Programazioa
OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK
ZIENTZIA-, TEKNOLOGIA- ETA OSASUN-KULTURARAKO GAITASUNA
- Klima-aldaketaren eragina aztertzea eta ulertzea, itsasoen eta ozeanoen mailan, ondorioak aurreikusteko eta pertsonen
eta gainerako izaki bizidunen bizi-baldintzen babesa hobetzen saiatzeko
- Pertsonen jarduerak paisaian duen eraginaren jakitun izatea, bai eta garapena gizaki ororen mesedetan izatearen,
naturako baliabideak eta aniztasuna babestearen, eta solidaritate globalari eta belaunaldien artekoari eustearen garrantziarena
ere
- Arazoak identifikatzea eta frogetan oinarritutako ondorioak ateratzea, mundu fisikoa eta giza jarduerek ingurumenean,
osasunean eta pertsonen bizi-kalitatean duten eragina ulertzeko eta horiei lotutako erabakiak hartzeko
- Kontinenteen jitoaren teoria ulertzea, azterketa sistematikoen eta ikerketa zientifikoaren berariazko prozesuak
eta jarrerak praktikan jartzeko
IKASTEN IKASTEKO GAITASUNA
- Zenbait euskarri digitaletan informazioa bilatzea, eraginkortasunez eta autonomiaz eskuratzeko eta sintetizatzeko
- Informazioa kudeatzeko estrategia eraginkorrak erabiltzea
- Motibatuta eta ikasteko gogoz lan egitea
- Ordenagailuz egin beharreko jardueretan erabili beharreko denbora behar bezala kudeatzea
- Norberarengan gero eta konfiantza handiagoa izatea proposatutako jarduerak egiteko
- Sortutako zailtasun txikiei konponbideak aurkitzea
- Talde-lanean kontzentrazioari eustea
- Arazo bati buruzko galderak egitea eta erantzun posibleak identifikatzea, hainbat estrategia erabiliz erabakiak hartzeko,
eskura duten informazioarekin, arrazoia eta zentzu kritikoa baliatuz
- Informazioa eskuratzea eta norberaren ezagutza bihurtzea, informazio berria aurrez dakitenarekin eta norberaren esperientziekin
lotuz eta integratuz, eta ezagutza eta ahalmen berriak antzeko egoeratan eta askotariko testuingurutan aplikatuz
- Nork bere burua ebaluatzea eta erregulatzea, ardura eta konpromisoa erakustea, ahaleginak kudeatzen jakitea, akatsak
onartzea, eta gainerakoekin eta gainerakoengandik ikastea
HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA
- Hizkuntza behar bezala erabiltzea, ahozko nahiz idatzizko komunikazioetan
- Entzutea, azaltzea, elkarrizketan aritzea eta komunikazioa testuinguruari egokitzea
- Informazioa bilatzea, biltzea eta prozesatzea, hura ulertuz, osatuz eta hainbat motatako testuak erabiliz, komunikatzeko
edo sortzeko askotariko asmoekin
INFORMAZIOA TRATATZEKO ETA TEKNOLOGIA DIGITALA ERABILTZEKO GAITASUNA
- Informazioa bilatzeko, eskuratzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko trebetasuna, eta informazio hori ezagutza bihurtzekoa
- Oinarrizko hizkuntza espezifikoak ongi erabiltzen jakitea (idatzizkoa, zenbakizkoa, ikonoen bidezkoa, ikusizkoa,
grafikoa eta entzunezkoa), bai eta horiek deskodetzeko eta igortzeko jarraibideak ere.
- Informazioaren eta haren iturrien, aukeren eta kokapenaren ezagutza hainbat egoeratan eta testuingurutan aplikatzea,
bai eta hura adierazteko hizkuntza eta euskarri ohikoenak ere
- Informazioa antolatzea, lotzea, aztertzea, sintetizatzea, eta hainbat zailtasun mailatako inferentziak eta ondorioak atertzea,
ezagutza sortzeko
- Eskuratutako informazioa eta ezagutzak komunikatzea, hizkuntza eta teknika espezifikoak ez ezik informazioaren eta komunikazioaren
teknologien aukerak erabiltzen dituzten adierazpen-baliabideak baliatuz
GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA
- Norberaren gizarte-errealitatea ulertzea. Lankidetzan aritzea, gizarte anitz batean bizikidetza eta herritartasun
demokratikoa praktikan jartzea, eta hura hobetzeko konpromisoa hartzea
- Inguruko balioen jakitun izatea, balio horiek ebaluatzea eta berreraikitzea, afektua eta arrazoia erabiliz, pixkanaka
balioen multzo propio bat osatzeko eta erabakiei edo gatazkei aurre egitean koherentziaz aritzeko
- Bizikidetza-arauak egitea, onartzea eta praktikan jartzea
GIZA ETA ARTE-KULTURARAKO GAITASUNA
- Trebetasun eta jarrera egokiak izatea, norberaren eta gainerakoen arte-adierazpenak aintzat hartzeko; bai eta adierazpen
horiek ulertzeko, balioesteko, eta haiekin hunkitzeko eta haietaz gozatzeko trebetasunak ere, pentsatzekoa, hautematekoa eta
komunikatzekoa, sentikortasuna eta zentzu estetikoa
- Ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, kode artistikoen bitartez adierazteko
NORBERAREN AUTONOMIARAKO ETA EKIMENERAKO GAITASUNA
- Nork bere irizpideei jarraituz aukeratzeko, proiektuak imajinatzeko eta norberaren aukerak eta asmoak aurrera eramateko
ahalmena, banakako naiz taldeko proiektuetan, proiektu horien ardura hartuta
- Aukerak eta mugak aztertzea, proiektu baten faseak zer-nolakoak diren jakitea, planifikatzea, erabakiak hartzea, ekitea,
egindakoa eta norbera ebaluatzea, ondorioak ateratzea eta hobetzeko aukerak baloratzea
- Proiektuetan, lidergoarekin lotutako trebetasunak eta jarrerak garatzea; besteak beste, norberarengan konfiantza, enpatia,
hobetze-jarrera, elkarrizketarako eta lankidetzarako trebetasuna, denboraren eta zereginen antolaketa, eta eskubideak berresteko
eta babesteko edo arriskuak hartzeko ahalmena