MATEMATIKA Arloa
Zenbaki arrunten arteko zatiketa
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Aurkezpena


Hemendik atera da irudia

http://colectivoindependientedeguaguas.blogspot.com/2009/11/valencia-hace-una-encuesta-para.html

Datorren urtean kongresu nazional bat ospatzeko asmoa dago, eta bertan estatu guztitik etorritako jende askok parte hartzea espero da. Demagun ekitaldi horretako antolaketa-lanetan ari zaretela, eta 625 parte-hartzaile hoteletik programatutako jarduerak egingo diren tokiraino eramateko ardura duzuela. Garraio-enpresak 45 plazako autobusak ditu eta beteta badaude soilik ateratzen dira. Honako galdera hauei erantzuten saiatuko gara, eta, aldi berean, gure ezagutzak zabalduko ditugu, zenbait baliabide informatiko erabiliz. Pertsona guztiak eraman ahal izango al dira? Horrela bada, zenbat autobus beharko dira? Bestela, zenbat pertsona gehiago beharko dira autobusa betetzeko?

Prest al zaudete hasteko? Ekin diezaiogun, bada!


Problema ebazteko informazioa bilatzen.

Zatitu dezagun!

Zatiketez gehiago ikasten.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Testu-prozesadorea

Kalkulu-orria

Beste zenbait aplikazio

Web-erreferentziak

Historia apur bat

Zatiketa adierazteko ikurrak

Zatiketa izeneko eragiketa ikasteko egiten ari zareten jarduera hauetan, ikur hau erabiltzen ohitu zarete

eskuz egiten ditugunean.



Kalkulagailuan edo liburuetan ere ikusiko zenituzten bi zenbakiren arteko zatiketa adierazteko zenbait sinbolo: bi puntuak (8 : 2), ÷ ikurra (8 ÷ 2). Barra horizontala da ohikoena, eta ordenagailuetan eta liburuetan barra zeiharra (8 / 2) erabiltzen da, idazteko erosoagoa delako.


Pentsatu al duzue inoiz nondik datozen ikur horiek? Hona hemen historia pixka bat:

Zatikien barra horizontala arabiarrek erabiltzen zuten, eta XIII. mendean heldu zen Europara. Badakigu Fibonaccik mende horretan erabili zuela, baina XVI. mendean orokortu zen barra horizontalaren erabilera. Gehien erabiltzen den ikurra da.

Barra zeiharra (/) lerro bakar batean idazteko erabiltzen da, baina zatiketa bat baino gehiago edo elkarren segidako eragiketak egin nahi badira, parentesiak erabili behar dira, eta, horren ondorioz, idazkera zaildu egiten da. Augustus De Morgan matematikari ingelesak sortu zuen 1845. urtean.

1659.ean , Johann Heinrich Rahn suitzarrak ÷ ikurra asmatu zuen; barra horizontala adierazten du, eta puntuek, berriz, zatikizuna eta zatitzailea. Guk ezagutzen ditugun kalkulagailu modernoei esker hedatu zen ikur horren erabilera.

Gottfried Wilhelm von Leibniz matematikari alemanak erabili zituen lehenengo aldiz bi puntuak (1684), zatiketa lerro bakar batean idazteko. Ohar zaitez biderketa adierazteko erabiltzen den puntuaren antz handia duela.

Azkenik,

ikurra, gnomon edo angelua izenekoa, zatiketetan zatikizuna, zatitzailea eta zatidura bereizteko erabiltzen dena, ez dago garbi noiz agertu zen. Seguru asko hinduek sortu zuten, eta arabiarren eskutik heldu zen guregana, matematikaren historian maiz gertatu den bezala.

Zatiketen adibideak, Derive izeneko ordenagailu-programan

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest