MATEMATIKA Arloa
Espazioaren geometria
3. jarduera
5 de 6
0%

3. jarduera

Poliedroen garapena eta munduko eraikinik altuenen itxura aztertzea

Amaitzeko, munduko eraikinik altuenen arkitektura aztertzeko erronkari helduko diogu.

Baina, aldez aurretik, poliedroak nola osatzen diren ikusiko dugu. Horrek lagundu egingo dizue, eskala txikian bada ere, eraikinak egiteko erabiltzen diren formak bereizten. Kartoi mehea erabiliko dugu horretarako.

Lehenik, poliedroak egingo ditugu kartoi mehea erabiliz, eta gero, munduko eraikin edota dorrerik altuenetako batzuk aukeratuko ditugu, haien egitura eta itxura ez ezik edertasuna ere aztertzeko.

Animatuko al zarete? Arkitektoak izango gara egun batez!

Jarduera

Poliedro erregularrak kartoi mehez egiten ikasiko dugu; hau da, haien garapenak nolakoak diren ikusiko dugu.

Ekin diezaiogun bada lanari!

Lehenengo urratsa zer poliedro egin nahi dugun aukeratzea izango da. Jarraian, zenbait eredu aurkituko dituzue, eta haietan oinarrituz osatu ahal izango dituzue formak:

Poliedro erregularrak edo solido platonikoak

Forma

Tetraedroa

Hexaedroa

Oktaedroa

Dodekaedroa

Ikosaedroa

Deskargatu taula lotura honen bitartez: 4. jarduera.pdf.

Ireki zuen marrazketa-programa eta marraztu aukeratu duzuen poliedroaren garapena bertan.

Diseinua amaitutakoan, inprimatu egin beharko duzue kartoi mehean, ondoren guraizeez moztu eta diseinatu duzuen poliedroa osatzeko. Erraza, ezta?

Poliedroak nola egiten diren ikasi dugunez, munduko eraikinik altuenetako batzuk aztertuko ditugu orain.

Egin taula bat testu-prozesadorean, eta bildu gutxienez informazio hau:

  • Zein den eraikinaren izena
  • Zer hiri eta herrialdetan dagoen
  • Haren irudia edo argazkia
  • Zenbat metro den altuan
  • Eraikina ondoen deskribatzen duen eredu geometrikoa zer motatako gorputza den (poliedroa ala gorputz biribila).

Iturria:

http://www.ingenieriabonastre.com/ images/edificios_altos_Madrid.jpg

Orain, aztertu munduko eraikinik altuenen berezitasunak, alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Zenbateko altuera duen guztira
  • Zer motatako gorputz geometrikoa den (poliedroa ala gorputz biribila).
  • Eraikinaren oinarriak zer forma duen (triangelua, karratua, laukizuzena, pentagonoa eta abar)
  • Zenbat aurpegi lau eta kurbatu dituen.
  • Zenbat ertz eta erpin dituen.

Hitz egin ikaskideekin lortutako emaitzei buruz.

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest