2. jarduera
Uretako ekosistemak
Badakizue zer osagai eta zer ezaugarri dituzten lehorreko ekosistemek. Antzekoak izango dituzte uretako ekosistemek? Ikus
dezagun…
URETAKO EKOSISTEMAK
Denek dakizue ezinezkoa izango litzatekeela Lurrean gaur egun bezala bizitzea urik izan gabe. Gaur egun,
neurri handiagoan ala txikiagoan, eta izaki bizidunak bizi diren ekosistema edozein izanda ere, ura funtsezko elementua da
haiek guztiak garatzeko. Uretako ekosistemek, beraz, berebiziko garrantzia dute, eta, normalean, askotariko animalia- eta
landare-espezie asko bizi dira haietan.
Uretako ekosistemetan, bi mota handi daude: itsasoko ekosistemak eta ur gezako ekosistemak.
Itsasoko ekosistemetan ozeanoak, itsasoak, padurak... daude; guztiak ere
leku zoragarriak bizitza garatzeko.
Ekosistema guztietan bezala, itsasoan ere, alde batetik, faktore biotikoak daude (hartan bizi diren izaki
bizidunak); eta, bestetik, faktore abiotikoak, hala nola gatza eta oxigeno disolbatua (izaki bizidunek arnasten dutena). Itsasoko
zorua ere garrantzitsua da; izan ere, izaki bizidun batzuk hartatik mugitzen dira (itsas kurkuiluak, adibidez), edo hartan
finkatuta bizi dira (koralak, adibidez). Era berean, ezin ditugu ahaztu beste faktore batzuk: tenperatura, itsaslasterrak,
argia...
Ikusi itsasoko argazkien aurkezpen hau, baina ez erreparatu soilik animaliei; gogoan izan asko eta askotarikoak
direla ekosistema hori osatzen duten faktoreak.
Iturria: http://youtu.be/7Rb1mmpAVys
Ur gezako ekosistemetan ibaiak, aintzirak, urmaelak, laku artifizialak, urtegiak... daude.
Askotariko arrainez gain, anfibio asko izaten dira haietan, eta landaredia ere oso garrantzi handikoa da, ugaria izaten baita;
gainera, espezie batzuk noizean behin egoten dira ekosistema horietan, janari edo erruteko leku bila.
Bestalde, http://portal.perueduca.edu.pe/modulos/r_ecosistemas/ecosistemas.html
gunean sartzen bazarete,
ur gezako ekosistema baten animazioa ikusi ahal izango duzue.
Erreparatu goialdeko barra grisari: klik egiten baduzue erdiko botoi berdean, sarrera gainditu eta zuzenean joango zarete
“ekosistema” hegalera; Apotxo ezagutuko duzue hor.
Jarduera
Ikusi nolakoa den Apotxo bizi den ingurunea, eta bereizi izaki bizidunak eta osagai bizigabeak. Taldeka, osatu taula
ecosistemaactuatico_act1.zip (.odt) artxiboan, aurkituko dituzuen faktore biotikoak
eta abiotikoak erabiliz.
Orain, Apotxo bizi den ekosisteman dauden harremanak aztertzeko, ikusi “Harremanak” atala. Sartu berriz
http://portal.perueduca.edu.pe/modulos/r_ecosistemas/ecosistemas.html
helbidean, klik egin orain “
harremanak” erlaitzean, eta gero “
ekosistemako populazioen arteko oinarrizko harremanak”
izeneko aukeran, irudi honetan ikusten den bezala:
Orain, itzuli zuen artxibora eta saiatu harremanen taula osatzen. Faktore abiotiko eta faktore biotiko gisa bereizi dituzuen
bi elementu aukeratu beharko dituzue, eta esaldi batean haien arteko harremana deskribatu beharko duzue. Adibidez, zuen taulan
hauek dauzkazue:
Faktore abiotikoak
| Faktore biotikoak
|
Ura
| Algak
|
Eguzkia
| Intsektuen larbak
|
Orduan, bizpahiru elementu aukeratu eta “Harremanak” taulan horrelako zerbait idatzi:
Harremanak
|
- Algek Eguzkiaren argia behar dute bizitzeko.
|
- Intsektuen larbek algak jaten dituzte.
|
- Algak eta intsektuen larbak uretan bizi dira.
|
Azaldu ikaskideei ADIaren bidez zer harreman aurkitu dituzuen. Beste taldeek beste harreman batzuk aipatu dituzte? Zuzenak
dira? Bereizi duzue bestelako harremanik elikadura-harremanaz gain?