INGURUNE Arloa
Ekosistemak: lehorrekoak eta uretakoak
3. jarduera
5 de 7
0%

3. jarduera

Ekosistemen arteko konparaketa

Gogoan izan ekosistema bat, uretakoa edo lehorrekoa izanda ere, faktore biotikoek, abiotikoek eta haien artean sortutako (mota guztietako) harremanek osatzen duten sistema dela. Orduan… zer dute desberdin uretako ekosistemek eta lehorrekoek?

Jarduera honetan, haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuko ditugu.


Planetan askotariko ingurune asko eta asko daude eta, horrenbestez, ezin konta ahala ekosistema egon daitezke. Hala ere, bi multzo handi bereiz ditzakegu: alde batetik, aireko eta lehorreko ekosistemak; bestetik, uretakoak. Organismoak zer ingurunetan bizi diren (airean, uretan edo lehorrean), ingurune horren araberako ezaugarriak izango ditu ekosistema horietako bakoitzak.

Ura airea baino motelago berotzen eta hozten da; hortaz, ingurune urtarretan tenperaturak askoz gutxiago aldatzen dira lehorreko inguruneetan baino, lehorrean muturreko egoerak egon baitaitezke (sumendiak eta poloak, adibidez). Are gehiago, ekosistema berean tenperatura asko alda daiteke egunean zehar, basamortuetan gertatzen den bezala, haietan eguneko tenperatura-bitartea handia baita.

Argia egotea da beste desberdintasun handi bat, nahiko konstantea baita lehorreko inguruneetan, baina oso aldagarria uretakoetan (zenbat eta sakonago, orduan eta argi gutxiago). Itsasoko inguruneetan, gazitasuna faktore abiotiko garrantzitsua da.

Izaki bizidun guztiak ingurune guztietan bizi litezke? Harreman berak sortzen dira ekosistema mota bateko izaki bizidunen artean eta beste batekoen artean?

Jarduera

Taldeka, konparatu denon artean lehorreko ekosistema bat deskribatzeko egin duzuen faktore biotikoen eta abiotikoen taula uretako ekosistema deskribatzeko lortu dituzuen taulekin.

Kontuan hartu:

  • Desberdinak dira zutabe bakoitzean jarrita dauzkazuen elementuak?
  • Zer ingurunetan bizi dira organismoak? Uretan, lehorrean, bietan beharbada?
  • Inguruneko tenperatura aldagarria ala egonkorra da kasu batean eta bestean?
  • Zein izango da argiaren intentsitatea?
  • Lehorreko ekosistemako izaki bizidunak uretako ekosisteman bizi ahal izango dira? Eta uretako ekosistemako izaki bizidunek bizirik iraungo lukete lehorreko ekosistema batean?
  • Eta izaki bizidunen arteko harremanak desberdinak dira ekosistemaren arabera? Antzekotasunik ikusten duzue?

Galdera horiei emandako erantzunak baliatuta, egin arbel digitalean aurkitu dituzuen antzekotasunen eta desberdintasunen zerrenda. Adibidez:

ANTZEKOTASUNAK

DESBERDINTASUNAK

Faktore biotikoak eta abiotikoak daude bi ekosistema-motetan.

Desberdina da ur-baliagarritasuna.

Irakurri berriz ekosistemaren definizioa. Zuen ustez, kasu bietan betetzen dira aipatzen diren elementuak?

Orain hobeto ezagutzen dituzue lehorreko ekosistemak eta uretakoak; egin ariketa hauek, haiek hobeto konparatzeko:

Sartu hurrengo ariketa honetan, eta adierazi proposamenak egia ala gezurra diren.

Hurrengo ariketan faktore biotiko eta abiotiko batzuk aurkituko dituzue. Aukeratu zein egon litezkeen lehorreko ekosistema batean, zein uretako batean eta zein bi ekosistema mota horietan.

Jarduera hau amaitutakoan, honako hau egiaztatu ahal izan duzue:

Bai lehorreko ekosistemetan bai uretakoetan faktore biotikoak eta abiotikoak daude, baina, ingurune mota bakoitzaren ezaugarriak direla eta, desberdinak izan daitezke faktore horiek eta haien arteko harremanak; horrenbestez, askotariko ekosistemak sortzen dira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEAK: Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest