MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Poliedro eta gorputz biribilei buruz ikasten (1 saio)

Lehenengo jarduera honetan, ikasleek bi kontzeptu hauek bereganatu behar dituzte: poliedroak eta gorputz biribilak, eta funtsean, gai izan behar dute horiek eguneroko objektuetan bereizteko. Zehazki esateko, ikasleek inguruan dituzten objektuen eredu geometrikoak sinplifikatzen ikasi behar dute, ñabardurei erreparatu gabe; hau da, ertz kurbatuak kontuan hartu gabe. Esate baterako, kalkulagailu bat poliedro baten bidez sinplifika daiteke, betiere kontuan hartuta gainazal kurbatuak dituela.

Irakasle eta ikasleen arteko elkarrizketa eta elkarrekintza ezinbestekoa da aurkezpenak aztertzeko eta eraikinak sailkatzeko. Gainera, egokia irudituz gero, poliedroak dituzten artelan batzuk ere aurkez daitezke, bai eta ikasleentzat ezagunak diren bideo-joko batzuk ere.

Une oro, ikasleek beren erabakiak argumentatu egin beharko dituzte, ahal dela, irakatsi nahi zaien hizkuntza geometrikoa erabiliz. Gainera, ikasleen eta irakasleen arteko bateratze-lana lagungarria izango da kontzeptuak eraikitzeko ez ezik baita akatsak zuzentzeko ere.

Joan 1. jarduerara.

2. jarduera. Solido platonikoak eta haien propietateak aztertzen (1 saio)

Jarduera honetan, hiru dimentsioko gorputzak aztertu nahi dira, formatu digitala erabiliz. Ikasleentzat ez luke zaila izan behar lehendabiziko solido platonikoek zenbat ertz, erpin eta aurpegi dituzten zehaztea; izan ere, erabili diren koloreek lagundu egingo diete horretan. Dodekaedroari eta ikosaedroari dagokienez, berriz, “Testu” tresna erabili beharko da segur aski ertzak eta erpinak zenbatzeko. Horrek zenbaketa behar bezala egiten lagunduko die ikasleei, eta aldi berean, 3Dko objektu digital bat erabiltzen ariko dira.

Ikasleek erpinak, aurpegiak eta ertzak etiketatzen dituen tresna ez erabiltzea erabakitzen badute, zenbaketa egiteko zer estrategia erabili dituzten eta elementurik ez ahazteko nola moldatzen diren azaldu beharko dute.

Ertzak, erpinak eta aurpegiak zenbatzeko jarduera behar bezala egiten badute, Eulerren erlazioa lortzea izango da hurrengo erronka. Erlazio hori bi modutan adieraz daiteke: A + Ep = Er + 2 edota A + Ep – 2 = Er.

Bateratze-lanean, komeni da beste adierazpen batzuk ere proposatzea; esate baterako, A + Ep – Er = 2, Er – A + 2 = Ep, eta abar. Horrek ekuazio baliokideei buruz hitz egiteko bidea irekiko du. Jarduera honen bidez ikasleak ohartuko dira problema baten soluzioa lortzeko bideak anitzak direla matematikan.

Bukatzeko, ikasleek ebazpena lortzeko zer zailtasun izan dituzten azaldu beharko dute, bai eta zailtasun horiek gainditzeko zer bide hautatu dituzten ere.

Joan 2. jarduerara.

3. jarduera. Poliedroen garapena eta munduko eraikinik altuenen itxura aztertzea. (1 saio)

Azken jardueran, poliedro bat osatu beharko dute, haren diseinutik abiatuta. Horretarako, marrazketa-programa erabiliko dute, bai eta kopia ditzaketen poliedro erregularren ereduak ere.

Dena dela, nahi izanez gero, askatasun handiagoa ere eman diezaiekegu ikasleei, beren irudimenaz eta sormenaz baliatuz, gorputz geometriko konplexuagoak sor ditzaten.

Poliedro bat sortu ondoren, ikasleek munduko eraikinik altuenei buruzko informazioa lortzeko aukera izango dute, eta poliedroak ala gorputz biribilak diren aztertu beharko dute, bide batez. Horretarako erabilitako argazkiek, hala ere, emaitza mugatuko dute; izan ere, gerta daiteke argazkian eraikinaren ikuspegi bat soilik ikustea, eta beraz, alde ezkutua nolakoa den zehazteko aukerarik ez izatea. Edota, argazkia osoa txikia izatea, eta hortaz, xehetasun handirik ikusteko aukerarik ez izatea.

Egoera honetan, ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza-lana eta elkarrizketa oso garrantzitsua izango da nola zailtasunak gainditzeko hala elkarren ikuspegiak aberasteko, betiere argudioak emateko hizkuntza matematikoa erabiliz. Irakaslearen laguntza eta talde guztiari emandako azalpenak ere ezinbestekoak izango dira aldi honetan, sekuentzian zehar eskuratutako ezagutza matematikoak finkatzeko.

Berriro ere, jarduera amaitzeko, ikasleei aukera eman beharko litzaieke jarduera egiteko zer zailtasun izan dituzten eta haiek gainditzeko zer bide hautatu dituzten azaltzeko.

Joan 3. jarduerara.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Marcel David Pochulu eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest