MATEMATIKA Arloa
Zatikien arteko eragiketak
2. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: biderketa
4 de 6
0%

2. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: biderketa

Zatikien arteko eragiketak: biderketa

Zatiki baliokideak.
Iturria:
http://www.mathematicsdictionary.com/spanish/ vmd/images/e/equivalentfractions.gif

Zatikien arteko batuketak eta kenketak egiten ikasi duzue aurreko jardueran.

Jarduera honetan zatikien arteko eragiketei lotutako bi kontzeptu berri aztertuko ditugu: biderketak eta zatiki baliokideak.

Animatzen al zarete guri jarraitzera?

Erraza izango da!

JARDUERA

Lehen jarduera honetan zatikien arteko biderketak nola egiten diren ikasiko dugu, bai eta zer esan nahi den bi zatiki baliokideak direla esatean ere.

Aztertu irakaslearekin zatikien arteko biderketei eta zatiki baliokideei buruzko aurkezpen hau. Idatzi oharrak koadernoan: definizioak, zuen usterako azalpen garrantzitsuak, etab.

  • Egin galderak irakasleari ulertu ez dituzuen edo zalantzak sortzen dizkizueten alderdiei buruz.

Kalkulagailuz, ebatzi zatikien arteko batuketa, kenketa eta biderketa hauek:

Gogoratu:

  • Izendatzaile bereko zatikien arteko batuketak eta kenketak egitean, zenbakitzaileen arteko batuketa edo kenketa egin eta izendatzaile bera utzi behar da.

  • Izendatzaile desberdineko bi zatikiren edo gehiagoren arteko batuketak egitean, zatikiak izendatzaile beraz adierazi behar dira, eta gero, zenbakitzaileen arteko batuketa egin.

  • Bi zatikiren biderkadura beste zatiki bat da, zenbakitzailea zenbakitzaileen biderkadura eta izendatzailea izendatzaileen biderkadura dituena.

Jarraian, binaka, egin zatiki baliokideei buruzko jarduera hau:

  • Ireki jarduera hau eta identifikatu zenbaki bidez eta forma bidez adierazitako zatiki baliokideak.

Orain, zatikien arteko eragiketak nola egiten diren eta haiek nola adierazten diren egiten dakizuenez, binaka, osatu taula arau hauei jarraituz.

  • Zatiki bakoitzeko:

    • Idatzi hiru zatiki baliokide. Gogoratu aski dela zenbakitzailea eta izendatzailea zenbaki berberaz biderkatzea edo zatitzea.

    • Idatzi emaitza zatiki hori duten hiru eragiketa (batuketa, kenketa eta biderketa).

Esaterako:

Orain, jolasteko garaia da. Idatzi taulako zatiki bakoitzaren zenbait zatiki baliokide:

Hemen deskargatu dezakezue taula.

Lagungarri izango zaizue hurrengo jarduerarako, dominoan jolasteko gonbita egingo baitizuegu. Bertan, zatiki baliokideak identifikatu beharko dituzue irabazteko.

Aukerako jarduerak

Esteka hau erabil dezakezue, zatikien arteko biderketen jarduera interesgarri bat egiteko:

Edo, zatiki baliokideei buruzko jarduerak egin:

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Zatikien arteko biderketa eta zatiki baliokideak

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest