MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011 ZUZENDARITZA: Narcís Vives KOLABORATZAILEAK: PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l. MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Iturria: artesanum

Sekuentzia honen xedea da ikasleek zatikien arteko eragiketak egitea. Horretarako, zatikien domino-txapelketa bat egitea proposatzen da, jokoan kalkuluak egin ditzaten.

Horregatik, aurrez, ikasleek zenbait jarduera egin behar dituzte, zatikien arteko eragiketak ikasteko (batuketak, kenketak eta biderketak) eta zatiki baliokideekin lan egiteko.

JARDUEREN SEGIDA

A etapa. Sarrera

1. jarduera. Zatikiak non ageri diren ikustea.

B etapa. Garapena

2. jarduera. Zatikien arteko eragiketak egitea.

C etapa. Bukaera eta ebaluazioa

3. jarduera. Domino-txapelketa. Talde-lana.

  • Arloa: Matematika
  • Gaia: Zatikiak
  • Unitate didaktikoa: Zatikien arteko eragiketak
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
  • Saio kopurua: 3

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa (saio bat)

Jarduera honen bitartez zatikiekin lan egin nahi da, zeregin errealetan. Hori dela eta, komeni da ikasleei galdetzea eguneroko bizitzako zer egoeratan aurkitzen dituzten zatikiak. Adibideak eman ditzaten animatu behar ditugu.

Egoera askotan erabiltzen ditugu zatiak. Esaterako:

  • Errezeta baten urratsei jarraitzean (osagaiak zatikatzen ditugu).

  • Supermerkatuan elikagairen bat erosi nahi dugunean: litro erdi zuku (12 l), kilo laurden kafe (14 kg), hiru kilo laurden gazta (34 kg). Zatikiak erabiltzen ari gara.

  • Zenbait jaki banatzean: pizza, pastelak, ogia, txokolatea... Zatikiak erabiltzen jarraitzen dugu.

  • Ordua esatean: ordu bat eta erdiak (1 12 ), seiak eta laurden (6 14 ).

Motibatu ikasleak adibide gehiago eman eta zerrenda osa dezaten. Ondoren, aurkezpen bat proiektatu behar da. Bertan zehatz-mehatz azaltzen da zer-nolakoa den zatikien arteko batuketak eta kenketak egiteko prozedura, zatiki horiek izendatzaile berdina nahiz desberdina izan. Kasu bakoitzeko adibide bat ematen da bertan. Zabaltzeko, beste egoera batzuk proposa daitezke, zatikien arteko batuketak eta kenketak kalkula ditzaten.

Bukatzeko, bi praktika proposatzen dira, ikasitako kontzeptuak landu ditzaten. Une horretan, kalkulagailua erabiltzeko aukera eman dakieke, proposatutako eragiketak egin eta jarduerak ebatz ditzaten.

2. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: biderketa (saio bat)

Jardueraren hasieran aurkezpen bat dago, zatikien arteko biderketekin eta zatiki baliokideekin lotutako edukiei heltzen diena.

Lotura hau ere erabil daiteke, informazio gehiago lortzeko:

Ondoren, ikasleak binaka jartzea proposatzen da, dakitena praktikan jar dezaten taula honetan. Garrantzitsua da emaitzak zuzenak direla egiaztatzea.

Jarduera honen xedea ikasleak trebatzea da, zati baliokideen domino-txapelketa bat antola dezaten. Esteka hau erabil dezakezu fitxak eskuratzeko.

3. jarduera. Domino-txapelketa (saio bat)

Ikasleen ustez ez dago inolako loturarik eskolan ikasten duten matematikaren —ikuspuntu zientifikoa duena— eta eguneroko bizitzako matematikaren artean. Arlo desberdinak direla uste dute. Ez dute ikusten zatikien arteko eragiketen beharrik, ez baitiete erabilera praktikorik ikusten.

Hori dela eta, ikasleak motibatu egin behar dira zatikiei buruzko edukiak eta antzeko beste batzuk ikas ditzaten. Jarduera jostagarriak proposa daitezke eduki horiei gogo onez hel diezaieten; esaterako, dominoa.

Lauko talde bakoitzak material hau beharko du:

  • Kartoi zati handi bat (kartoi mehezko orri handi baten neurrikoa edo)

  • Guraizeak

  • Kola-barra edo itsasgarri likidoa ("Alkil" edo antzeko bat).

  • Fitxak, inprimatuta

Antolatu fitxak egiteko prozesua. Eskatu fitxen orriak kartoian itsatsi eta jokorako 28 fitxak mozteko.

Proiektatu arbelean jokoaren arauak, eta antolatu mahaiak eta txapelketa. Binaka joka daiteke edo, azkarrago amaitu nahi bada, banaka. Ikasleei arauei buruzko orientabideak ematea gomendatzen dizuegu. Komeni da talde bakoitzean kanporaketak egitea, taldeko ikasle edo bikote irabazle bat lortzeko.

Komeni da jardueraren argazkiak egitea, ikasgelaren edo ikastetxearen blogean edo webgunean jartzeko, eta horrela, beste batzuekin partekatzeko.

Txapelketa jokatzean, gerta liteke zenbait ikaslek kalkuluak egiteko zailtasunak izatea. Laguntza eman dakieke, bai eta eragiketak egiteko papera eta arkatza eskura izan ditzaten iradoki ere.

Behin txapelketa amaitutakoan, taldeek jarduerari buruzko ondorioak atera behar dituzte galdera hauen bitartez; eta arbel digitalean proiektatu, ikasitakoari buruz gogoeta egiteko.

  • Zer egoeratan erabili ditugu zatikiak?

  • Zertarako balio dute zatikiek?

  • Zer egoeratan komeni da zatikiak erabiltzea?

Era berean, komeni da ikasleek bakarka gogoeta egitea, taula honen laguntzaz.

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa (saio bat)


Eskaera:

Taulako datuetatik abiatuta, ikasleek gai izan behar lukete eragiketak ebazteko eta taula honela osatzeko:

2. jarduera. Zatikien arteko eragiketak: biderketa (saio bat)

Zatiki baliokideen taulak emaitza posible asko ditu. Adibide gisa, hemen ebazpen zuzen bat:

3. jarduera. Domino-txapelketa (saio bat)

Sekuentzia honetan proposatutako jarduerak hainbat emaitza izan ditzakete. Ikusi ebaluazio-irizpideak.

Orientabideak

Baliabideak

Testu-prozesadorea

ADE (edo proiektagailua eta ordenagailua)

Webgune gomendagarriak

  • Zatikiak:

http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1117

  • Izendatzaile desberdineko zatikien arteko batuketak:

http://www.educa.madrid.org/web/cp.beatrizgalindo.alcala/archivos/fracciones/fracciones/distintodenominador.html

  • Zatikien arteko eragiketak:

http://www.gobiernodecanarias.org/educacion/9/Usr/eltanque/todo_mate/fracciones_e/fracciones_ej_p.html

  • Zatiketak. Batuketa eta kenketa:

http://www.isftic.mepsyd.es/w3/recursos/primaria/matematicas/fracciones/menuu5.html

  • Zatiki baten eta zenbaki oso baten arteko biderketen azterketa eta adierazpen grafikoa:

http://www.sectormatematica.cl/basica/ayrfrac.htm

  • Zatikien adierazpen grafikoa:

http://www.sectormatematica.cl/basica/repfrac.htm

  • Zatikiak:

http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1117

  • Zatikien arteko biderketak:

http://www.isftic.mepsyd.es/w3/recursos/primaria/matematicas/fracciones/menuu6.html

Programazioa

LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK

Matematikarako gaitasuna:

  • Matematika-edukiak ikasgelatik kanpoko testuinguru esanguratsuetan erabiltzea: kalkulua, neurriak, eskalak, datuen interpretazioa, informazioaren erabilera kritikoa...

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

  • Buruz irudiak eraikitzea eta manipulatzea, planoan eta espazioan. Errealitatea ezagutzea, inguruaren kuantifikatzeko moduko alderdiei buruzko informazioa igortzea

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

  • Kantitateak eta neurriak alderatzea, hurbilketak egitea eta lotzea. Hainbat euskarritatik jasotako informazioa interpretatzea. Kalkulagailua eta eskura dauden ohiko tresna teknologikoak erabiltzea

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

  • Planifikatzea, baliabideak kudeatzea eta emaitzak balioestea, problemak ebaztean edo egoera irekietan

  • Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea egoera ezagunei aurre egiteko

Ikasten ikasteko gaitasuna:

  • Gero eta zailtasun handiagoko egoerak ebaztea autonomia, pertseberantzia eta kemenez, eta emaitzak sistematizatzea eta balioestea, eta haien berri ematea

  • Ikasketa-prozesuak hitzez adieraztea

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:

  • Matematikako hizkuntza zehaztasunez erabiltzea

  • Norberaren eta besteen arrazoiketak ulertzea eta kritikoki balioestea

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:

  • Kultura-adierazpenetan matematikaren ekarpenak identifikatzea

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna:

  • Talde-lanean aritzea; ikuspuntu guztiak onartzea

LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOKO MATEMATIKA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK

Problemak ebazteko zenbakiak eta kalkulua erabiltzea:

  • Zenbaki arruntak, zatikizkoak eta hamartar soilak irakurtzea, idaztea, adieraztea, alderatzea eta ordenatzea, hainbat testuingurutan

  • Eguneroko bizitzako egoeretan batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egitea, zenbait prozeduraren bitartez (idatziz, buruz, kalkulagailuz, gutxi gorabehera kalkulatuz...)

  • Eguneroko bizitzako testuinguruetako problemak interpretatzea eta ebaztea, bai eta jarraitutako prozesua eta lortutako emaitzak azaltzea eta aurkeztea ere, ordenaz, argitasunez eta arrazoiak emanez

  • Talde-lanean gogo onez aritzea, besteen ikuspuntuak errespetatuz eta konponbideak bilatuz

  • Lanean saiatua izatea, jarrera ona izatea, eta norberaren aukeretan gero eta segurtasun eta konfiantza handiagoa izatea

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

  • B1.3. IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta arazoak konpontzeko

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.1. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea

  • B3.5. Dagokion arloko oinarrizko prozedurak eta metodoak aplikatzea, heldu baten laguntzaz

  • B3.6. Jarduerak edo proiektuak ezarritakotik haratago arakatzea, beren interesen arabera

B4. Sortzaileak izatea eta berritzea

  • B4.2. Sormen, ikerketa eta berrikuntzaz baliatuz, beren produktuak (bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak) sortzea ahalbidetzen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko

Trebetasun teknologikoa

T3. IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T3.1. Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua, lerrokatzea eta orrikatzea zehaztea; irudiak txertatzea; tipografia eta tamaina aldatzea; dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)

T5. IKTak multimedia-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T5.1. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua zehaztea; irudi bat, soinu, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea)

Herritartasun digitala

H1. Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea

  • H1.3. Beren informazioa webean partekatzeak zer ondorio izan ditzakeen oro har ezagutzea

H3. Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea

  • H3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak azaltzean eta besteen iritziak jasotzean, linean nahiz lineatik kanpo, errespetuzko jarrera izaten

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Oinarrizko algoritmoak erabiltzea, zatikien arteko eragiketetan

  • Testuinguru errealetan zatikien problemak identifikatzea

EDUKIAK

  • Zatikien arteko eragiketak: batuketa, kenketa eta biderketa

  • Oinarrizko algoritmoak

  • Problemen ebazpena testuinguru errealetan

Programazioa

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Oinarrizko algoritmoak erabiltzen ditu zatikien arteko eragiketak egitean

  • Zatikien problemak identifikatzen ditu testuinguru errealetan

  • Talde-lanean lankidetzan aritzen da, ideiak emanez eta zereginak partekatuz

  • Teknologia erabiltzen du matematika-hizkuntza egokiz adierazteko

  • Ebaluazioa egiteko, txantiloi hau deskargatu daiteke

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Jokoaren arauak

Jokoaren arauak

Ohiko dominoaren antzekoa da eskuen artean duguna. Alde bakarra du, zenbaki osoen ordez zatikia adierazten baitira. Horrela, fitxarik altuena bi 1eko dituena da, bi 6ko dituena izan beharrean.

Dominoan jolasteko 28 fitxa eta 4 jokalari behar dira.

  • Jarri piezak buruz behera, eta nahastu.
  • Jokalari bakoitzak zazpi fitxa hartu behar ditu begiratu gabe.
  • Bi bateko dituen fitxarekin hasi behar da jokoa. Jarraian, jokoa hasi duen jokalariaren eskuinekoak bateko bat duen fitxa bat jarri behar du.
  • Eskuineko hurrengo jokalariak ilararen bi muturretako bat hauta dezake, zenbaki horietako batekin bat datorren pieza bat jartzeko.
  • Jokalari bakoitzak pieza bakarra jarri behar du txandako, eta bat datorren piezarik ez badu, txanda pasatu.
  • Fitxa guztiak jartzen lehenak irabaziko du jokoa.
  • Fitxa guztiak jartzea inork lortzen ez badu, jokoa "itxita" dagoela esaten da.
  • Jokoa itxitakoan, jokalari bakoitzak bere fitxetako zenbaki guztiak batu behar ditu. Puntu gutxien duenak irabaziko du.

http://www.adrada.es/primaria/mat3aritmetica2.html

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).