MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
3 de 15
0%

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera: Problema ebazteko informazioa bilatzen (saio bat)

Lehenengo jardueraren erantzuna hau edo antzekoren bat izan daiteke:

Zatiketaren elementuak edo gaiak: definizioa

Zatikizuna: zatituko den zenbakia da.

134

Zatitzailea: zatikizuna zatitzen duen zenbakia da.

15

Zatidura: zatiketaren emaitza da.

8

Hondarra: zatikizunean sobera geratu dena da, zatitzailea baino txikiagoa delako zatitu ezin izan dena.

14

Bigarren jardueran, horrelako erantzunen bat espero da:

Zatiketak: hondarraren araberako sailkapena

Zatikizuna zatitzailea bider zatidura baldin bada, ez dago hondarrik (hondarra zero da) eta zatiketa zehatza dela esaten da.

Zatikizuna zehazki zatitzailea bider zatidura ez bada, hondarra geratzen da (hondarra ez da zero), ez da zatiketa zehatza, eta zatiketa osoa edo ez-zehatza esaten zaio.

Erantzun posibleak:

  • Zatiketa bat zehatza da, hondarra zero bada, eta osoa edo ez-zehatza, hondarra zero ez bada. ”.

  • Erantzuna hau izango litzateke:

28:4 ZEHATZA

45:5 ZEHATZA

37:7 EZ-ZEHATZA EDO OSOA

73:8 EZ-ZEHATZA EDO OSOA

45:9 ZEHATZA

27:3 ZEHATZA

  • Zatikizunari Zk, zatitzaileari Zt, zatidurari Zd eta hondarrari H esaten badiegu, erantzuna hau da:

28:4

Zk. 28, Zt. 4, Zd. 7, H. 0

45:5

Zk. 45, Zt. 5, Zd. 9, H. 0

37:7

Zk. 37, Zt. 7, Zd. 5, H. 2

73:8

Zk. 73, Zt. 8, Zd. 9, H. 1

45:9

Zk. 45, Zt. 9, Zd. 5, H. 0

27:3

Zk. 27, Zt. 3, Zd. 9, H. 0

  • Jardueraren erantzuna irekia bada ere, esan beharra dago, helburua ikasleak zatiketaren gaiekin eta zatiketaren hondarren araberako sailkapenarekin ohitzea dela. Gainera, aldi berean, zenbaki arrunten arteko zatiketaren algoritmoa lehen aldiz ikusten dute.

  • Parte-hartzaileak 625 badira eta autobus bakoitzak 45 pertsona eramaten baditu, 45ez biderkatzean 625 ematen duen zenbakirik badagoen aztertu beharko litzateke. Horretarako, 625:45 zatiketa egin, eta zatidura 13 eta hondarra 40 direla ikusten da. Hau da, 625 = 13 x 45 + 40 erlazioa lortzen da. Emaitza horrek adierazten du pertsona guztiak ezin izango direla eraman, eta 40 lagun bidaiatu gabe geratuko direla (585 bakarrik eraman ahal izango dira); autobusak beterik egon ezean, ez baitira ateratzen. Parte-hartzaile kopuru hori (585) eramateko 13 autobus beharko dira. Guztiak (625) eraman nahi badira, beste autobus bat beharko da, eta 5 pertsona gehiago beharko dira autobusa betetzeko.

2. jarduera. Zatitu dezagun! (saio bat)

1.2 ariketaren erantzuna honelakoren bat izango da: “Zenbaki bat 10ez, 100ez, 1.000z... zatitzeko, koma eskuinetik ezkerrera mugitu behar da, zeroen kopurua adierazten duen zenbakia adina posizio”.

2.3 ariketaren erantzuna:

Eragiketa

Emaitza

Eragiketa

Emaitza

543 : 1.000 =

0,543

7 : 100 =

0,07

134 : 100.000 =

0,00134

8 : 10.000 =

0,0008

300 : 100.000 =

0,003

3 : 10 =

0,3

26 : 100 =

0,26

60 : 1.000 =

0,06

25 : 10.000 =

0,0025

15 : 1.000 =

0,015

45 : 100 =

0,45

340 : 10 =

34

36 : 10.000 =

0,0036

20 : 100 =

0,2

805 : 10 =

80,5

18 : 100.000 =

0,00018

69 : 10.000 =

0,0069

689 : 1.000 =

0,689

22 : 100.000 =

0,00022

256 : 10 =

25,6

2. ariketaren erantzuna irekia dela esan daiteke, aipatutako web-orriko aplikazioak ausaz proposatzen dituen eragiketen araberakoa baita. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

3. jarduerari dagokionez, ikasleek, planteatutako zatiketak ondo ebatzi ondoren, matematikari alemanaren izena zein den jakitea espero da.

Jardueraren erantzuna dokumentu honetan ikus daiteke.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest