "hamaikaren proba" izenekoen bidez.

Azkenik, zenbait jarduera proposatuko zaizkie ikasleei, zatiketa baten elementuen arteko erlazioak finkatzeko; hau da, eragiketa horren algoritmoaren esanahia uler dezaten. Kalkulagailua pentsatuz erabiliz, ikasitako kontzeptuak sendotuko dituzte, bai eta buruzko kalkulurako abilezia hobetu ere.

JARDUEREN SEGIDA

A etapa. Sarrera: 1. jarduera. Ikasleek zatiketetan ageri diren elementuak eta zatiketa motak bereizten ikasiko dute.

B etapa. Garapena: 2. jarduera.
Zenbait motatako zatiketak proposatuko zaizkie, arauak eta zatiketaren algoritmoaren oinarrizko prozedurak beregana ditzaten.

C etapa . Itxiera eta ebaluazioa: 3. jarduera.

Ikasleek zatiketa zailagoak egingo dituzte eta erabiltzen dituzten prozeduren gaineko arrazoiketak egingo dituzte.
  • Arloa: Matematika
  • Gaia: Zenbaki arrunten arteko zatiketa (hiru zifrako zatitzailea)
  • Unitate didaktikoa: Zenbakiak eta eragiketak
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5.a
  • Saio kopurua: 3

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest