Orientabideak
Erantzunak
1. jarduera. Lehorreko ekosistemak (saio bat edo bi)
Kontsigna: Ibili http://concurso.cnice.mec.es/cnice2006/material033/
gunean aurkituko duzuen parke birtualean zehar.
Miaketa libreko jarduera.
Kontsigna: Egin klik pantailaren ezkerraldeko beheko laukietan aurkituko dituzuen zazpi enigmetan.
Baliabide interaktibo honetan, zenbait animalia- eta landare-espezieren fitxak biltzen dira. Ikasleek,
nabigatzeko botoiak eta ematen diren pistak erabiliz, zazpi espezie bereizi behar dituzte. Biologoek erabili ohi dituztenen
antzeko gako dikotomikoak erabiltzen dira horretarako. Programa abiatzen den bakoitzean aldatzen dira zazpi enigmak, eta,
horregatik, ez dago aurrez erabakitako erantzunik. Ariketa hau zuzentzeko modu bat da ikasleei eskatzea azaltzeko nola bereizi
dituzten beren espezieak.
Kontsigna: Ikus bideo hau, osagai biotikoak eta abiotikoak zer diren azaltzen baitu. Gero, bereizi bi multzo
horiek zuen elementuen zerrendan.
- Faktore biotikoak: gune jakin batean bizi diren izaki bizidunak eta haien artean sortzen diren harremanak dira.
- Faktore abiotikoak: izaki bizidunak bizi diren gune fisikoa eratzen duten elementuak dira, hala nola argia,
tenperatura, ura eta mantenugaiak.
Kontsigna: Egin ariketa hau, kate trofikoaren kontzeptua beste adibide batez berrikusteko.
- Ekoizleak kate trofikoan: 4, 5, 10, 11.
- Lehen mailako kontsumitzaileak: 9, 2, 7.
- Bigarren mailako kontsumitzaileak: 8, 6, 3, 1.
Kontsigna: : Irakurri arretaz esaldi hauek, eta aukeratu faktoreen arteko harreman zuzena. Esaldi guztiak amaitu
ondoren, Egiaztatu botoia agertuko da pantailaren goialdean, eta, haren bidez, ondo erantzun duzuen ikusiko duzue.
- Eguzkiak erromeroaren loreak [berotzen] dituenean, haiek usaintsuagoak dira, eta erleak erakartzen dituzte.
- Udazkeneko onddozuriak giro [hezea] behar du bizitzeko.
- Kakalardo lurperatzailea berak egindako zuloetan bizi da [lurpean].
- Sugandila bere gorputzaren tenperatura erregulatzeko egoten da [eguzkitan].
- Masustak [eguzkia] behar du hazteko eta fruituak emateko.
- Urtxintxa ezkutatu egiten da eguzkiak [gogorren] jotzen duen orduetan, hegazti harrapariek ikus ez dezaten.
- Basurdea edateko ur [asko] dagoen landaretza garaiko lekuetan bizi ohi da.
- Erlatxoriak urteko hil hotzetan [migratzen] du.
- Erlatxoriek ibaietatik [hurbil] erruten dituzte beren arrautzak.
Kontsigna: Zer hitz erabiltzen dira sinonimo gisa?
Hauek dira definizioetan erabilitako elementu biotikoen eta abiotikoen sinonimoak:
- Osagai bizidunak eta bizirik gabekoak.
- Elementu biziak eta bizigabeak.
- Izaki bizidunak eta ingurunea.