Oinarriak
Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura
Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea,
IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.
Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko
jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar
dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:
- Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako
aginduekin
- Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
- Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
- Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat
Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:
- Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
- Ebazteko jarduera elkarreragileak
Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida
planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta,
gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:
- Proposamen didaktikoaren testuingurua.
- Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
- Proposatutako jardueren erantzunak.
- Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
- IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
- Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
- Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
- Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning
plataformak).