Egin lauzpabost kideko lau talde. Talde bakoitzak Urkiolako Parke Nazionaleko ekosistema hauetako bat landuko du:
Erreparatu irudiari eta irakurri arretaz egokitu zaizuen ekosistemaren deskribapena. Erabili testu-prozesadoreko
nabarmengailua
deritzon tresna, gutxienez
aipatzen diren 5 elementu biotiko eta 3 abiotiko eta haien arteko harremanak bereizteko.
Kolore desberdina erabil dezakezue kasu bakoitzerako. Adibidez:
Ziur aski ondo bereiz dezakezue zer kolore erabili den faktore biotikoak nabarmentzeko, zer kolore faktore
abiotikoak nabarmentzeko eta zer kolore harremanak adierazteko, ezta?. Bada, egin hori bera zuen testuan.
Bestalde, 2. jardueran taula bat egin duzue uretako ekosistema deskribatzeko; orain, informazioa kontzeptu-mapa batean antolatuko
duzue, aurkitu dituzuen elementu guztiak eta haien artean dauden harremanak adierazteko.
Zer da kontzeptu-mapa?
Eskema batean funtsezkoak diren kontzeptuak edo hitzak antolatzeko eta haien artean loturak egiteko modu bat da. Adibidez,
“Haritzen adarretan egiten dute habia hontzek” esaldia honela adieraz daiteke kontzeptu-mapa batean:
Ohartu gako-hitzak (‘hontza’ eta ‘haritza’) lauki desberdinetan daudela. Gezi bat hontz hitzetik ateratzen da haritz
hitzera iritsi arte, eta bi hitz horiek erlazionatuta daudela adierazten du. Gainera, geziaren erdiko “adarretan egiten dute
habia’ testuak erlazio, harreman hori nolakoa den azaltzen digu.
Kontzeptu-mapak oso tresna baliagarria dira grafikoki azaltzeko bai testu batean dauden kontzeptu garrantzitsuenak, bai
haien artean dauden erlazioak.
Ausartuko zarete zeuen kontzeptu-mapak sortzera? Aurrera!
Cmap Tool
programa erabiliko dugu, kontzeptu-mapak sortzeko baitago bereziki prestatuta; asko erraztuko dizue lana.
Ordenagailuan oraindik instalatu gabe badaukazue, edo laguntza behar baduzue erabiltzen hasteko, kontuan hartu tutorial
honetan aurkituko dituzuen jarraibideak: Cmap Tool para alumnos.
Amaitzeko, proiektatu zuen kontzeptu-mapak arbel digitalean, eta konparatu. Badago elementu komunik? Antzekoak dira sortzen
diren harremanak? Zer elementu dira desberdin?