MATEMATIKA Arloa
Zatikien arteko eragiketak
3. jarduera. Domino-txapelketa
5 de 6
0%

3. jarduera. Domino-txapelketa

Domino-txapelketa

Iturria:
http://www.decoideas.net/wp-content/uploads/ 2008/10/salvamanteles-domino.jpg

Jakingo duzuenez, dominoa mahai-joko bat da. Bertan, bi karratutan zatitutako fitxa laukizuzenak erabiltzen dira. Karratu bakoitzean zero eta sei puntu artean adierazten dira.

Ohiko dominoaren aldaerak existitzen dira, bat etorrarazi beharreko puntuen ordez irudiak, animaliak edo askotariko diseinuak dituztenak.

Jarduera honetan, zatikien domino bat egingo duzue, kartoiz.

Aurrera! Has dadila jokoa!

JARDUERA

Hasteko, dominoa egiteko materiala prestatuko duzue.

Lauko talde bakoitzak (bi bikote) material hau beharko du:

  • Kartoi zati handi bat (kartoi mehezko orri handi baten neurrikoa edo). Edozer kaxatako kartoia erabil dezakezue.

  • Guraizeak

  • Kola-barra edo itsasgarri likidoa

  • Fitxen orri hau.

Itsatsi fitxen orria kartoiari, eta moztu piezak. Jokorako 28 fitxak lortuko dituzue.

Ireki dokumentu hau eta irakurri jokoaren arauak.

Orain, launaka, dominoan joka dezakezue. Gogoratu amaieran puntu gutxien duen bikoteak irabaziko duela. Ondoren, irabazten duten bikoteek elkarren aurka jokatuko dute, bikote bakar bat geratu arte.

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Jokoaren arauak

Jokoaren arauak

Ohiko dominoaren antzekoa da eskuen artean duguna. Alde bakarra du, zenbaki osoen ordez zatikiak adierazten baitira. Horrela, fitxarik altuena bi 1eko dituena da, bi 6ko dituena izan beharrean.

Dominoan jokatzeko 28 fitxa eta 4 jokalari behar dira.

  • Jarri piezak buruz behera, eta nahastu.
  • Jokalari bakoitzak zazpi fitxa hartu behar ditu begiratu gabe.
  • Bi bateko dituen fitxarekin hasi behar da jokoa. Jarraian, jokoa hasi duen jokalariaren eskuinekoak bateko bat duen fitxa bat jarri behar du.
  • Eskuineko hurrengo jokalariak ilararen bi muturretako bat hauta dezake, zenbaki horietako batekin bat datorren pieza bat jartzeko.
  • Jokalari bakoitzak pieza bakarra jarri behar du txandako, eta bat datorren piezarik ez badu, txanda pasatu.
  • Fitxa guztiak jartzen lehenak irabaziko du jokoa.
  • Fitxa guztiak jartzea inork lortzen ez badu, jokoa "itxita" dagoela esaten da.
  • Jokoa itxitakoan, jokalari bakoitzak bere fitxetako zenbaki guztiak batu behar ditu. Puntu gutxien duenak irabaziko du.

http://www.adrada.es/primaria/mat3aritmetica2.html

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest