INGURUNE Arloa
Lurra: ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak
AurkezpenaAztertu, sortu, argitaratu eta partekatu1. jarduera. Lurra2. jarduera. Europa3. jarduera. Itsasoak zaintzeaBaliabideak
1 de 6
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Albert Barnils Castany
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

Lur planeta: ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak

Lur planetaren ia ¾ (%71) ura da (ozeanoak, itsasoak...). Gainerakoa lur-masek osatzen dute; alegia, kontinenteek. Horrek esan nahi du kontinenteak elkarrengandik banatuta daudela itsasoen eta ozeanoen bidez.

Hori dela eta, geografo guztiek ez dituzte kontinenteak era berean banatzen. Batzuek lau kontinente baino ez daudela diote; beste batzuek, berriz, bost; eta besteek, sei.

Baina, betidanik egon al dira Lurrean kontinente, itsaso eta ozeano berberak? Zein dira gaur egungoak? Zer itsaso eta ozeano dituzue zuen herrialdetik gertu? Zuen ustez, zerbait egin al dezakegu itsaso eta ozeanoen egoera hobetzeko?

Sekuentzia honetako jardueren bidez, galdera horiei erantzungo diegu.

Hasi lanean!

Irudia arretaz ikusten baduzue, ohartuko zarete kontinenteen koloreak aldatu egiten direla, eta horren bidez, kontinenteak sailkatzeko eta kontatzeko era desberdinak adierazten dela. Egin klik irudian, handitzeko. Iturria: http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/77/Continental_models.gif/300px-Continental_models.gif

Lurra.

Europa.

Itsasoak zaintzea.

BALIABIDEAK

Aztertu, sortu, argitaratu eta partekatu

1. jarduera. Lurra

Lur planeta: ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak

Urak alda al dezake paisaia? Zuen ustez, gure bizilekua beti berdin-berdina izan al da? Lurrak ba al du itsasoen, ozeanoen eta kontinenteen banaketa aldatzerik? Zuen ustez, Lurrak historian zehar aldatu al du itsasoen, ozeanoen eta kontinenteen banaketa?

Nola sailkatzen dira gaur egun gure planetako urak eta lur-masak?

Iturria: Irudien eta Soinuen Bankua. http://recursostic.educacion.es/bancoimagenes/web/

Jarduera

Jardueran honetan Lurreko kontinenteak eta ozeanoak nola eratu ziren ikusiko dugu, eta gaur egungo kontinenteak identifikatuko ditugu.

Arretaz ikusi bideoa. Amaitzean, idatzi arbel digitalean deigarriak iruditu zaizkizuen alderdiak.

Kontinenteen desplazamenduari buruzko teoria

Iturria: http://youtu.be/9yQGtHvhmPs

Begiratu arretaz Lur planetako ozeanoen, itsasoen eta kontinenteen mapari, eta egin “Kontinenteak eta ozeanoak” jarduera, mapa buruz ikasteko lagungarria baita.

Lurrean, kontinente eta ozeanoez gain, itsaso asko daude. Baina, ba al dakizue zertan bereizten diren itsasoak eta ozeanoak? Egin hiruko taldeak. Taldekide bakoitzak bataren eta bestearen definizioak informazio-iturri desberdinetan bilatu eta fitxategi honetako taula osatuko du: 1jarduera.zip (.odt).

Amaitzean, alderatu zuen taulak eta osatu informazioa besteek aurkitutako definizioekin.

Berrikusiko al dugu? Egin jarduera hau, kontinenteei, ozeanoei eta itsasoei buruz ikasi duzuena berrikusteko: "Kontinenteak, itsasoak eta ozeanoak".

Gehiago jakiteko

Gaia lantzen jarraitu nahi al duzue? Hemen dituzue mapa interaktibo gehiago:

http://www.xtec.net/~ealonso/ flash/mmundi2e.html

http://www.xtec.net/~ealonso/ flash/mmundi1e.html

2. jarduera. Europa

Euskadi Europa kontinentean: inguruko itsaso eta ozeanoak

Ba al dakizue zein kontinentetan dagoen Euskadi? Eta zer itsaso eta ozeano dauden kontinente horren inguruan?

Eta Euskadiren inguruan? Zer itsaso edo ozeanok bustitzen dituzte Euskadiko kostako 250 kilometroak?

Iturria: http://lacomunidad.elpais.com/xosecasas/posts

Jarduera

Jarduera honetan, gertuko itsaso eta ozeanoei buruz jardungo dugu. Hasteko, Europakoak ikusiko ditugu, eta ondoren, Euskaditik gertu daudenak.

Aurreko jardueran, Europa inguratzen duten bi ozeanoren eta Europako hainbat itsasoren izenak aurkitu dituzue. Itsaso asko daudela ikusi duzue, ez al da hala? Ba al duzue gogorik bilatzeko non dagoen itsaso bakoitza?

Ireki ondoko dokumentua [2_1_jarduera.zip (.odt)]. Irakurri dokumentuko itsaso guztiak eta ikusi ea badakizuen zehatz-mehatz non dagoen bakoitza. Bilatu gainerakoak Google Maps-en.

Banatu bilaketa-lana hiruko taldetan. Itsaso jakin bat Google Maps-en bilatzeko, jarraitu urrats hauei:

  • Bilatu zer lekutan dagoen mapako markatzaile gorria (zooma alda dezakezue, lan-orriko maparen antzeko tamaina lortu arte; horrela, errazago bilatuko baituzue).
  • Jarri itsasoaren izena zuen lan-orrian, eta erakutsi zuen emaitza taldeko kideei.

Orain, askoz errazago egingo duzue. Ziur gai zaretela fitxategi honetan [2_2_jarduera.zip (.odt)] Iberiar penintsularen inguruko itsaso zein ozeanoak kokatzeko eta Euskadi non dagoen adierazteko. Laguntzarik behar baduzue, badakizue non bilatu, ezta?

3. jarduera. Itsasoak zaintzea

Itsasoen garrantzia, baliabideen iturri diren aldetik

Zuen ustez, itsasoek estaliko al dituzte noizbait kontinenteak? Zergatik uste duzue jarduten dutela arlo horretako profesionalek horri buruz hausnartzen? Itsasoak arriskuan al daude? Zerbait egin al dezakegu itsasoak zaintzeko?

 

Zer gertatuko litzateke Euskadin, itsas maila 14 metro igoko balitz?

Ikusi bideoa astiro-astiro, eta begiratu arretaz itsasertzari. Urak pixkanaka lurra hartzen duela ikusiko duzue. Ikaragarria, ez?

Iturria: http://youtu.be/YlfAhOaySgc

Jarduera

Lauko taldetan, horma-irudi bat egingo duzue Glogster programa erabiliz (http://edu.glogster.com/). Horma-irudiaren gaia hauxe da: itsasoen berotzea eta hori ez gertatzeko konponbideak. Galdera hauek lagungarriak izan daitezke:

  • Zuen ustez, itsasoek estaliko al dituzte noizbait kontinenteak? Zergatik uste duzue jarduten dutela arlo horretako profesionalek horri buruz hausnartzen?
  • Itsasoak arriskuan al daude?
  • Zerbait egin al dezakegu itsasoak zaintzeko? Arazo horren inguruan, zer egin dezakezu ikastetxean? Eta etxean? Eta zuk zeuk?

Horretarako, begiratu web-orri hauetan:

Jarduera hobeto antolatzeko, nahi baduzue, banatu eginkizun hauek taldekideen artean:

  • Kazetaria: Interneten informazioa bilatu eta irakurriko du.
  • Idazkaria: informazio garrantzitsua idatziko du (orri batean edo testu-editore batean).
  • Editorea: horma-irudia Glogsterrean egingo du. Tutorial hau erabil dezakezue: Ikasleentzako Glogsterra.
  • Bozeramailea: egindako lana gelakideei aurkeztuko die.

Gogoratu lana guztion artean egin behar duzuela, bakoitzak eginkizun jakin bat izan arren.

Horma-irudia Glogsterrean egin baino lehen, komeni da lehenbizi zirriborro bat egitea paperean, oso garrantzitsua baita informazioa ongi antolatzea eta posterra deigarria izatea. Ez ahaztu beste norbaitek idatzitako testuak edo egindako irudiak erabiltzen dituzuenean, erreferentzia esteka baten bidez adierazi behar duzuela.

Orain zuen lana erakusteko unea da. Posterra azaldu bitartean, ikaskideek zuen lana ebaluatuko dute dokumentu honen bidez: koebaluazioa.zip (.odt).

Sekuentzia didaktiko honetan zer ikasi duzuen ikusteko unea da orain. Beheko esteka honetan, test bat aurkituko duzue. Erantzun baino lehen, pentsatu ongi zer galdetu dizueten, eta akatsik eginez gero, begiratu zein den erantzun zuzena, akatsek ere ikasten laguntzen baitigute. Jo ebaluazio-jarduerara.

Gehiago jakiteko

"Salba dezagun ozeanoa" jolas interaktiboa: http://www.salvemoseloceano.com

Baliabideak

Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

2.0 programa edo
web-zerbitzua
Web-erreferentziak
Bideoak edo animazioak

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

2.0 programa edo
web-zerbitzua
Web-erreferentziak
Bideoak edo animazioak

Glogster tutoriala

Egin klik irudian, aurrera egiteko: