Ibili hemen aurkituko duzuen parke birtualean zehar:
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2006/material033/;
jarri sagua erdiko gurutzearen gainean, nahi duzuen noranzkoa aukeratuta.
Era berean, irudia hurbildu edo urrundu egin dezakezue, eskuinaldeko kontrolak erabiliz:
Sakatu pantailaren ezkerraldeko behealdeko laukietan aurkituko dituzuen zazpi enigmen gainean. Lagungarriak izango dira animalia
batzuk aurkitzeko eta gehiago jakiteko landare-espezie batzuei buruz.
Parkean zehar ibili ahala, egin zerrenda bat guztien artean. ADEan egin dezakezue, zuen ibilbidean aurkitzen dituzuen elementu
biziak eta bizigabeak erabiliz.
Era berean, kontuan hartu elementu batzuk ez direla ikusten irudian, baina balitekeela han egotea. Zuen ustez, zer ikus genezake
lurrean, lupa batez begiratuko bagenu? Beste izaki bizidun batzuk edo haien hondarrak egon litezke? Giroak hezea ala lehorra
izan behar du? Zuen ustez, zer tenperatura dago leku horretan? Berdina izango da euri asko edo gutxi eginda ere?
Zerrenda zertxobait handitu duzue, ezta? Izaki bizidunak dira aurkitu dituzuen elementu guztiak? Edo bizitzarik gabeko
elementuren bat jaso duzue?
Ikusi bideo hau: osagai biotikoak eta abiotikoak zer diren azalduko dizue. Gero, bereizi bi multzo horiek zuen elementuen
zerrendan.
FAKTORE BIOTIKOAK ETA ABIOTIKOAK
Iturria: http://www.tubechop.com/watch/103988
HARREMANAK
Ikus irudi hau:
Iturria: http://www.ambientech.org/activitats/castella/la_tierra/el_bosque/bosque.html
Zirkuluetako izaki bizidun guztiak basoan bizi dira, baina ez bakartuta, harremanak baitituzte beren
artean. Izaki bizidunek, besteak beste, elikadura-helburuekin izan ditzakete harremanak. Bakoitzak zerbait jaten du bizirik
irauteko: batzuek landareak jaten dituzte; animaliak bestetzuek. Horrelako harremanari ‘harreman trofikoa’ deritzo.
Izaki bizidun bakoitza, jaten duenaren arabera, zenbait mailatan sartuko dugu. Ikus dezagun:
| Ekoizleak: izaki bizidun hauek, eskuarki, argia, ura, karbono dioxidoa eta mineralak baino ez dituzte
behar bizitzeko. Ez dute beste izaki bizidunik jaten, eta horregatik esaten diegu ‘ekoizle’. Landareak eta bakterio batzuk
multzo honetakoak dira.
|
| Lehen mailako kontsumitzaileak: izaki bizidunok landareak jaten dituzte. Belarjale deritze. Adibideak:
zaldia, behia, untxia.
|
| Bigarren mailako kontsumitzaileak: izaki bizidunok belarjaleak jaten dituzte. Haragijale deritze. Batzuek
landareak ere jaten dituzte. Adibideak: azeria eta basurdea.
|
| Hirugarren mailako kontsumitzaileak: belarjaleak eta haragijaleak jaten dituzte. Adibideak: arrano beltza
eta katamotza.
|
Nork nor jaten duen ulertzeko, harreman trofikoak diagrama bidez adieraz daitezke. Jandako izakia dago
hasieran, eta hura jaten duena ondoren. Adibidez:
Animalien munduan, harreman trofikoaz harrapariaren eta harrapakinaren arteko harremana dela esan daiteke, beti baitago
bestea jaten duen animaliaren bat.
Basoan bizi diren izaki bizidunak egunean zehar harremanetan egoten direla ikusiko duzue hurrengo aplikazioan.
Iturria: http://www.ambientech.org/activitats/castella/la_tierra/el_bosque/bosque.html
Egin ariketa hau, kate trofikoaren kontzeptua beste adibide batez berrikusteko:
Joan jarduerara
Izaki bizidunen arteko harreman mota bat ikusi duzue; baina zer gertatzen da argiarekin, urarekin, lurzoruarekin,
tenperaturarekin eta bizidunak ez diren gainerako osagaiekin? Zer funtzio betetzen dute ekosisteman? Faktore biotikoen eta
abiotikoen arteko loturarik imajina dezakezue? Eta faktore abiotikoen artekorik? Pentsatu, adibidez, animalia batzuek argia
behar dutela lekuz aldatzeko eta harrapakinak ikusteko; beste batzuek, berriz, anfibioek adibidez, beroa behar dute beren
gorputz-tenperatura erregulatzeko; landareek eguzki-argia erabiltzen dute fotosintesia egiteko, hala nola lurretik xurgatzen
dituzten gatz mineralak, elikatu ahal izateko; arrainek uraren beharra dute bizitzeko, baina gainerako izaki bizidunek ere,
biririk iraungo badute, hura edan edo xurgatu beharra dute.
Egin hurrengo ariketa, lagungarria izango baita bestelako harremanak kontuan hartzeko: Loturak egin
Faktore biotikoen eta abiotikoen arteko harreman motak aztertu ondoren, loturaren bat egin dezakezue ADIan
guztien artean jaso dituzuen osagaien artean? Gogoan izan bai faktore biotikoen arteko harremanak, bai haien eta osagai abiotikoen
artekoak.
EKOSISTEMAREN DEFINIZIOA
Orain, definizio hauei esker, hobeto uler dezakezue ekosistemaren kontzeptua:
- Ekosistema faktore biotikoak eta abiotikoak eta haien artean sortzen diren mota guztietako harremanak barruan hartzen
dituen sistema da.
- Osagai bizidunak (animaliak eta landareak) eta bizigabeak (ingurune fisikoa, airea, ura) barruan hartzen dituen sistema
da; haien artean hainbat motatako harremanak sortzen dira.
- Natura-gune bat okupatzen duten izaki bizidunek eta haien eta bizi diren ingurunearen artean sortzen diren harremanek
osatutako sistema da.
- Ekosistema batean elementu bizigabeak edo abiotikoak (ura, mineralak, eguzki-argia, klima...) eta elementu bizidunak (landareak,
animaliak, bakterioak, algak...) daude, eta elementu horiek guztiek ez ezik, haien artean sortzen diren harremanek, gertatzen
den energia-fluxuak eta barruan dauden materialek ere osatzen dute sistema hori.
Ikusten duzuenez, ez dira hitz berak erabiltzen; baina desberdina da definizio bakoitzean esandakoa?
Edo definizio guztietan gauza bera esaten da? Irakurri berriz eta konparatu. Kontuan hartu ekosistema bat zehazten duten kontzeptu
nagusiak hiru defizioetan agertzen diren ala ez: FAKTORE BIOTIKOAK, FAKTORE ABIOTIKOAK, HARREMANAK.
Zer hitz erabiltzen dira haien sinonimo moduan?