MATEMATIKA Arloa
Zatikien arteko eragiketak
1. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa
3 de 6
0%

1. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa

Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa

Fuente: http://1.bp.blogspot.com/__DMrEtIwBfM/TIWYXl7b2AI/ AAAAAAAAAQc/ue2XIyuYFVU/s1600/fracciones.jpg

Egoera askotan erabiltzen ditugu zatiak. Esaterako:

  • Errezeta baten urratsei jarraitzean (osagaiak zatikatzen ditugu).

  • Supermerkatuan elikagairen bat erosi nahi dugunean: litro erdi zuku (12 l), kilo laurden kafe (14 kg), hiru kilo laurden gazta (34 kg). Zatikiak erabiltzen ari gara.

  • Zenbait jaki banatzean: pizza, pastelak, ogia, txokolatea... Zatikiak erabiltzen jarraitzen dugu.

  • Ordua esatean: ordu bat eta erdiak (1 12 ), seiak eta laurden (6 14 ).

Eguneroko bizitzako egoera askotan aurkitzen ditugu zatikiak eta haien arteko eragiketak egiteko beharra. Horregatik, garrantzitsua da ikastea nola adierazten diren eta haien arteko eragiketak egiten jakiteak duen garrantziaren jakitun izatea.

JARDUERA

Zatikiekin ere egin ditzakegu ezagutzen ditugun eragiketak: batuketak, kenketak, biderketak eta beste hainbat. Lehen jarduera honetan zatikien arteko batuketak eta kenketak egiten jarriko dugu arreta.

Aztertu irakaslearekin zatikien arteko eragiketei buruzko aurkezpen hau. Idatzi oharrak koadernoan: definizioak, zuen usterako azalpen garrantzitsuak, etab.

 

  • Egin galderak irakasleari ulertu ez dituzuen edo zalantzak sortzen dizkizueten alderdiei buruz.

Iker herriko pizzeria berriaren irekiera-ekitaldira joan da familiako kide batzuekin. Pizza apartak egiten dituzte! Pizzeria horrek, ordea, badu berezitasun bat. Izan ere, pizzak zatika eskatu behar dira, eta beraz, zatikiak erabiltzen jakin behar dugu zer pizza kantitate eskatu behar dugun jakiteko. Zatikiak aztertuko ditugu adibide hauetan:  28 , 26 eta 24 .

 


Pizza handia
A) Pizza hau zortzi zatitan dago zatituta. Hori dela eta, izendatzailea zortzi duten zatikiak erabili behar ditugu zenbat zati nahi ditugun adierazteko.

Esaterako, pizza handi baten bi zati nahi baditugu, honela eskatu beharko ditugu:

Pizzaren

nahi dut.


Pizza ertaina
B) Pizza hau sei zatitan dago zatituta. Hori dela eta, izendatzailea sei duten zatikiak erabili behar ditugu zenbat zati nahi ditugun adierazteko.

Esaterako, pizza ertain baten bi zati nahi baditugu, honela eskatu beharko ditugu:

Pizzaren

nahi dut.


Pizza txikia
C) Pizza hau lau zatitan dago zatituta. Hori dela eta, izendatzailea lau duten zatikiak erabili behar ditugu zenbat zati nahi ditugun adierazteko.

Esaterako, pizza txiki baten bi zati nahi baditugu, honela eskatu beharko ditugu:

Pizzaren

nahi dut.

 

Irakasleak adierazitako softwarea erabiliz, marraztu mota bakoitzeko pizza bat eta nola zatitzen dituzten pizzeria horretan.

Ikerrekin pizzeriara joan diren familiako kideak hiru mahaitan eseri dira, eta esakera hau egin dute:

Egin kalkuluak taula hau osatzeko:

 

Galdekizuna

Zatikia

Hiru mahaien artean eskatutako pizza handiak

Lehen eta bigarren mahaietan eskatutako pizza ertainak

Hiru mahaien artean eskatutako pizza txikiak

Lehen eta hirugarren mahaietan eskatutako pizza txikak

Bigarren mahaian eskatutako pizza ertainak

 

Erantzunak erregistra ditzakezue, testu-prozesadorea edo irakasleak adierazitako softwarea erabiliz. Txertatu aurrez egindako pizzen marrazkiak dokumentu horretan.

Orain, erabili kalkulagailua jarduera hauek ebazteko:

Aukerako jarduera

Esteka hau erabil dezakezue bertan proposatzen diren zatikiak adierazteko. Ikus dezakezuenez eguneroko bizitzako egoerak dira.

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Zatikien arteko eragiketak

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest