MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 15
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera: Problema ebazteko informazioa bilatzen (saio bat)

Ikasleek zatiketetan ageri diren elementuak edo gaiak (zatikizuna, zatitzailea, zatidura eta hondarra) identifikatzea, eta zatiketa zehatzak (hondarra zero dutenak) zatiketa osoetatik edo ez-zehatzetatik (hondarra zero ez dutenak) bereizten jakitea da jardueraren helburua. Ez da zatiketak egiteko trebezia landu nahi, zatiketen gaiak eta zatiketa motak ezagutzea baizik. Zatiketaren algoritmoa lantzen ere hasten da, emaitzak egiaztatzeko eta erantzunak justifikatzeko.


2. jarduera. Zatitu dezagun! (saio bat)

Jardueraren helburua da ikasleek hiru zifra arteko zatitzailedun zatiketak ebazten eta egiaztatzen trebetasuna eskuratzea, eta zatitzailea 10, 100, 1.000... duten zatiketak egiteko arau bat ondorioztatzea. Irakasleari egokia irudituz gero, "Baliabideak" izeneko atalean ageri diren "bederatziaren eta hamaikaren probak" izenekoak azaldu (edo aztertu) daitezke.


3. jarduera. Zatiketez gehiago ikasten (saio bat)

Jarduera honen bidez, ikasleak ohartuko dira 10ez, 100ez, 1.000z... biderkatuz zatiketa baten zatidurak zenbat zifra izango dituen jakin daitekeela, eta, horren ondorioz, zatidura iritzira kalkula daitekeela. Gainera, azalduko zaie, zatiketa baten emaitza lor daitekeela, zatikizun txikiagoak hartuta (emandako zatikizuna biderketa moduan jarrita).

Azkenik, zatiketen gaien arteko erlazioa finkatu nahi da: zatikizuna = zatidura x zatitzailea + hondarra (hondarra zero edo handiagoa eta zatitzailea baino txikiagoa izanik). Horrez gain, kalkulagailuaren erabilera kritikoa bultzatzea da helburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest