MATEMATIKA Arloa
Espazioaren geometria
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Aurkezpena

Hiru dimentsioko munduan bizi gara, eta zenbait forma, egitura eta koloretako objektuak daude bertan. Hiru dimentsioko objektu bat bere osotasunean eta edertasunean ulertzeko, beharrezkoa da objektuari zenbait angelu, kokapen eta distantziatatik begiratzea. Horrela, ikuspegi horiek guztiak geureganatu eta oroimenean gordetzen ditugu, eta beraz, gai gara geure buruan haien irudia osatzeko. Hortaz, aldizkari bat edo marrazki bat ikusten ari garenean, bideo-joko batekin jolasean ari garenean edota telebistako film bati begira gaudenean, badirudi galdu egiten direla dimentsioak, baina egiaz gai gara objektuen luzera eta zabalera ez ezik sakontasuna ere ikusteko.

Gure proposamena inguruan ditugun gorputzak matematikaren ikuspegitik aztertzea da, eta bide batez, haiei buruzko ezagutza sakontzea. Prest al zaudete ikasteko? Ekin lanari!


Iturria: http://www.georgehart.com/Papers.html

Hasi aurretik, beharrezkoa da kontzeptu batzuk finkatzea. Horretarako, jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:

Poliedro eta gorputz biribilei buruz ikasten.


Solido platonikoak eta haien propietateak aztertzen.


Poliedroen garapena eta munduko eraikinik altuenen itxura aztertzea .

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira sekuentzia didaktiko honetan lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Writer testu-prozesadorea (Open Office)

Beste aplikazio batzuk

Web-erreferentziak

Historia apur bat

Euklides eta geometria

Iturria: http://elblogdejuanjo.wordpress.com/...

Matematikaren historiaz ari bagara –eta, are gehiago, geometriaz–, grekoen garairaino egin behar dugu atzera beste behin ere (geometrialari handiak baitziren), zientzia honen jatorrira iritsi ahal izateko.

Antzinako Munduan eta Grezian geometrialari asko izan baziren ere, zalantzarik gabe Euklides da guztietan garrantzitsuena eta gaur egunera arte heldu dena. Lehen Hezkuntzan ikasten dugun geometria, hein handi batean, Euklidesi zor diogu; izan ere, haren irakaskuntzak, postulatuak eta teoremak gaur egunera arte iritsi dira. Eta hori harrigarria da, kontuan hartzen badugu matematikan aldaketa handiak gertatu direla historian zehar.

Euklides K.a. 330. urtetik 275. urtera bitartean bizi izan zen. Uste da Atenasen jaso zuela heziketa eta Alexandrian eman zituela eskolak. Baina haren zeregin nagusia aurreko geometrialari garrantzitsuenen ezagutzak bildu eta laburtzea izan zen, hauenak, hain zuzen ere: Tales Miletokoa (624 - 546), Pitagoras (572- 496) eta pitagorikoak, eta Eudoxo (408-355).

Geometriari buruzko ezagutza horretaz guztiaz eta bere ekarpenez baliatuz, historiako geometria-lanik garrantzitsuena idatzi zuen: Elementuak. Lan hori 13 liburuz dago osatuta. Hau da liburu horien banaketa:


  • planoak (I. – IV. liburuak),
  • proportzioak (V. liburua),
  • proportzioak planoei aplikatzea (VI. liburua),
  • zenbakiak (VII. – IX. liburuak),
  • zenbaki ez-aljebraikoak (X. liburua)
  • espazioaren geometria (XI. – XIII. liburuak)

Ikus dezakezuenez, maila handiko lana da. Horregatik, oraindik ere ikasi egiten dugu.

Dena dela, Euklidesek matematikari egindako ekarpenik garrantzitsuena bere lanerako metodo zorrotza izan zen: egia biribiletan oinarrituta (postulatuak), enuntziatu eta teorema berriak egiaztatzeko gai izan zen, eta horrek geometria osoa ordenan eta logikoki eraikitzeko aukera eman zion.

Euklidesen postulaturik ezagunena zuzen paraleloena da: “zuzen batetik kanpora dagoen puntu batetik zuzen paralelo bat eta bakarra igarotzen da”. Guretzat hain gauza jakina dena funtsezkoa izan da geometriaren historian, eta horri esker sortu ziren XIX eta XX. mendeetan beste geometria ez-euklidear batzuk, teknologian eta fisikan asko erabiltzen direnak; esate baterako, Einsteinek XX. hasieran garatutako erlatibitatearen teoria.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest