MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa (saio bat)

Jarduera honen bitartez zatikiekin lan egin nahi da, zeregin errealetan. Hori dela eta, komeni da ikasleei galdetzea eguneroko bizitzako zer egoeratan aurkitzen dituzten zatikiak. Adibideak eman ditzaten animatu behar ditugu.

Egoera askotan erabiltzen ditugu zatiak. Esaterako:

  • Errezeta baten urratsei jarraitzean (osagaiak zatikatzen ditugu).

  • Supermerkatuan elikagairen bat erosi nahi dugunean: litro erdi zuku (12 l), kilo laurden kafe (14 kg), hiru kilo laurden gazta (34 kg). Zatikiak erabiltzen ari gara.

  • Zenbait jaki banatzean: pizza, pastelak, ogia, txokolatea... Zatikiak erabiltzen jarraitzen dugu.

  • Ordua esatean: ordu bat eta erdiak (1 12 ), seiak eta laurden (6 14 ).

Motibatu ikasleak adibide gehiago eman eta zerrenda osa dezaten. Ondoren, aurkezpen bat proiektatu behar da. Bertan zehatz-mehatz azaltzen da zer-nolakoa den zatikien arteko batuketak eta kenketak egiteko prozedura, zatiki horiek izendatzaile berdina nahiz desberdina izan. Kasu bakoitzeko adibide bat ematen da bertan. Zabaltzeko, beste egoera batzuk proposa daitezke, zatikien arteko batuketak eta kenketak kalkula ditzaten.

Bukatzeko, bi praktika proposatzen dira, ikasitako kontzeptuak landu ditzaten. Une horretan, kalkulagailua erabiltzeko aukera eman dakieke, proposatutako eragiketak egin eta jarduerak ebatz ditzaten.

2. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: biderketa (saio bat)

Jardueraren hasieran aurkezpen bat dago, zatikien arteko biderketekin eta zatiki baliokideekin lotutako edukiei heltzen diena.

Lotura hau ere erabil daiteke, informazio gehiago lortzeko:

Ondoren, ikasleak binaka jartzea proposatzen da, dakitena praktikan jar dezaten taula honetan. Garrantzitsua da emaitzak zuzenak direla egiaztatzea.

Jarduera honen xedea ikasleak trebatzea da, zati baliokideen domino-txapelketa bat antola dezaten. Esteka hau erabil dezakezu fitxak eskuratzeko.

3. jarduera. Domino-txapelketa (saio bat)

Ikasleen ustez ez dago inolako loturarik eskolan ikasten duten matematikaren —ikuspuntu zientifikoa duena— eta eguneroko bizitzako matematikaren artean. Arlo desberdinak direla uste dute. Ez dute ikusten zatikien arteko eragiketen beharrik, ez baitiete erabilera praktikorik ikusten.

Hori dela eta, ikasleak motibatu egin behar dira zatikiei buruzko edukiak eta antzeko beste batzuk ikas ditzaten. Jarduera jostagarriak proposa daitezke eduki horiei gogo onez hel diezaieten; esaterako, dominoa.

Lauko talde bakoitzak material hau beharko du:

  • Kartoi zati handi bat (kartoi mehezko orri handi baten neurrikoa edo)

  • Guraizeak

  • Kola-barra edo itsasgarri likidoa ("Alkil" edo antzeko bat).

  • Fitxak, inprimatuta

Antolatu fitxak egiteko prozesua. Eskatu fitxen orriak kartoian itsatsi eta jokorako 28 fitxak mozteko.

Proiektatu arbelean jokoaren arauak, eta antolatu mahaiak eta txapelketa. Binaka joka daiteke edo, azkarrago amaitu nahi bada, banaka. Ikasleei arauei buruzko orientabideak ematea gomendatzen dizuegu. Komeni da talde bakoitzean kanporaketak egitea, taldeko ikasle edo bikote irabazle bat lortzeko.

Komeni da jardueraren argazkiak egitea, ikasgelaren edo ikastetxearen blogean edo webgunean jartzeko, eta horrela, beste batzuekin partekatzeko.

Txapelketa jokatzean, gerta liteke zenbait ikaslek kalkuluak egiteko zailtasunak izatea. Laguntza eman dakieke, bai eta eragiketak egiteko papera eta arkatza eskura izan ditzaten iradoki ere.

Behin txapelketa amaitutakoan, taldeek jarduerari buruzko ondorioak atera behar dituzte galdera hauen bitartez; eta arbel digitalean proiektatu, ikasitakoari buruz gogoeta egiteko.

  • Zer egoeratan erabili ditugu zatikiak?

  • Zertarako balio dute zatikiek?

  • Zer egoeratan komeni da zatikiak erabiltzea?

Era berean, komeni da ikasleek bakarka gogoeta egitea, taula honen laguntzaz.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Jokoaren arauak

Jokoaren arauak

Ohiko dominoaren antzekoa da eskuen artean duguna. Alde bakarra du, zenbaki osoen ordez zatikia adierazten baitira. Horrela, fitxarik altuena bi 1eko dituena da, bi 6ko dituena izan beharrean.

Dominoan jolasteko 28 fitxa eta 4 jokalari behar dira.

  • Jarri piezak buruz behera, eta nahastu.
  • Jokalari bakoitzak zazpi fitxa hartu behar ditu begiratu gabe.
  • Bi bateko dituen fitxarekin hasi behar da jokoa. Jarraian, jokoa hasi duen jokalariaren eskuinekoak bateko bat duen fitxa bat jarri behar du.
  • Eskuineko hurrengo jokalariak ilararen bi muturretako bat hauta dezake, zenbaki horietako batekin bat datorren pieza bat jartzeko.
  • Jokalari bakoitzak pieza bakarra jarri behar du txandako, eta bat datorren piezarik ez badu, txanda pasatu.
  • Fitxa guztiak jartzen lehenak irabaziko du jokoa.
  • Fitxa guztiak jartzea inork lortzen ez badu, jokoa "itxita" dagoela esaten da.
  • Jokoa itxitakoan, jokalari bakoitzak bere fitxetako zenbaki guztiak batu behar ditu. Puntu gutxien duenak irabaziko du.

http://www.adrada.es/primaria/mat3aritmetica2.html

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest